NSLU2 eta Debian

Aurrekoan esan bezala, oparien artean NSLU2 bat dago, eta honi Debian jartzea da nire intentzioa. Larunbat gauez irten ez nintzelako (nahiko gauza arraroa), igande goiz guztia lan hau burutzeko daukat, beraz, ekin!

Lehenik eta behin honakoa behar dugu:

  • NSLU2 bat 😉
  • Internetera konexioa
  • USB stick edo disko gogor bat. Stick-a erabiltzekotan >1gb izatea gomendagarria.
  • SSH bezero bat

Ondoren pausu hauek jarraitu beharko ditugu:

  • NSLU2-a konfiguratu nahi ditugun sareko datuekin, Debian-en instalatzaileak hauek erabiliko bait ditu. Egiaztatu interenetera konexioa duela. Gomendio bezela eskuz jarri sareko datuak DHCP bidez egin beharrean, nahazketarik egon ez dadin.
  • slug-firmware.net gunetik gunetik Debian/NSLU2 firmwarea jaitsi (EULA onartu beharko da).
  • Itzali NSLU2a eta kendu disk eta/edo stick guztiak. Sakatu eta honela mantendu atzeko reset botoia eta piztu. 10 segundu igaro ostean Ready/Status kolorez aldatuko da, une hontan utzi reset sakatzeari eta Ready/Status berde eta gorri modu intermitentean jarriko da. Orain NSLU2a upgradeatzeko moduan gaude.
  • Exekutatu instalazio komandoa eta itxaron: upslug2 -i /tmp/di-nslu2.bin (web bidez ere egin daiteke baina… kontsolaz nahiago)
  • Itxaron. Lehenik eta behin flasheatzen denbora bat behar delako, eta ondoren berrabiarazi egiten duelako makinatxoa. Beep-beep jator batekin esango digu prest dagoenean.
  • SSH bidez sartu makinatxora: ssh installer@192.168.x.y
  • NSLU2ak memori gutxi duenez instalatzaileak ezind itu modulo guztiak kargatu, berazk honakoak aukeratu: ext3-modules, partman-auto, partman-ext3, scsi-core-modules eta usb-storage-modules.
  • Debian-en instalazio prozesu normal bat jarraitu. Konexioaren arabera gehiago edo gutxiago irango du, baina 2 ordutik gora luza daiteke.
  • Kitto. Automatikoki berrabiaraziko da eta ondoren sartu ssh bidez eta hasi lasai erabiltzen apt-get 🙂

# uname -a
Linux NSLU2 2.6.18-4-ixp4xx #1 Tue Mar 27 18:01:56 BST 2007 armv5tel GNU/Linux

Orain hainbat erabilpen frogatu behar:

  • p2p bezero mldonkey erabiliz
  • Monitorizazio zerbitzari moduan: cacti, nagios…
  • Kanpotik etxeko konexioa frogetarako erabiltzeko plataforma moduan
  • Garapen zerbitzari moduan: svn, git…

Erreza izan da benetan eta lehen inpresioa Debianpean oso ona izan da gainera, beraz, primeran!

Jostailu berriak

Gipuzkoa Encounter-a amaitu da (bertakoak beste noizbait agian kontatu beharko nituzke), eta etxera bi oparirekin itzuli naiz. Gainera, ostiralean iritxi zen erosi nituen bi jostailutxo:

cimg6385.JPG

Azken bien argazkitxoa

Aspalditik nebilen nire 3com 812 router zaharra (2000. urtean erosia, telefonikari, ADSL jarri genuenean etxean) prejubilatzeko asmoz. Ia 7 urte egon da 24 ordu piztuta eta oso arazo gutxi eman ditu (Mundurat Sarea sarera konektatua izan genuen honekin hainbat urtez); gogoratzen dudan bakarra udako 3 egun sargorietan sinkronizatu nahi izan eza ta gutxi gehiago. Konektibitate aldetik arazorik ez zuen arren, sarea 10 Mbps-ra jartzeko aukera bakarrik zuen, eta egun 10/100 izaten da ohizkoena, 1000 ia normaltzat jartzen ari den bitartean; abiadura hontan fitxategiak saretik pasatzea tortura moduko bat da. Hau konpontzeko D-Link-en 24 ahoko switch bat neukan, 10/100koa, DES-1024D modeloa, jatorri susmagarri batekoa (erabilia baina ongi dabilena), ebay-en 18 eurotan erosia (edo gutxiago?). Putzuzulo Gaztetxerako ere beste bat erosi genuen gainera. Eta beno, 2000. urtean Wifi-a zer zen oraindik enekien, eta routerrak gutxiago.

