KaXeRo @ Mundua

Hagin bat gutxiago

Gaur goizean hagin bat atera didate. Bigarrena. Juizioko laurak atera behar omen dizkidate, beraz, lan erdiak egin dituzte nirekin.

Ebakuntza printzipioz arazorik gabe joan da eta aste beterako molestia besterik ez dut izango (jatorduetan). Bestela ez du minik egiten, benetan. Oraingoan opari moduan ateratako hagina etxera ekartzeko aukera izan det eta hortxe dago oraindik gasa batean bilduta.

Aurreko batean anaiari egin zioten berdina eta berak ere hagina etxera ekarri zuen. Normalean esaten ditugun txorakerien artean egun hortan berri bat bota nuen: “eta kokakola baso batean botaz gero, zer? Dena usteltzen zela entzun nuen nik behin…”. Esan eta egin.

Edalontzi batean 33cl-ko kokakola bat hustu, hagina bota eta tapatu egin genuen. 48 orduz utzi genuen komunean.


Haginaren egoera kokakolan murgildu aurretik.

Ondoren espekulazio eta konjetura ezberdinez betetako 48 orduak itxaron besterik ez genuen. Emaitzaren irudiek dena esaten dute.


Kolore kuriosoa xurgatzen du. Bigarren irudiak ez al du Cthulhu-ren antza apur bat?!

Beno, inorri nazka handirik eman ez diolakoan…

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.

Exit mobile version