Blog-a mahigainetik kudeatzen, drivel

Aspaldi danik neukan drivel programaren berri, baina sekula ez dut frogatzeko modurik izan, blog bat falta zitzaidalako. Gaur ordea, blog-a badut, eta drivel instalatu ostean, hemen nabil artikulu hau idazten.

Drivel instalatzeko zure banaketako tresnak erabiltzea da onena, nire kasuan emerge drivel batek, berehala instalatu dit. Erabiltzea oso erraza da. Ireki bezain laister, honako lehioarekin topatuko gara:

Drivel hasiera

Bertan, gure erabiltzaile eta pasahitza sartu ostean, gure blog-a zein motatakoa den aukeratu behar dugu. Kasu hontan, blog-a WordPress bat denez, Movable Type mota aukeratu behar da, honen publikazio sistema berdina duelako. Azkenik, zerbitzariaren helbidea jarri behar da. Zerbitzariaren helbidea dionean, gure blogak duen urruneko publikazio sistemako zerbitzariaren helbidea jarri behar da; WordPress-en kasuan blog-aren helbidea eta azkenik xmlrpc.php fitxategia jarrita.

Behin konektatu ostean, idaztea besterik ez zaigu falta. Drivel-ek formatuak ezartzeko menua dakarki, hitzak etzanda, azpimarratuta, lodiak eta abar jartzeko; zerrendak egiteko aukera; irudiak estekatzeko aukera… hori bai, guzti hau ez du modu interaktiboan erakusten, edo WordPress-ek dakarren WYSIWG testu editorean bezala. Drivelek html kodea txertatzen dio, beraz, hasi berriak agian bildurtu daitezke. Erosoena, Drivel-en idatzi, eta ondoren, WordPress-eko editorean azken errepasoa ematea.

Drivel leiho nagusia

Azken ondorioak

Alde onak

  • Azkartasuna (ez du irudirik kargatu behar)
  • Denborarik arazorik ez. Saioa hazten ez denez, ez dugu lana galtzeko arriskurik
  • Estandareak erabilzen ditu

Alde txarrak

  • Ezin dira argazkiak igo
  • Hasi berrientzat lana izan daiteke formatuekin jolastea
  • Ezin hainbat kategoria hautatu
  • Ezin da publikatu gabe igo (nik dakidala)
  • Euskeratzea falta zaio (konpontzen :P)

CC BY-SA 4.0 This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude