Askatasun digitala diot, baina gaurkoan ez naiz GPL, LPGL, BSD, Apache, Affero, CC eta antzerakoez mintzatuko.
Gaurkoan idatziko dudana hainbat hilabeteetan egon da horrelaxe, duen “arazoarekin”, baina oraindik ez dirala konturatu dirudi. Tira, denok egiten ditugu akatsak programatzerakoan, estatistika hutsa da eta adibide bezela hor daude nire proiektu guztiak, ziur dexente topatzeko aukera izango dela. Baina honek grazia egiten dit, hack txiki bat iruditze zaidalako… ze nork imaginatuko luke libertaddigital atari kuttunean…
… herriko munipak tronpoak egiten ikusiko nituenik!
… Su Ta Gar-en jarraitzaileak zirenik!
… adierazpen askatasunaren alde Hitz Egingo zutenik!
… euskal selekzioen alde egingo zutenik!
Tira… eta horrela youtubeko bideo guztiak ikusi arte ;P