{"id":327,"date":"2016-11-23T17:48:08","date_gmt":"2016-11-23T15:48:08","guid":{"rendered":"http:\/\/mikel.olasagasti.info\/blog\/?p=327"},"modified":"2016-11-23T17:48:08","modified_gmt":"2016-11-23T15:48:08","slug":"eta-zergatik-ez-fedora","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/mikel.olasagasti.info\/blog\/2016\/11\/23\/eta-zergatik-ez-fedora\/","title":{"rendered":"Eta zergatik ez Fedora?"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/mikel.olasagasti.info\/blog\/2016\/06\/08\/aldaketa-bat-bi-aldiz\/\">Red Hat-en lanean hasi nintzenetik<\/a>, portatilean <a href=\"https:\/\/getfedora.org\/\">Fedora<\/a> dut instalatuta eta oso gustura darabilkit. Normalean, portatilean <a href=\"https:\/\/www.debian.org\/\">Debian<\/a> erabili izan dut edo <a href=\"https:\/\/www.ubuntu.com\/\">Ubuntu<\/a>, garai batean. Hala ere, inoiz ez <a href=\"https:\/\/unity.ubuntu.com\/\">Ubuntu Unity<\/a> mahaigainarekin, ez baitzait erabilgarria iruditzen.<\/p>\n<p>Fedora komunitatean garatutako banaketa da eta Red Haten babesa du. 6 hilean behin saiatzen dira kaleratzen bertsio berri bat. Red Haten babesa izateak ez du esan nahi Red Hatek nahi duena egin dezakeenik, <a href=\"http:\/\/www.canonical.com\/\">Canonical<\/a> enpresak Ubunturekin egiten duen moduan. Red Hat Fedora komunitatearen parte da eta, nahiz eta Red Hatek proiektuari ekarpenak egin, komunitatearen ardura da banaketa aurrera ateratzea. Red Hatek, bere aldetik, bertsio berri bat kaleratzen denean, bere <a href=\"https:\/\/www.redhat.com\/en\/technologies\/linux-platforms\/enterprise-linux\">RHEL<\/a> banaketa ospetsuak erabiliko dituen teknologia berriak probatu eta fintzeko erabiltzen du Fedora.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/getfedora.org\/\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-335 size-full\" src=\"http:\/\/mikel.olasagasti.info\/blog\/wp-content\/uploads\/2016\/11\/Logo_fedoralogo.png\" alt=\"logo_fedoralogo\" width=\"600\" height=\"182\" srcset=\"https:\/\/mikel.olasagasti.info\/blog\/wp-content\/uploads\/2016\/11\/Logo_fedoralogo.png 600w, https:\/\/mikel.olasagasti.info\/blog\/wp-content\/uploads\/2016\/11\/Logo_fedoralogo-300x91.png 300w\" sizes=\"(max-width: 600px) 100vw, 600px\" \/><\/a><\/p>\n<p><strong>Fedorak software librea bakarrik dakar<\/strong><\/p>\n<p>Software librearen inguruan askotan hitz egiten bada ere, ez gara ohartzen banaketek maiz librea ez den softwarea dakartela edo eskuragarri jartzen dutela. Multimedia formatu ezberdinak irakurtzeko codek-ak, hardwareak funtzionatzeko behar dituen driverrak edo, laster guztiz desagertzea espero dudan, Adobe Flash bezalako softwarea ez da librea.<\/p>\n<p>Horregatik, orain aipatutakoak ez dira Fedoraren iturrietan aurkitzen, Fedorak dakarren software guztia librea baita. Horrek ez du esan nahi Fedorak horiek instalatzea ekidingo duenik, baino ez du iragarriko instalatzeko aukerarik.Software mota hori eskuratzeko, hainbat proiektu daude eta lan askorik gabe lortu eta instalatu daitezke.<\/p>\n<p>Are gehiago, Fedora eta Linux-libre proiektuari esker banaketa guztiz purua lortu daiteke. Fedora kernel-ean erabiltzen diren binario itxi batzuen ondorioz ez da erabat librea baina <a href=\"https:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Linux-libre\">Linux-libre<\/a> proiektuaren bitartez kernel guztiz librea erabiltzeko aukera dago.