3000 hiztegia Android-en

Ia urte t’erdi noa Android mugikorrak erabiltzen. HTC Magic bat daukat telefono pertsonal moduan eta lan berrian HTC Desire bat eman digute. Desire-ak izugarrizko egurra ematen dio Magic-ari, askoz potenteagoa da. Hala ere enaiz Sense-rekin oso ondo ematen.

Kontua da aurreko astean garapen xinple bat egitea bururatu zitzaidala, baina oraingoan amaitu eta argitaratzeko intentzioarekin, orain arteko egindako froga txikiak frogak besterik izan ez direlako.

Eta gaur horixe egin det, aplikazioa “amaitu” eta Market-era igo.

Aplikazioak 3000 hiztegian kontsultatzen du eta erantzunak erakusten ditu, bakoitza lerro berri batean. Interfazea ez dago oso landua baina sinpletasun horretan oso erosoa iruditzen zait. Instalatu, frogatu eta iritzia eman. Aplikazioaren izena 3000 hiztegia da.

Android mugikorrik ez duenarentzat bideodemo txiki bat egin det. Market-ean dagoen bertsioa pixkat ezberdina da baina funtsean bideoak ongi erakusten du aplikazioa.

Eta Iphone-erako norbaitek ikusi nahi badu, oparitu iezadala Mac bat, Iphone bat eta garatzaileek behar duten harpidetza ;-P

Bestalde aipatu Josu Aztiriak twitter bidez esan duela Elhuyar-ek urte bukaerako euren hiztegientzat Android eta Iphone aplikazioak kaleratuko dituztela.

Creative Commons License
This work, unless otherwise expressly stated, is licensed under a Creative Commons Attribution-Share Alike 3.0 License.

This entry was posted on Igandea, azaroa 21st, 2010 at 17:32 and is filed under Teknologia. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.
Etiketak: , ,

4 Comments so far

  1. Orangek kapatutako HTC Tattoo batean, Market-ean ez da ageri (app askorekin gertatzen da). http://bit.ly/hiz3k esteka erabiliz APK aplikazioa zuzenean instalatzea lortu dut, eta arrankatzen du, baina gero ez dabil.

    eu-es egoeran, sartuz gero testua… A… ixten da qwerty-a, joder, berriro ireki …L… ixten da qwertya… redios, berriro ireki, …U bueno, orain osatu dut hitz bat: ALU. Eta? hor dago, testu-sarbideko lehiatilan, ALU, baina ez da ezer ageri, ez dago botoirik, ez da ezer gertatzen

    Gaztelaniaz es-eu berdina PIE hitzarekin.

    Hori gertatzen da pantaila horizontalean. Pantaila bertikalean, non input-a ez den qwerty baizik eta Sms, ez da ixten input-teklatua, baina berdin, ALU edo PIE idatzi ondoren, zer? ezer ere ez.

  2. Se,

    Instalatuta, up & running htc magic batean :). http://tinyurl.com/38ncg5w

    Ikusi arte!
    .

  3. @jaXvi :D

    @luistxo: postaz erantzun dizudan arren, blogean erantzungo dizut, norbaitek arazo bera izango balu edo. Testua sartzerakoan fokua galtzearena kasuren batean gertatu zaidan arren ia beti ondo egin dit. Hobeto aztertu beharko. Testua sartzeane zer gertatzearena printzipioz botoia ez ikustearen sindromea edo dela esango nuke, ‘return’ sakatzea nahikoa da eta. Hori ere hurrengo bertsioan konponduko.

    Eta frogatu eta beste kanaletatik iritzia eman dezuten guztiei, mila esker!

  4. Jaurlaritzak 3000 hiztegia saretik kendu du, ondorioz aplikazio honek ezin ditu kontsultak egin. Laister alternatiba bat emateko aukera izango dugulakoan gaude. Sentitzen det egoera hau.

    Iturria: market.android.com/details?id=mikel.olasagasti.h3000

    Info gehiago: adslzone.net/postt297185.html

    Galdera: Zergatik kendu du Eusko Jaurlaritzak online hiztegi hau?

    Eskerrak

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

  1. RSS Euskal Blogosfera

  2. Kategoriak

  3. Artxiboak