Bizitza “berria”

Ze berri galderari maiz zaharrak berri erantzundakoa naiz, baina datozen egunotan erantzun komodin hau baliogabe geratuko zait. Gaur sinatu det azken 9 hileotan nere lantokia izan den Gara egunkarian finikitoa. Ez da xamurra izan eta batek baino gehiagok egin dit parre neskarekin moztea bezala definitu dudanean. Ixilik sartu nintzen urriko 23 eguzkitsu batean fondoko bulego batera eta makina bat lagunekin irten naiz gaurkoan, nahi baino ixilago, eztarriko korapiloa medio.

Epe luze hontan hainbat proiekturi eutsi behar izan diot eta makina bat gauza ikastea tokatu zait: Gara berria, Gaur8 proiektu “osoa”, hauteskundeak, zerbitzari guztien berrantolaketa (solaris gaxua :P), swish-e (gora title-ak!), barra-barra zer den, Jeffrey jainkoari nola gurtu, edozein apostu tonto egin makinako txokolateak ordaindu edo irabazteko, kakahueteekin batek lan gustorago egiten duela, zuzendariari bazilatzeak bere bueltako ekintza duela, pasahitz arraroekin parrez lehertu gaitezkeela, MacMini batean Windows jarrita enaizela apo bat bihurtzen ikusi (ia bi aldiz frogatua!), AEBko hauteskundeetarako hautagaiaen zerrenda buruz, D’Hont-en legean master bat atera (eta gero ez ondo aplikatu!), log-ak rotatzea zein garrantzizkoa den ikusi, azafata bat dela guri mutu geratzeko armarik onena… eta honela beste zilloi bat gauza.

Bihartik aurrera beste lantoki batean hasi beharko naiz hutsetik eta Gara proiektuan kolaboratzaile moduan jarraituko det (Gaur8ko artikuluak gutxienez). Orain tokira moldatu (Elorrio, Bizkaia), lankide berriak ezagutu, enpresak nola funtzionatzen duen irudikatu (Bull + Eroski) eta nere esku artean ibiliko diren zerbitzariak zenbat lan emango didaten imaginatu (IA64 + RHEL + Oracle + …). Gainera bizitzeko gelatxo bat ere topatu behar det egunero kotxez 120km ekiditu ahal izateko… ea ez dudan gehiegi erotu behar zerbait topatzen.

Mila esker azken 9 hile hauetan egunero zombie baten moduan agertu arren laneguna alaitu didazuenei.

Mila esker aukera hau egin aurretik lagundu didazuenei, batez ere pizza batez gozatzeko aukera izan zenutenei 😉

CC BY-SA 4.0 This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.

5 thoughts on “Bizitza “berria””

  1. Ongi etorri Bizkaira!! Ikusiko duzu Giputxilandiatik kanpo ze ondo bizitzen den!! Giputxi izateaz ahaztu egingo zara!! Gainera, nigandik hurbilago zaude orain!! A ke mola?? jejejeje.

    P.D.: Benga, egurra webguneari eh!!

  2. Kabroi hori! Txokolatie pagau gabe aldein dek!

    Ondo segi!

  3. desorduetan sarean zehar nenbilela honekin topo egin det.

    aspaldi idatzi zenun arren, guk ere aspaldi utzi bagenun ere inguru hori (ta zuk baino ordu dexente gutxio sartu) antzeko sentsazioa izan nun nik puntu baterarte.

    batzutan agurrak beharrezkoak ikusten dira baina oroitzapen pila hori atzean uztea…

    lagunak baino (ze asozial batzuk izan ginan) kabinatxo hortan pasatako momentuak eta barreak eta kabreoak eta…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude