So long and…

thanks for all the shoes steps. Horrela zion NOFXen disko baten tituluak. Ba nik ere badut zer eskertu (zapatila zaharrei), eta omenalditxo bat egitea otu zait, denbora pasa.

Hildakoak anaiarekin Andorrako zentru komertzial batean topatu nituen Vans grixak izan dira. Nahiko pausu eta bote jasan dituzte nere oinetan. 2 urte baino gehiago! Zenbat kontzertu, zenbat parranda, zenbat jende ezagutu, zenbat bilera/asanblada, zenbat herritan, zenbat tokitan ibiliak ote dira?

Ba iritxi zaie ordua. Atzo zakarrontzira bota nituen. Zoruaren argazkia ikusita ulergarria da zergatik dauden zaborrean. Karitaterako ere ez dute balio!

Vans zarrak - ZoruaVans zarrak

Orain ordezkoen txanda da. DC Shoes USA beltz dotore batzuk. Besteak bezain beste iraungo al dute? Maila bera emateko gai izango al dira? Denborak esango dit 🙂

DC berriak - ZoruaDC berriak

CC BY-SA 4.0 This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude