Laneko proiektu baten ondorioz python behar dut zenbait AIX makinetan. Lehen frogak AIX-5.2 bertsio baten gainean egin ditut eta ondo joan zaizkit. Nola instalatu idatziko det nonbait apuntatzeagatike ta beste batzuei bizitza errazagoa edo egitekotan.
Lehenik eta behin python-ek dituen zenbait dependentzi lortu behar ditugu:
$ wget ftp://ftp.software.ibm.com/aix/freeSoftware/aixtoolbox/RPMS/ppc/db/db-3.3.11-4.aix5.1.ppc.rpm $ wget ftp://ftp.software.ibm.com/aix/freeSoftware/aixtoolbox/RPMS/ppc/readline/readline-4.3-2.aix5.1.ppc.rpm $ wget ftp://ftp.software.ibm.com/aix/freeSoftware/aixtoolbox/RPMS/ppc/gdbm/gdbm-1.8.3-2.aix5.1.ppc.rpm $ wget http://www.oss4aix.org/download/latest/aix52/openssl-0.9.8i-1.aix5.1.ppc.rpm
Ondoren hauek instalatu rpm pakete kudeatzailea erabilita:
$ rpm -i db-3.3.11-4.aix5.1.ppc.rpm readline-4.3-2.aix5.1.ppc.rpm gdbm-1.8.3-2.aix5.1.ppc.rpm # openssl-k agian arazoren bat eman dezake aurretik sisteman aurkituko delako. # Kontutan izan 0.9.7 bertsiora linkatzen duten aplikazioak berkonpilatu beharko direla $ rpm -i --force openssl-0.9.8i-1.aix5.1.ppc.rpm
Dependentzia guztiak sisteman ditugun unean python deskargatu eta instalatu besterik ez dago:
$ wget http://www.bullfreeware.com/download/wpar_tt/python-2.3.4-2.aix5.1.ppc.rpm $ rpm -i python-2.3.4-2.aix5.1.ppc.rpm
Eta instalazioa frogatu nahi badugu nahikoa dugu adibidez froga.py fitxategi bat sortu eta kode honekin betetzea:
import os for files in os.walk('/tmp'): print files
Exekutatu:
python froga.py
Eta kitto!
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
PAITON!