Ia urte t’erdi noa Android mugikorrak erabiltzen. HTC Magic bat daukat telefono pertsonal moduan eta lan berrian HTC Desire bat eman digute. Desire-ak izugarrizko egurra ematen dio Magic-ari, askoz potenteagoa da. Hala ere enaiz Sense-rekin oso ondo ematen.
Kontua da aurreko astean garapen xinple bat egitea bururatu zitzaidala, baina oraingoan amaitu eta argitaratzeko intentzioarekin, orain arteko egindako froga txikiak frogak besterik izan ez direlako.
Eta gaur horixe egin det, aplikazioa “amaitu” eta Market-era igo.
Aplikazioak 3000 hiztegian kontsultatzen du eta erantzunak erakusten ditu, bakoitza lerro berri batean. Interfazea ez dago oso landua baina sinpletasun horretan oso erosoa iruditzen zait. Instalatu, frogatu eta iritzia eman. Aplikazioaren izena 3000 hiztegia da.
Android mugikorrik ez duenarentzat bideodemo txiki bat egin det. Market-ean dagoen bertsioa pixkat ezberdina da baina funtsean bideoak ongi erakusten du aplikazioa.
Eta Iphone-erako norbaitek ikusi nahi badu, oparitu iezadala Mac bat, Iphone bat eta garatzaileek behar duten harpidetza ;-P
Bestalde aipatu Josu Aztiriak twitter bidez esan duela Elhuyar-ek urte bukaerako euren hiztegientzat Android eta Iphone aplikazioak kaleratuko dituztela.
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
Orangek kapatutako HTC Tattoo batean, Market-ean ez da ageri (app askorekin gertatzen da). http://bit.ly/hiz3k esteka erabiliz APK aplikazioa zuzenean instalatzea lortu dut, eta arrankatzen du, baina gero ez dabil.
eu-es egoeran, sartuz gero testua… A… ixten da qwerty-a, joder, berriro ireki …L… ixten da qwertya… redios, berriro ireki, …U bueno, orain osatu dut hitz bat: ALU. Eta? hor dago, testu-sarbideko lehiatilan, ALU, baina ez da ezer ageri, ez dago botoirik, ez da ezer gertatzen
Gaztelaniaz es-eu berdina PIE hitzarekin.
Hori gertatzen da pantaila horizontalean. Pantaila bertikalean, non input-a ez den qwerty baizik eta Sms, ez da ixten input-teklatua, baina berdin, ALU edo PIE idatzi ondoren, zer? ezer ere ez.
Se,
Instalatuta, up & running htc magic batean :). http://tinyurl.com/38ncg5w
Ikusi arte!
.
@jaXvi 😀
@luistxo: postaz erantzun dizudan arren, blogean erantzungo dizut, norbaitek arazo bera izango balu edo. Testua sartzerakoan fokua galtzearena kasuren batean gertatu zaidan arren ia beti ondo egin dit. Hobeto aztertu beharko. Testua sartzeane zer gertatzearena printzipioz botoia ez ikustearen sindromea edo dela esango nuke, ‘return’ sakatzea nahikoa da eta. Hori ere hurrengo bertsioan konponduko.
Eta frogatu eta beste kanaletatik iritzia eman dezuten guztiei, mila esker!
Jaurlaritzak 3000 hiztegia saretik kendu du, ondorioz aplikazio honek ezin ditu kontsultak egin. Laister alternatiba bat emateko aukera izango dugulakoan gaude. Sentitzen det egoera hau.
Iturria: market.android.com/details?id=mikel.olasagasti.h3000
Info gehiago: adslzone.net/postt297185.html
Galdera: Zergatik kendu du Eusko Jaurlaritzak online hiztegi hau?
Eskerrak