Bateriaren egoera prompt-ean erakusten

Portatil berria erosi nuenetik, gnome-power-manager programarekin arazoak ditut. Batzutan ez doa, eta beste batzutan ez dizkit abisuak pasatzen. Ondorioz zenbait alditan bateriarik gabe geratu naiz ohartu gabe. Hau berriz ez gertatzeko intentzioz, aspaldi lagun batek zuen skript bat moldatu det, kontsola erabiltzen dudanean (oso maiz) prompt-ean bateriaren kargaren %a agertu dadin. Bi gauza egin behar dira: skript txiki bat idatzi eta bashrc fitxategia moldatu (bash erabiltzen bada, noski (GNU/Linux banaketetan lehenetsia normalean)).Skript-ak acpi komandoaren bateriaren egoera azalduko digu:

acpi -b |awk ‘{print $4}’ |sed -e’s/,$//’

Hau /usr/local/bin/bateria fitxategian sartu eta erabiltzaileek erabiltzeko baimenak ezarri:

chmod 755 /usr/local/bin/bateria

Orain bashrc fitxategia editatzea besterik ez da. Banaketa bakoitzak PS1 aldagaia (prompt-a) modu ezberdian edukiko du, beraz, zuzenean hau kopiatu beharrean, aldatutako zatitxoa norberanerean kopiatzea nahikoa da (babeskopia egin!). Nire kasuan /etc/bashrc fitxategia aldatzea nahikoa da, baina posible da norberaren $HOME-ean ere aldatu behar izatea ($HOME/.bashrc fitxategia).

PS1=’\[\033[01;31m\]\h\[\033[01;34m\] \W \$\[\033[00m\] ‘

aldatu honegatik:

PS1=’\[\033[01;31m\][$(/usr/local/bin/bateria)] \h\[\033[01;34m\] \W \$\[\033[00m\] ‘

Emaitza honakoa da,

[36%] kaxero@FRY ~ $ uname -a
Linux FRY 2.6.20-gentoo-r2 #5 SMP Mon Mar 19 23:15:49 CET 2007 x86_64 Intel(R) Core(TM)2 CPU T7200 @ 2.00GHz GenuineIntel GNU/Linux
[36%] kaxero@FRY ~ $

Erraza, sinplea eta oso lagungarria! Niretzat behintzat bai πŸ˜›

Gnome-mastermind euskaraz

Gaur idatzi nau gnome-mastermind jokuaren programatzaileak 0.2 bertsiorako egin nuen itzulketa ea eguneratzerik nuen galdezka, eta afaldu aurreko tartetxo batean egin dut.

Gnome-mastermind mastermind joku klasikoaren gnomerako bertsio bat besterik ez da, cairo erabiliaz grafiko txukunak lortuz. Itzultzeko kate oso gutxi zirenez, frogatu nuen egun berean egin nuen itzulketa. Gainera, Gentoo-rako ebuild-a ere egin nuen eta eskuragarri dago bugzilla bitartez, garatzaileek onartu zai.

gnome-mastermind-0.3

Oraindik nahiko paketea naiz baino tira πŸ˜›

Itzulketa egiterakoan arazotxo batekin topatu naiz. Bere tokian asmatutako fitxa bakoitzari ingeleraz zezen esaten zaio, eta bere tokitik kanpo baina kodean dagoen fitxari behi. Euskarazko bertsioan aldiz hildakoak eta zaurituak daude… Alfredok proposatu didan moduan, eta besterik ez bada, ba horrelaxe geratukuo da πŸ™‚

Ziur naiz buskaminas mina bilatzaile joku famatua gustoko dutenei asko atsegingo diela joku honek πŸ™‚

Zerbitzaria, PHP5 eta karga arraroak

Mundurat Sareko zerbitzariari PHP bertsioa aldatzeko ordua tokatu zitzaion aurreko larunbatean. 4.4.8-tik 5.2.2 bertsiora. Aldaketa arazorik gabe burutu zen, eta oraingoz PAT-en guneko RSS parseatzailea da kexatu den bakarra (pleistozenoko kodea).

Baina aldaketak zenbait anomalia sortu ditu, eta oraindik ez naiz gai izan aztertzeko zer demontrek eragiten digun konexio erabilpen handiago hau eta makinaren karga altuagoak. Irudietan argi ikusten da aldaketaren aurreko datuak eta oraingoak ez dutela batere antzik:

mundurat_cacti_cpu.png

Grafika hontan asteazkenean salto erraldoi bat ikusten da. Gaizki sortutako croneatua zegoen script batek sortatutako karga da… aupa txupete πŸ˜‰

mundurat_cacti_eth0.png

Gaur goizan, 6ak aldera, apache zerbitzaria berrabiarazten denean ez da ongi esnatu, eta horregatik dago gaurko eguneko zati bat 0 parean.

Azterketa sakonagoak egin beharko ditut aldaketa honen zergaitia aztertzeko, baina bitartean… eskerrak makina ona dugun eta konexioa soberan. Printzipioz Google, Yahoo, MSN eta antzekoen eskaneo masiboak direla pentsatu nahi dut, baina PHP bertsioa aldatzeak ez luke horrelakorik sortu beharko… baina… batek daki…

09 F9 11 02 9D 74 E3 5B D8 41 56 C5 63 56 88 C0

Apirilaren 30, HD-DVDak deszifratzeko gako bat plazaratzen da. Iturria ezezaguna. Interes handiko gakoa da, batez ere kriptografia ikertzaileentzat. Printzipioz gako honekin HD-DVDak irakurtzeko aukera izango da GNU/Linux eta beste sistema batzutan, DRMa eragotziz, hau da, DVDak irakutzeko DeCSS moduko programak sortzeko aukera emango du.

Gako honek nahikoa lan eman du asteburuan. Digg-en argitaratu zuten baina adminsitrariek kendu egin zuten arazoak ekiditeko. Honen aurrean diggzaleak/blogosfera/komunitatea/jarriemennahiduzuna antolatu eta Digg bonbardeatu dute modu guztietako mezuak ipiniz kodearekin. Eta eman du erantzuna:

“We hear you, and effective immediately we won’t delete stories or comments containing the code and will deal with whatever the consequences might be.

If we lose, then what the hell, at least we died trying.”

Kuriositate moduan, Google azkarra denez:

  • 110 emaitzak (guztira 32.800 inguru) 09-f9-11-02-9d-74-e3-5b-d8-41-56-c5-63-56-88-c0 bilatzean. (0,17 segundo)
  • 110 emaitzak (guztira 11.800 inguru) 09f911029d74e35bd84156c5635688c0 bilatzean. (0,06 segundo)
  • 110 emaitzak (guztira 278.000 inguru) 09 F9 11 02 9D 74 E3 5B D8 41 56 C5 63 56 88 C0 bilatzean. (0,12 segundo)

Ea zenbatean bikoizten den zifra πŸ™‚

**Eguneraketa: Zabaldun ere eman du txopik honen berri, eta iruzkinetan informazio gehiago dago eskuragarri.