Euskal Encounter 16tik oraindik errekuperatu enaizen honetan tita batean hegazkina zai izango dut Portugalera bidaitxo bat egiteko. Zazpi egun Lisboa, Cascais, Estoril eta Sintra ezagutzeko. Konpainia ona eta eguraldia lagun izaten badugu aste interesgarria izango da. Itzuli eta Getariko festak Santa Klarekin jarraitua. Oporretan deskantsua hartu beharrean jo ta su ibiliko naiz beste behin.
Egia esan, hau izango da “benetako” oporretara kanpora joango naizen lehen aldia. Txikitan bidairik ez nuen egin eta batxilergo garaiko bidai bat kenduta oporretarako ez dut beste hegazkinik hartu. Bildur pixkat dudala esan behar, baina eztit inondik ere astelehen goizeko hotzikara sortzen.
Konturatu gabe ia urte bete osoa egin dut Elorrioko bulegoetan lanean. Eroski megaenpresak nola funtzionatzen duen ezagutzeko denbora eta bertako kooperatibismoa zertan datzan ere ezagutzeko parada izan dut, “gure” departamenduan behintzat: Faltsukeria edozein bazterretan eta paper-pasatze postu gehiegi. Lotsagarria.
Urtea pixkat errepasatzen hasita, 2007a oso fruktiferoa izan zen proiektu kopuruan eta hau ere motelago doan arren ez doa gaizki. Joxe Teknopatak proposatu zuen zazpi@2007 lehiaketan parte hartu dudan 3 proiektuk jaso zuten saria adibidez. Proiektuen zerrenda egin nahiean edo (ez dira inondik ere nire lana soilik, argi geratu dadila!):
- GARA
- Gaur8
- AHT Gelditu! – ea noiz goazen Getarira berriz “lanera”!!
- Info7
- EuskalTube – mikroformatuak gehitu eta beste zenbait kontu
- UEUko software lokalizazio kurtsoa (meritu gehio du Julenek baino tira jeje)
2008a xuabeago doa neurri batean, nahi adina denbora ez dudalako, baino ez gabiltza geldi.
- LeJPB
- Musikherria – playerra jarri behar online oraindik
- Kazeta.info – aurkezteke irailean
- Tapia eta Leturia (nahigabe uste baino lan gehiago egin nuen azkenean, eh, gafo!?)
Oporretatik bueltan beste proiektu batzueikin jarraitu nahiko nuke, ala nola
- Txaparro – noizbait amaitzeko asmoz.
- Gentoo GNOME team – git-ek lenago erotzen ez banau…
- Gentoo Hurd – lanean aspertzen banaiz eta aurrekoak bezala Git-ek erotzen ez banau
- (ahazten zaidan proiekturen bat)
- (proiektu ultra sekreturen bat)
- (txertatu hemen zure proiektua)
Idazteak eta ondoren irakurtzeak nekatu egin nau. Agian ez da horrenbeste baino etzait gutxi iruditzen. Banoa. Abuztu erdirarte erdi deskonektatua ibiliko den baten partetik agurrak! Ondo izan!