Debian denbora batez erabili izan duen edonork ondo daki duen gordailu/bertsio politika sistema: stable (egun sarge), testing (egun etch), unstable (beti sid) eta experimental (nahiz eta azken hau ez erabili normalean askok). Baina bada beste bat, volatile, eta nahiko interesgarria da gure Debian sistema establea bada eta posta zerbitzaritzat badugu.
Debian Stablek duen arazo bat konpontzera dator: pakete kritiko batzuk beraien erabilgarritasuna ez galtzea. Hau da, Debian-en hurrengo bertsioa irten baino lehenago erabilpen praktikoa ez galtzea zenbait paketek, eta hauen artean aurkitzen dira honakoak: spamassassin, postgrey, clamav, whois eta beste gutxi batzu.
Lehen 3 programak oso erabiliak dira posta zerbitzarietan, lehena eta bigarrena spam-aren aurka, eta hirugarrena antibirus moduan. Programa hauek kritikoak dira, eta ez badira berehala eguneratzen eraso berriei aurre egiteko beraien efektibitate/erabilgarritasun guztia gal dezakete.
Debian Volatile pilaketa erabiltzea oso errazada, nahikoa da honako lerro hau geitzea /etc/apt/source.list fitxategian: