Liferea RSS eta Atom jarioak irakurtzeko aplikazio oso erabilgarria da. Zenbait aukera aipatzearren berriek dituzten iruzkinak kargatzeaz gain (meneame-ko flame-ak eta kazeta.info-ko iruzkinak irakurtzeko adibidez), gehiegi erabiltzen ez dudan Google Reader-ekin sinkronizatzeko aukera ere baduen tresna da, lanean beti abiarazia dudana, munduan eta inguruan zer den eta zertan gabiltzan jakiteko balio didana.
Behin lanean aspertuta, GeoRSS euskarria zuten jarioetan mapatxo bat erakustea zein zaila izango zen bururatu zitzaidan, eta nire C ezagupen urriak, xslt okerragoak eta garatzaile nagusien pazientzia tonatxo batekin lortu dut eta dagoeneko kaleratu dute feature hau dakarren 1.5.11 bertsioa (ala ere datozen egunetan irtengo den 1.5.12ak euskarri hobea du).
Liferea-1.5.12 bertsioan Meneame-ko berri bat erakusten
Liferea-1.5.12 tagzaniako jario geolokalizatu bat erakusten
Hasieran Google Maps zerbitzua erabiltzen hasi nintzen, baina azkenean nahiago izan det OpenStreetMap erabiltzea, bestea bezain osoa izan ez arren librea, gakorik behar ez duena, denona eta denontzat delako!!! Beraz, berria gertatu aurretik hasi herriko mapa txukun usten! 😉
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
Aupa hi, zorionak !! Hau bezelako aldaketa txikiek mundu guztiko erabiltzaileengan eragina izatea ez al da ederra?
@julen: bai motel, ilusiyua iteu 😀 gainera agian OSMren erabilpena uztartzeko ere balioko du… beraz, combo hit! 😉
Egunon Mikel,
liferea aplikazioak beti erakusten al du geolokalizatutako jarioaren kokapena? Ala plugin moduan instalatu behar zaio aukera hori? Ulertu dudanez liferea-ri mapa erakusteko aukera gehitu diok, eta liferea instalatze hutsarekin geolokalizatutako berri bakoitza mapan azalduko da, ez?
Orain galdera sakonagoa: geolokalizazioa puntua izan beharrean bidea izan al daiteke? Ezjakinaren galderak…
Portzierto, Zarauzko mapan hire aportazioak ikusi dizkiat, 😉
Ondo segi.