Oraindik gogoratzen naiz Bartzelonan bizi nintzenean, pisukideari GNU/Linux instalatu nion egun hoietako batean, bere kexen ondorioz bilatzen hasi ostean HAL eta DBus topatu nituela. Bi pakete hauek dira neurri batean egun (gehienbat) GNOME mahaigainak hainbat programa/hardware-ren artean duen erlazioa ona izatearen erredunak.
DBus prozesuen arteko mezularitza sistema bat da (IPC). Beste modu batera esanda, programa batek besteei zerbait gertatu denaren seinaleak bidaltzen ditu. Adibidez pelikula bat ikusten hasi garela, eta ondorioz xagu eta teklatua ikutu gabe egon arren pantaila ez dela beltz jarri behar; edo USB disko gogor externo bat sartzean hau sartu dela esan eta ondorioz sistemak automatikoki automagikiko montatu behar duela.
Guzti hau burutzeko HAL ere beharrezkoa da. HAL hardwarearen abstrakzio kapa da, edo beste modu batean esanda, zer daukagun eta zer egiteko gai den azaltzen duen sistema. Adibidez piladun xagu bat badugu, ea xaguak pilen egoerari buruz informazioa eman dezakeen edo sartu dugun musika erreproduktorea zein motatakoa den eta nola tratatu behar duen.
Ba gaur eman du programa honek izango duen aldaketa garrantzitsu baten berri Richard Hughes garatzaileak. Hal zatitu egingo da eta ondorioz hal eta hal-info izango ditugu. Hal paketea programa izango da eta hal-info hardware guztia deskribatzen duten fitxategiak (.fdi). Hal-ek beti hal-info-rengan dependentzia izango du.
Banaketaren zergaitia erraz ulertzen da. Hal paketea motel garatzen da, eta noizean behin izaten dira honen kaleratzeak. Hardwarea aldiz etengabe aldatzen doa, eta batzutan hainbat gailuk ez dute HAL+DBus magia erabiltzeko aukera izango pakete osoaren bertsio berria irten arte (hilabeteak agian).
Banaketaren ondorioz Hal paketearen bertsio zahar batekin, hardware berria detektatu ahalko da. Honek izango dituen onuren artean aurkituko da adibidez Ubuntu edo Fedora Core bezelako banaketak 6 hilabetero izaten duten bertsio berrietan azken hardwarea erabiltzeko aukera izatea naiz eta Hal-ek bertsio berririk ez izan, edo banaketa estable batean pakete hau bakarrik eguneratuz hardware berria behar bezala erabiltzea (debian volatile erabiliz agian [debian-volatile-eta-posta-zerbitzariak]).
Berri ona beraz mahaigain libreak erabiltzen ditugunontzat!
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.