Nola eduki webguneak hainbat hizkuntzetan gettext erabiliz

Orain pare bat hile nire ‘webgunea‘ edo aurkezpen gunea sortu nuen, eta hainbat hizkuntzetan edukitzea bururatu zitzaidan. Hau egiteko hainbat bide daude, adibidez:

  • Fitxategia hainbat hizkuntzetan eduki
  • Fitxategiko testuak aldagai definitu moduan erabili
  • Gettext erabili

Lehendabizikoa da proiektu txikientzat (eta hau horrela da) errexena, baina proiektu handietan edo aldaketa asko dauden tokietan, fitxategia behin da berriz aldatu beharra lan handia bihurtu daiteke. Bigarrena ere ez da batere zaila, baina behin erabili nuen eta primeran zebilen arren, nahiagoko nuke gehiago ez erabili. Beraz, azkena geratzen zait, eta ondorioz, nola dabilen ikasi beharra.

Jarraitu Nola eduki webguneak hainbat hizkuntzetan gettext erabiliz irakurtzen

Hal eta hal-info, mahaigaineko magia

Oraindik gogoratzen naiz Bartzelonan bizi nintzenean, pisukideari GNU/Linux instalatu nion egun hoietako batean, bere kexen ondorioz bilatzen hasi ostean HAL eta DBus topatu nituela. Bi pakete hauek dira neurri batean egun (gehienbat) GNOME mahaigainak hainbat programa/hardware-ren artean duen erlazioa ona izatearen erredunak.

DBus prozesuen arteko mezularitza sistema bat da (IPC). Beste modu batera esanda, programa batek besteei zerbait gertatu denaren seinaleak bidaltzen ditu. Adibidez pelikula bat ikusten hasi garela, eta ondorioz xagu eta teklatua ikutu gabe egon arren pantaila ez dela beltz jarri behar; edo USB disko gogor externo bat sartzean hau sartu dela esan eta ondorioz sistemak automatikoki automagikiko montatu behar duela.

Guzti hau burutzeko HAL ere beharrezkoa da. HAL hardwarearen abstrakzio kapa da, edo beste modu batean esanda, zer daukagun eta zer egiteko gai den azaltzen duen sistema. Adibidez piladun xagu bat badugu, ea xaguak pilen egoerari buruz informazioa eman dezakeen edo sartu dugun musika erreproduktorea zein motatakoa den eta nola tratatu behar duen.

Ba gaur eman du programa honek izango duen aldaketa garrantzitsu baten berri Richard Hughes garatzaileak. Hal zatitu egingo da eta ondorioz hal eta hal-info izango ditugu. Hal paketea programa izango da eta hal-info hardware guztia deskribatzen duten fitxategiak (.fdi). Hal-ek beti hal-info-rengan dependentzia izango du.
Banaketaren zergaitia erraz ulertzen da. Hal paketea motel garatzen da, eta noizean behin izaten dira honen kaleratzeak. Hardwarea aldiz etengabe aldatzen doa, eta batzutan hainbat gailuk ez dute HAL+DBus magia erabiltzeko aukera izango pakete osoaren bertsio berria irten arte (hilabeteak agian).

Banaketaren ondorioz Hal paketearen bertsio zahar batekin, hardware berria detektatu ahalko da. Honek izango dituen onuren artean aurkituko da adibidez Ubuntu edo Fedora Core bezelako banaketak 6 hilabetero izaten duten bertsio berrietan azken hardwarea erabiltzeko aukera izatea naiz eta Hal-ek bertsio berririk ez izan, edo banaketa estable batean pakete hau bakarrik eguneratuz hardware berria behar bezala erabiltzea (debian volatile erabiliz agian [debian-volatile-eta-posta-zerbitzariak]).

Berri ona beraz mahaigain libreak erabiltzen ditugunontzat!

echo nire laguna da

Echo tipo ixil bat da. Ez du hitzik egiten ezer ez bazaio esaten, baina zerbait esandakoan, segundu gutxitan erantzuten duen hoietakoa da. Gainera beti dago prest laguntzeko. Echo Rediris proiektuaren zerbitzuetako bat da. Posta bat bidali bezain pronto, posta berdinarekin erantzuten dizu.

Hau irakurrita burutik jota nagoela emango du (…), baina gaurkoa bezelako egunetan oso erabilgarria da. Gaur Mundurat Sareko zerbitzari berria prestatzen egon naiz (beste artikulo batean azalduko dudana), eta posta zerbitzaria ondo dabilela ziurtatzeko oso ondo etortzen da honelako zerbitzua. Alegia, lagun bati eskatu beharrean bidaltzeko zerbait eta ondo dagoen ikusi, edo norberak beste kontu bat eduki beharrean frogak egiteko, echo@rediris.es helbidera posta bat bidali eta kitto.

Hau izanda eguneko administrarientzako tonitrukoa 😉

x = 18,98 * y – ehuneko 10

Ekuazioa xinplea. Zergatia ulertzea gehiago kostatuko zait. Azaroak 11, Barakaldoko BECean Fermin Muguruza eta beste hainbat ibiliko dira 18/98 makrosumariopean auziperatuak izango diren lagunei diru laguntza lortzeko asmoz. Kontzertu erraldoia, eta deialdi orokorra Euskal Herriko txoko guztietatik eta beste hainbat tokitatik jendea ager dadin. Sarreraren prezioa 18,98€ makrosumarioaren zenbaki berdinak.

Ez dakit sarreraren diru kopuru hortatik zenbat joango den gauza bakoitza ordaintzera (BEC alokatu, publizitatea egin, taldeei ordaindu…), baina argi daukadana da, %10 SGAErentzat izango dela. Hauek ez dut uste 18/98koekin solidarizatu eta diru kopuru hau atzera itzuliko dutenik. Hortxe ditugu behintzat Nunca Mais-en garaiko kontzertuetan agertu zirenen berriak kontzertu benefikoaren diruaren bila (naizta taldeek muxutruk jo).

Honen aurka kasu hontan ezin da ezer egin; abestutako kantak “SGAErenak dira”, eta beraiek bere zatia nahi dute. Inmorala iruditzen zait, baina ez dago besterik. Hurrengoan experimentatu genezake agian musika librea egiten duen talderen bat jarrita, SGAEk nola erantzuten duen honelako makrokontzertu batean… kuriositatea pizten zait.

* Artikuluaren izena aldatu behar izan dut http://trac.wordpress.org/ticket/3329 bug hau dela eta.