Larunbateko txoznetako turnoko konklusioa

Gaur 25, astelehena, San Pelayo bezpera eguna. Gaueko 12tan Zarautzen festak hasiko dira udaletxean kuadrila guztiak bere bluxarekin herriko patroiari abesten dioten bitartean. Herriko festa gogoak baretu nahiean edo larunbatean txozna gunea ireki zen. Bertan 5 orduko turnoa bete behar gaztetxeko txoznan. Horraino arazorik gabe.

Gauean zehar denetarik ikusten da, baina pertsonai batzuetaz bereziki gogoratzen naiz. Beraietaz eta beraien senitarteko guztietaz. Zergatik batzuk ez dira ohartzen katxi bat eskatzea 4-5 kaña eskatzea baina errezagoa dela guretzat? Lan gutxiago, trago kopuru bera eta merkeago!!! Gainera katxi bat elkarbanatzeak eta tragoa pasatzeko eskatuaz lagunen arteko komunikazioa lantzen dela ziurtatuko nuke.

Bihotz bihotzez, 3 aldiz baina gehiago 4 kaña eskatu zenueten hoiei eta nere iradokizunei jaramonik egin ez zenutenei: resaka polit batekin igande osoa ohean bueltaka egon izana opa nizuen. Gaur gauerako espero lekzioa ikasia izatea ala hil.

Hagin bat gutxiago

Gaur goizean hagin bat atera didate. Bigarrena. Juizioko laurak atera behar omen dizkidate, beraz, lan erdiak egin dituzte nirekin.

Ebakuntza printzipioz arazorik gabe joan da eta aste beterako molestia besterik ez dut izango (jatorduetan). Bestela ez du minik egiten, benetan. Oraingoan opari moduan ateratako hagina etxera ekartzeko aukera izan det eta hortxe dago oraindik gasa batean bilduta.

Aurreko batean anaiari egin zioten berdina eta berak ere hagina etxera ekarri zuen. Normalean esaten ditugun txorakerien artean egun hortan berri bat bota nuen: “eta kokakola baso batean botaz gero, zer? Dena usteltzen zela entzun nuen nik behin…”. Esan eta egin.

Edalontzi batean 33cl-ko kokakola bat hustu, hagina bota eta tapatu egin genuen. 48 orduz utzi genuen komunean.

pre-1.pngpre-2.pngpre-3.png
Haginaren egoera kokakolan murgildu aurretik.

Ondoren espekulazio eta konjetura ezberdinez betetako 48 orduak itxaron besterik ez genuen. Emaitzaren irudiek dena esaten dute.

post-1.pngpost-2.pngpost-3.png
Kolore kuriosoa xurgatzen du. Bigarren irudiak ez al du Cthulhu-ren antza apur bat?!

Beno, inorri nazka handirik eman ez diolakoan…

Igande goizak pasatzeko modu berriak asmatzen…

… edo RAID bat konpontzen pasa nuen goiz hura.

Igande goiza. 10etarako esanatu, laranja zuku bat edan, kolakao goxo bat berotu eta egunkaria gainetik irakurri. Gauez irten ez izanak gorputzari kalte eztiola egin ziurtatuz, ikasten jartzeko ordua da. Baina aurrena, posta irakurri behar. Kaka zarra.

Egunero mota guztietako mezuak jasotzen ditut, kudeatzen ditudan hainbat makinenak tarteko. Bart Mundurat zerbitzariko RAID1-a berregiten hasi zen hilabetero bezala, baina oraingoan huts egin du. Honen berri postaz ohartzen naiz.

A DegradedArray event had been detected on md device /dev/md4.
It could be related to component device /dev/sdb6.

Zerbitzariak 2 disko gogor ditu, 160GB SATA-II, eta hauek software bidezko RAID1-ean daude, datuen integritatea ziurtatzeko asmoz. Zortez, ez du disko gogor oso batek huts egin, partizio batek baizik (bloke leloren bat edo edukiko du). Konpontzeko burutako pausuak honakoak:

  • Aurrena, zein partiziok huts egin duen topatu. Kasu hontan erraza da, mezuak berak eman digulako zein partiziok egin duen huts.
  • Partizioaren egoera jakiteko e2fsck komandoa erabili (kasu hontan -f erabili beti guztia txekeatu dezan; eta -y galdera guztiei baietz esateko, beti konpondu nahi ote dugun galdetzen digulako):
    • e2fsck -fy /dev/sdb6
  • Arazo larririk egongo balitz, diskoa aldatu beharko litzateke. Gure kasuan ez da arazorik egon, beraz, huts egin duen partizioa berriz RAID-ean sartu dezkegu:
    • # mdadm /dev/md4 -a /dev/sdb6
      mdadm: re-added /dev/sdb6
  • Eta orain, itxaron besterik ez RAID-a berriz generatu arte. Kasu hontan 140GB-ko partizioa denez, eta gainera gehien erabiltzen dena (datu baseak, webguneak eta postak bertan daude), dexente beharko du amaitzeko.
    • # cat /proc/mdstat
      md4 : active raid1 sdb6[2] sda6[0]
      141500416 blocks [2/1] [U_]
      [>....................]  recovery =  0.0% (40896/141500416) finish=1152.8min speed=2044K/sec

Eta honekin disko gogorrak berriak eskatu bitartean (bermea oraindik ez zaie pasa), lasai egongo naiz berriz gertatuko ez delakoan… ikastera. iufi!