Informatikari Euskaldunen Bilkurara gonbidatu ninduten hizlari moduan eta nik izentzat “Mugikorrentzat garapen neutral azkarra Titanium-ekin” zuen aurkezpena egin nuen. Aurkezpena eskuragarri dago sarean norbaitek ezer hoberik ez badu egiteko.
Beste noizbait aipatu dudan bezala 3 aplikazio garatu ditut Titanium framework-a erabilita: 3000 hiztegia, Euskalterm hiztegia eta Info7 irratia entzuteko aplikazioa.
Lehenari bonbo pixkat eman nion eta 600 deskargatik gora izan ditu instalazioen %40 inguru aktibo dagoelarik.
Euskalterm-en kasuan bonborik ez baina pixkanaka jendeak jaisten duela dirudi. Pena Euskalterm-en gunea aldatu izana eta aplikazioa konpontzeko denbora gutxi izatea. Zergatik ez dute APIren bat jartzen eskuragarri?
Eta azkenik Info7 irratia entzuteko aplikazioa, exito gutxien duena baina niri primeran etorri izan zaidana tarteka. Info7 aplikazioa garatzeko 127 Javascript lerro kode behar izan ditut. Lehen diseinua puxkat zatarra zen eta Mikel Plazak fondo txukun bat pasa zidan diseinu orokor bat burutzeaz gain. Irudi hauek jasotakoan 0.2 bertsioa kaleratu nuen aldaketa txiki batzuekin eta betiko arrakasta bera izan du, baina ni pozik egindako lanarekin. Eta lana Market-era igotzeaz gain kodea github-en igo dut norbaitek aztertu nahiko balu, hobekuntzaren bat egiteko edo bere proiektu propioan erabili ahal izateko. Nik neuk kode hortan oinarrituta herriko Arraio Irratirako aplikaziotxoa kaleratzera noa laister. Eta ondoren beste irratiren batek edo nahi izango balu nire kontaktua topatzea ez da zaila.