Windows-ek batzutan zerbait ona badu, Flash bezelako teknologiaz gozatzeko/sufritzeko aukera izatea oso erraza delako da. GNU/Linux eta beste sistema eragile libreetako erabiltzaileak aldiz maiz arazoak izan ditzazkegu. Zergatik? Ba batzutan ideiarik ez…
Adobek planteatzen dizkugun arazoetaz kezkatzen ez den bat, bizkor eta korrika joango dira Adobe-k kaleratutako Flash-en plugin binarioak instalatzera, itsu itsuan. Baina zein da arazoa? Ba, lehenik eta behin, Adobek ez duela plugin-aren koderik ematen, beraz, fidatu egin beharko (NVidiak bere txatelen driverrekin egiten zuen bezela, eta gero 2 urtez segurtasun akats larri bat zegoela konturatzen gara…). Ematen dutena ez dabil plataforma guztietan, hau da, nire Core2duo berrian, 64biteko sistema honen gainean ezin dut modu erosoan jarri, baina ppc edo sparc arkitekturak dituztenek oraindik eta okerrago dute. Gainera, GNU/Linux-rako bakarrik dira, eta lizentziak argi usten du beste sistema batzutan ezin dela erabili, FreeBSD kasu.
Hau konpontzeko asmoz, komunitatea antolatu eta hainbat proiektu garatu dira. Hauen artean bi dira garrantzitsuenak, gnash, GNUk adoptatua, eta swfdec. Bi proiektu hauen arteko kolaborazioa aktiboa da, baina bakoitzak badu bere karakteristika, batzuk aipatzearren: gnash c++ lengoaian idatzia dago boost eta beste liburutegi batzuk erabiliz, eta swfdec aldiz c lengoaian, eta gtk+, cairo eta gutxi gehiago behar du.
Azken aldian swfdec-en garapena jarraitzen nabil, gnash-en aldean txukunagoa iruditzen zaidalako. Noizbait Youtube-ko bideoak ikusteko aukerarik izango ote genuen galdetzen nion nire buruari… ba bai, izango omen dugu, Benjamin Otte-k bere blogean aurrekoan iragarri zuen lortu duela, eta berarekin hitz egin ostean, aste hontan bertsio berria kaleratuko duela dio. Youtube-z gain, 64bit-era doazen makinetan erabili ahal izateko lanetan daukagu, beraz, primeran.
Berak lana amaitu bitartean, nik aspaldi Gentoo-n kolaboratu nuen bug-ari interes gehiago sortzen hari zaiola dirudi. Gainera Gentoo-ren gomendioak jarraituz, partxe txiki bat idatzi dut… ea onartzen didan 🙂 onartuta!
Baina beno, youtube-eko eta beste zenbait webgunetan ibiltzeko aukera izateak ez du esan nahiko Flash-i diodan ‘tirria’ galduko dudanik… Flash teknologia erabiltzen den guneen %99an gaizki inplementatua edo alfer alferrikoa delako.