<\/p>\n<p><strong>Fedorak GNOMErekin dagoen integraziorik onena du<\/strong><\/p>\n<p>Fedorak <a href=\"https:\/\/www.gnome.org\/\">GNOME<\/a> purua dakar, inolako aldaketa handirik gabe. Era berean, Fedoraren bertsio berriak GNOMEren azken bertsioa dakar beti.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.archlinux.org\/\">Arch Linux<\/a> edo <a href=\"https:\/\/ubuntugnome.org\/\">Ubuntu GNOMErekin<\/a> antzeko esperientzia lortu daiteke baina banaketa horiek orokorragoak diren banaketa baten moldaketa dira, GNOMErekin integratzeko, eta ez lehen mailako oinarria.<\/p>\n<p>Nik asko eskertzen dut zuzenean GNOMEren garatzaileek sortutako softwarea erabiltzea, inolako moldaketarik gabe.<\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"Introducing GNOME 3.22 &#039;Karlsruhe&#039;\" width=\"474\" height=\"267\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/LhY7rpWXm1Y?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" referrerpolicy=\"strict-origin-when-cross-origin\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<p><strong>Fedora erabiltzeko erraza da<\/strong><\/p>\n<p>GNOMEren erabilera erraza eta naturala da. GNOME asko hobetu da eta inoiz baino errazagoa da erabiltzeko. Eta oinarrizko eskaintza nahikoa ez bada, <a href=\"https:\/\/extensions.gnome.org\/\">hedapen bidez<\/a> eta <a href=\"https:\/\/apps.fedoraproject.org\/packages\/gnome-tweak-tool\">ezkutuko aukeren bidez<\/a>, moldatu daiteke ia edonoren beharretara.<\/p>\n<p>Azken bertsioetan, gainera, posible da Fedora berriago bat mahaigaina erabilita instalatzea, modu grafikoan. Oso erosoa.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/mikel.olasagasti.info\/blog\/wp-content\/uploads\/2016\/11\/fedora25-1.png\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-333 size-large\" src=\"http:\/\/mikel.olasagasti.info\/blog\/wp-content\/uploads\/2016\/11\/fedora25-1-1024x330.png\" alt=\"fedora25-1\" width=\"474\" height=\"153\" srcset=\"https:\/\/mikel.olasagasti.info\/blog\/wp-content\/uploads\/2016\/11\/fedora25-1-1024x330.png 1024w, https:\/\/mikel.olasagasti.info\/blog\/wp-content\/uploads\/2016\/11\/fedora25-1-300x97.png 300w, https:\/\/mikel.olasagasti.info\/blog\/wp-content\/uploads\/2016\/11\/fedora25-1-768x247.png 768w, https:\/\/mikel.olasagasti.info\/blog\/wp-content\/uploads\/2016\/11\/fedora25-1.png 1410w\" sizes=\"(max-width: 474px) 100vw, 474px\" \/><\/a><\/p>\n<p><strong>Fedorak komunitate zabalago baterako egiten du lan<\/strong><\/p>\n<p>Fedoraren garapena ez da Fedorarako bakarrik egiten, komunitate zabalago baten mesede egiten saiatzen da. Red Haten babesa bitarteko edo komunitateren borondatez, pixkanaka, Fedora banaketa guztietan topatzen diren software ezberdinen jatorri izan da. Besteak beste, <a href=\"https:\/\/www.freedesktop.org\/wiki\/Software\/PulseAudio\/\">PulseAudio<\/a>, <a href=\"https:\/\/www.freedesktop.org\/wiki\/Software\/systemd\/\">systemd<\/a> bera edo <a href=\"https:\/\/wayland.freedesktop.org\/\">Wayland<\/a> grafiko zerbitzaria.<\/p>\n<p>Ez, ez diot horiek Fedorak sortu dituenik, baino Fedora izan da betidanik horrelako apustu serioen oinarri eta erakusgarri. Ubunturen kasuan aldiz, GNOME alde batera utzi eta, nik dakidala, eurek bakarrik erabiltzen duten Unity mahaigaina diseinatu dute. Alegia, urteak lanean daraman Wayland-en ordez, eurek bakarrik darabilten <a href=\"https:\/\/unity.ubuntu.com\/mir\/\">MIR<\/a> garatu dute.<\/p>\n<p><strong>Fedorak azken teknologia dakar<\/strong><\/p>\n<p>Aipatu bezala, Fedorak beti GNOMEren azken bertsioak izango ditu eta baita beste zenbait aplikazio, liburutegi eta kernel-ena.