Etxean Wifia izateko, switch bat behar ez izateko eta beste pare bat erosotasun izateko router berria jarri dut. Linksys WAG54GS. Primeran dabil oraingoz, nahiz eta ostiralean tortura moduko bat izan zen ordu batzuez Telefonikaren konexioaren datuak lortzea (3com-ak datu batzuk ez zituen behar). Menuak askoz erosoak dira, eta aukerak ere handiagoak. Ez dut NAT egitean ataka bat zehazteko router-a berrabiarazi behar adibidez 🙂

Wifi-arentzat oraingoz WPA-PSK-TKIP, 13 kanalean eta ESSIDa erakutsi gabe (13. kanala zergatik beste batean :P). Aurrerago ikusiko dut WPA2 frogatu edo (honen inguruan irakurri beharko)… baina oraingoz nahikoa eta soberan. Portatil berriarekin (orain arte aipatu ere ez dudana) egongelatik lasai ibili nahiteke ta nahikoa horrekin (nik ez ditut baineran botata Doom-eko partidak botatzen aintzinan lagun batek egiten zuen moduan :P).

Orain sarea “ongi” muntatua dudala, NSLU2-arekin jolasean jarri beharko naiz. NSLU2-a Linksys-ek ateratako ‘mini ordenagailu’ moduko zerbait da, non disko gogorrak USB bidez jarrita sarean agertzen diren. Dena Web bidez kudeatu daiteke. Baina badu beste ahalmen berezi bat: Linux-en oinarritutako banaketa txiki bat dauka, eta modifikatu daiteke. Honi ezker hainbat proiektu garatu dira, eta ni hauetako bat frogatzera noa: Debian bat jarriko diot. Kontatuko ditut esperientziak 🙂

Beste opariei buruz, eskertzea besterik ez zait geratzen. Cisco-ren router-a oso ondo dago, kaja itxia eman didate, estreinatzeko. Interneten begiratuta prezioa ikustean atzera erori naiz: 300 eurotik gora. Etxean printzipioz ez dut jarriko router nagusi bezala, baina beti ere IOS-arekin trasteatzeko hor daukat 🙂

QTek S200-a aldiz nire Siemens M55 mitikoa jubilatzera dator denboraldi baterako. Mobila oso interesgarria: bluetooth, wifi b/g, kamera, USB konexioa… atzo frogatu nuen eta gehiegi esperimentatu ez dudan arren, oso itxura ona dauka, oso. Windows Mobile 5 darabil, eta honek agian pixkat ‘zikina’ sentituaraziko nau, baino tira… Siemens-arena ere ez zen askoz irekiagoa izango 😉

Eta hau esanda, nahikoa oraingoz 🙂 Hori bai, oraintxe konturatu naiz NSLU2-arekin etxean erabilgarri izango dudan 4. arkitektura izango dela: ia32, amd64, sparc eta arm 😀

Eusko Jaurlaritzak esana: Martzo

Eusko Jaurlaritzatik gutun bat jaso berri det errenta egiteko 10T papertxoarekin. Hasieran harritu egin naiz enuelako oroitzen zer demontregatik ordainduko ote zidan gure Jaurlaritzak, baina gero jauzi naiz (ez dut esango zergatik, garrantzitsua ez delako :P). Gutun-papera irakutzen nengoela, ttak, hantxe, behean, ia izkutuan, inork begiratuko ote ez duen toki batean data bat: 2007-ko MARTZOAren 27. Agian Zarautzen ez baina nonbait erabiltzen dute marTZo hitza… laguntzen topatuko? (Euskalterm eta 3000 Hiztegiak ez didate lagundu). Eta honetaz gain, orokorrean… 2007-ko? 27?…

Eusko Jaurlaritzako 10T papera