KaXeRo @ Mundua

Liferea-ren datubasea optimizatzen

Liferea jario irakurlea erabiltzen dut nire GNU/Linux makietan (etxean eta lanean), ikusi dudan txukunena da eta laister Google Reader-en euskarria gehitzen diotenean ume txiki bat olentzero etxetik pasa ostean bezain pozik egongo naiz.

Ala ere badu arazo bat aplikazioak. Egunetik egunera denbora gehiago behar du abiarazteko. Garatzailearen eskutik konpontzeko modua azalduko dut, oraingoz eskuz egin beharrekoa.

Lehendabizi begira dezagun fitxategiaren pixua.

du -h $HOME/.liferea_1.4/liferea.db
59M     .liferea_1.4/liferea.db

Ondoren goazen sqlite erabiliz datubasea garbitzera. Hortarako lehenik ITXI liferea eta idatzi terminal batean:

sqlite3 $HOME/.liferea_1.4/liferea.db
SQLite version 3.5.9
Enter ".help" for instructions
sqlite>

Hemen idatzi honakoa eta itxaron apur bat:

 sqlite> VACUUM;

Eta amaitzean:

 sqlite> .exit

Begira dezegun berriz fitxategiak ze tamainu duen

du -h $HOME/.liferea_1.4/liferea.db
40M     .liferea_1.4/liferea.db

Nire kasuan 19M liberatu ditu eta aplikazioa orain segundu pare batean abiarazten da, lehenago segundu dexente behar zituenean.

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.

Exit mobile version