<\/p>\n<p>Kasu honetan, ez du <a href=\"https:\/\/www.gentoo.org\/\">Gentoo<\/a> edo Arch banaketen modura, beti azken momentuko eguneraketak izango (<a href=\"https:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Rolling_release\">rolling release<\/a> deitzen diren banaketak) baino sei hilero ia azkena ekartzeaz gain, tarteka eguneraketak jasotzen ditu.<\/p>\n<p>Adibidez, Fedora 24 Linux kernel-aren 4.5 bertsioarekin kaleratu zen eta gaur egun 4.8 bertsiora eguneratu da. Hori oso interesgarria da, Fedora berri oso bati itxaron beharrik gabe hainbat berrikuntza erabili ahal direlako. Edo LibreOffice-en kasua, non maiz eguneraketak dauden formatu ezberdinen hobekuntzak izateko.<\/p>\n<p><strong>Fedora 25 kalean<\/strong><\/p>\n<p>Nire azken hilabeteetako esperientzia kontutan hartuta, eta <a href=\"https:\/\/fedoramagazine.org\/fedora-25-released\/\">Fedoraren 25. bertsioa<\/a> kalean den honetan baina inguruan askok Ubuntu darabiltela ikusita, hauxe galdetu nahiko nuke: eta zergatik ez Fedora?<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Red Hat-en lanean hasi nintzenetik, portatilean Fedora dut instalatuta eta oso gustura darabilkit. Normalean, portatilean Debian erabili izan dut edo Ubuntu, garai batean. Hala ere, inoiz ez Ubuntu Unity mahaigainarekin, ez baitzait erabilgarria iruditzen. Fedora komunitatean garatutako banaketa da eta Red Haten babesa du. 6 hilean behin saiatzen dira kaleratzen bertsio berri bat. Red Haten &hellip; <a href=\"https:\/\/mikel.olasagasti.info\/blog\/2016\/11\/23\/eta-zergatik-ez-fedora\/\" class=\"more-link\">Jarraitu <span class=\"screen-reader-text\">Eta zergatik ez Fedora?<\/span> irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span> <\/a><\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_monsterinsights_skip_tracking":false,"_monsterinsights_sitenote_active":false,"_monsterinsights_sitenote_note":"","_monsterinsights_sitenote_category":0,"footnotes":""},"categories":[2,3],"tags":[142,133,143,16],"class_list":["post-327","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-orokorra","category-teknologia","tag-fedora","tag-linux","tag-redhat","tag-ubuntu"],"amp_enabled":true,"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/mikel.olasagasti.info\/blog\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/327"}],"collection":[{"href":"https:\/\/mikel.olasagasti.info\/blog\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/mikel.olasagasti.info\/blog\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/mikel.olasagasti.info\/blog\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/mikel.olasagasti.info\/blog\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=327"}],"version-history":[{"count":6,"href":"https:\/\/mikel.olasagasti.info\/blog\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/327\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":336,"href":"https:\/\/mikel.olasagasti.info\/blog\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/327\/revisions\/336"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/mikel.olasagasti.info\/blog\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=327"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/mikel.olasagasti.info\/blog\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=327"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/mikel.olasagasti.info\/blog\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=327"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}