Python-2.3 AIX-5.2 bertsioan instalatzen

Laneko proiektu baten ondorioz python behar dut zenbait AIX makinetan. Lehen frogak AIX-5.2 bertsio baten gainean egin ditut eta ondo joan zaizkit. Nola instalatu idatziko det nonbait apuntatzeagatike ta beste batzuei bizitza errazagoa edo egitekotan.

Lehenik eta behin python-ek dituen zenbait dependentzi lortu behar ditugu:

$ wget ftp://ftp.software.ibm.com/aix/freeSoftware/aixtoolbox/RPMS/ppc/db/db-3.3.11-4.aix5.1.ppc.rpm
$ wget ftp://ftp.software.ibm.com/aix/freeSoftware/aixtoolbox/RPMS/ppc/readline/readline-4.3-2.aix5.1.ppc.rpm
$ wget ftp://ftp.software.ibm.com/aix/freeSoftware/aixtoolbox/RPMS/ppc/gdbm/gdbm-1.8.3-2.aix5.1.ppc.rpm
$ wget http://www.oss4aix.org/download/latest/aix52/openssl-0.9.8i-1.aix5.1.ppc.rpm

Ondoren hauek instalatu rpm pakete kudeatzailea erabilita:

$ rpm -i db-3.3.11-4.aix5.1.ppc.rpm readline-4.3-2.aix5.1.ppc.rpm gdbm-1.8.3-2.aix5.1.ppc.rpm
# openssl-k agian arazoren bat eman dezake aurretik sisteman aurkituko delako.
# Kontutan izan 0.9.7 bertsiora linkatzen duten aplikazioak berkonpilatu beharko direla
$ rpm -i --force openssl-0.9.8i-1.aix5.1.ppc.rpm

Dependentzia guztiak sisteman ditugun unean python deskargatu eta instalatu besterik ez dago:

$ wget http://www.bullfreeware.com/download/wpar_tt/python-2.3.4-2.aix5.1.ppc.rpm
$ rpm -i python-2.3.4-2.aix5.1.ppc.rpm

Eta instalazioa frogatu nahi badugu nahikoa dugu adibidez froga.py fitxategi bat sortu eta kode honekin betetzea:

import os
for files in os.walk('/tmp'):
	print files

Exekutatu:

python froga.py

Eta kitto!

Clamav-en estatistika globalak aktibatzen

Pasa den azaroaren 3an Clamav antibirus famatuaren bertsio berri bat kaleratu zen. Nik uste clamav dela UNIX munduan dagoen antibirusik ezagunena eta mundurat-eko posta zerbitzarian primeran dabilkigu. Egia da ez duela lan gehiegirik birus eta phishing mezu gehienak DNSBL zerrenden eta Postgrey-ren bitartez deskartatuak direlako baina aurrekoekin filtratzen ez diren mezuentzat oso emaitza ematen digu (%100 esatea gehiegi izango da agian, phising kasuak nahiko zailak direlako atzematen, baina ez da urruti izango).

Debian Volatil proiektuari esker gure Debian Etch bertsiodun zerbitzarian azken bertsioa (0.94.1) instalatu berri dut. Ohikoak diren bugfix eta hobekuntzen artean zerbitzariak atzeman dituen birusen estatistikak zuzenean clamav-en gunera bidaltzeko aukera dago eta herrialde kode baten bitartez une oro eta herrialdekako birusen estatistika global bat sortu dezakete.

Aktibatzea oso erraza da eta nahikoa da bi fitxategitan lerro pare bat gehitu edo aldatza:

– /etc/clamav/freshclam.conf

# clamd.conf fitxategia non dagoen kokatua
SubmitDetectionStats /etc/clamav/clamd.conf
# zerbitzaria zein herrialdetan dagoen.
# ezarri ezean iana.org-en datubasean zerbitzariaren IPa nongoa den bilatzen saiatuko da
DetectionStatsCountry es

– /etc/clamav/clamd.conf

# log fitxategia non kokatua dagoen
LogFile /var/log/clamav/clamav.log
# log fitxategian detekzio datak gordetzeko
LogTime true

Gero eta jende gehiagok aktibatu gero eta hobeak izango dira estatistika ‘anonimo’ baina erreal hauek.