KaXeRo @ Mundua

Azeria Mundurat, estatistika purua.

Mozillakoek logotipoa aukeratu zutenean gugan pentsatzen ibili al ziren? Ezaguna da egun Mozilla Firefox web nabigatzailearen logotipoa munduari buelta ematen dion azeria dela (atzean geratu da firebird zeneko logoa nire burmuinean, wikipedian begirau behar izan det nolakoa zen jeje).

Azken egunotan, Mundurat proiektu osoko estatistikei begira, azeria osasunean dagoela ohartzen naiz. Hona hemen datu batzu.

Grafika bat prestatu dut azken 16,5 hilabeteetan erabili diren nabigatzaileen datuekin. Datu batzuk motxean azaltzeko:

  • 2005ko ekaina
    • Internet Explorer: %87.4
    • Firefox: %6,9
    • Besteak*: %5.7
  • 2006ko urtarrila
    • Internet Explorer: %79.5
    • Firefox. %16,3
    • Besteak: %4.2
  • 2006ko ekaina
    • Internet Explorer: %72.4
    • Firefox: %22
    • Besteak: %5.6
  • 2006ko urriaren 15 arte
    • Internet Explorer: %60,6
    • Firefox: %31,4
    • Besteak: %8

Argi ikusten da, IE bera doa, FF gora. Irudi honek hobeto ilustratuko ditu datu hauek:

Esan beharra dago ere, azken gorakada hau, ziurrenik Librezale proiektua munduratera sartu delako izatea, hauek irailaren amaiera aldean sartu ziren eta gurera.

Pena da datu hauetatik Euskararen erabilera ezin ateratzea, baina hau lortzeko bideak topatu nahian nabil (eta bilatu dudala uste dut).

Eta beno, orain egin beharrekoak. Firefox 2.0 kalean izango da 8 egun barru (datak aldatzen ez badituzte). Euskeraz dago, librea da, txikia, eta hobekuntza asko ditu. Erabili kopon! Eta erabiltzen baduzue, zabaldu honen berri!

Azken datu majo gixa: Guardia zibilak munduraten dauden proiektu batzuetara egiten dituzten eguneroko bixitetan, IE erabiltzen dute.

*Besteak: kategoria hontan honakoak sartzen dira: Ezezaguna (%2.6), Mozilla (%2.6), Safari (%0.7), Opera (%0.7), Netscape (%0.5), Konqueror (%0.2) eta oso gutxi erabiltzen dire beste batzu (<%0.2)

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.

Exit mobile version