Kontu luze bat motz egiten, Iñaki Idiazabalbeitiak hitz eman dit, Otsailaren 16aren ostean Xuxen GPL-pean argitaratuko omen dute. Ondorioz, Xuxen, euskerazko zuzentzaile ortografikoa libreki erabilitzeko aukera izango dugu, aldatzekoa, eta baita gure banaketa gustokoenean integratua izan!
Xuxen hasiera batean Creative Commons Aitortu-Ez_merkataritzarako-Partekatu_baimen_beraren_arabera 2.5 lizentziapean kaleratu zuten, software libre bezala aurkeztuz. Hau benetan horrela ez zela (ez-merkataritzarako klausula ezin da software librearen propietate bezala erabili) eta ondorioz ekartzen zizkigun buruko minengatik (GNU/Linux banaketetan ezin integratzea, lanean ezin erabiltzea, etab.), egileekin (Ixa eta Eleka) kontaktuan jarrita Ixakoek bakarrik erantzun zidaten, eta hauek Elekaren gauza zela adierazi. Egunak joan egunak etorri Elekaren erantzunik ez.
Panorama ikusirik, Librezale proiektuaren bitartez sinadura bilketa bat proposatzen da manifestu txiki batekin, presio pixkat egiteko asmoz. Batzuk zuzenean aldeko, beste batzuk aldiz errezeloz agertu ziren. Azkenean dena prest zegoenean, mahai azpiko kontaktu eta informazioarekin, Elekarekin kontaktua lortzen da. Hauekin hitz egin ostean, gaur, Urtarrilak 8rarte itxaroteko komentatzen didate eta gaur bertan, goizeko 10ak aldera jaso dut Iñakiren deia. Ahaztua neukan gaur 8 zela eta berarekin geratua negoela…
Hasieran haserre xamar agertu zait Ixari presio gehiegi egin zaiolakoan beraiek zer ikusirik ez dutenean. Sinadura bilketarenak eta beste ‘ultimatum’* batzuk ere grazia gehiegi ez diotela egin komentatu dit. Nik argi utzi det nire izenean idatzitako postei erantzuna ez jasotzean komentatu nuela sinadura bilketarena.
Elkarrizketak aurrera jarraitu du, eta azkenean esan dit Otsailak 16 izango dela data. Egun hortan Eusko Jaurlaritzak antolatu duen lehiaketa bat amaitzen da, Itzulpen automatikorako aplikazio bat alegia. Honetarako hiztegia beharrezkoa omen da, eta hau orain GPLpean kaleratuz gero besteek erabiltzeko aukera izango luketenez, nahiago dute epe hau iritxi arte itxaron.
Beraz, Otsailak 16, egutegian gorriz makartuko dudan eguna benetan egia izango ote den ikusteko, eta baita Gentoo-n Xuxen-entzat ebuild-a igotzeko eguna.
Izango duzue honen berri gehiago datorren hilean 😉
*Ultimatumen berri nik ez dakit ezer.