Enaiz musikaria, baina bai musikazalea. Horrexegatik hartzen dut parte MusikHerria proiektuan. Nire aportazioak lizentzien inguruan, teknologien inguruan (webgunea, formatuak…), eta noizean noiz grazia egin dezakeen txisteren bat dira. Bakoitzak ahal duena, talde bat eraikiz, proiektua aurrera ateraz. Kukutzan pasa dugun asteburua laburbiltzen: MusikHerria disketxe bat baino gehiago da!
Esloganak ez dio hori, herri disketxea garela dio, baina bi egunak kukutzan pasa dituen edonork (eta urtean zehar lepo lan egin duten hoiek ere) badaki hori ez dela horrela.
Larunbat goizean abiatu ginen Zarautzko ordian-saritik. SKT-koei eta niri, iparraldetik eta oarso aldetik zetozen lagunak jaso ziguten umore alai batez. Bidean, parreak besterik ez, SGAEren aurkako hitz orokorrak, Fidel-Mix6t-ren urtetako esperientziaz bustirik.
Kukutzara iritxi, eta holako gauzetan ilusio gehien egiten didan gauza hoietako bat: proiektu kideak ikusi, urtean pare bat aldiz ikusten diren hoietakoak, elkar ezagutu edo errekonozitu, eta lehen txantxak astea.
Bilera, oizkoa den bezela, puntual ez da hasi. Imanol-SKTk jartzen du abiapuntua, dinamika azalduz, lanean jartzen gara: gai nagusi bakoitzeko, talde txikitan banatu, taldeek zenbait puntu adostu; denak elkartu eta puntu hoiek esan guztien aurrean; denon artean akordio minimoetara iritxi: arduradunak, planak, estrategiak.
Bazkaria Kukutzako jantoki herrikoian, beganoa (iuju! ¬¬). Bigarren aldia da bertan egoten naizena, eta pena merezi du bertatik pasatzea, giroa paregabea jantokian. 4 euskotan entsalda buffeta, bi plater eta postrea.
Atsaldean bilerakin jarraituz, plan berdina, taldetxoak, denak elkartu ta eztabaidatu. Azken eztabaidan Gafo ta biok webgunearen arazotxo batzuk eta nondiknorako batzuk eztabaidatzen pasa degu. Webgune berria prest da, aste bete su motelean jarri, eta herriak proba dezan utziko dugu 🙂
Afaltzeko, alde zarrera jaistea izan da plana. Oinez, tipi tapa, Saul-Kloratita sherpa dugula (k ritmo!) San Frantzizko kaletik, alde zaharrera. Kaleak inpresionatu egin zidan, mitoak ez dira ain mito batzutan. Alde zarrean, jendetza besterik ez. Bokatak eskatu, trago batzuk hartu, eta herrikoan kanpoan lurrean jarri, eta tita batean ez zegoen ogi zatirik gure eskutan. A ze gosea! Ondoren beste pare bat pote, terrazitatxo batean, gaueko 12tan zorionak abestuz!
Patxaranak amaitu ostean, Kukutzara buelta. Bidean, Mix6Tkaok, SKTko Imanol ta Julen Korumba inprobisatzen kaletik, bakoitza ritmo batekin, nahiko parre, espektakulo ederra montatuz. Ikustekoak izango lirateke hauek eszenatoki baten gainean freestyle pixkat egiten.
Kukutza iritxita, katxi pare bat atera, txorakeriak esaten geratu barran, ta Saul-en atzetik lotara. Kukutzako goiko pisuan, malabarista talde batek bere tailerra du, eta zortez, koltxonetaz beterik dago, beraz, lo lasai egin ahal izan degu. Lasai bai, baina zurrunkak tono guztitan eman ditugu 😛
Jaikitzea ez zait batere kostatu, orain, esnatzea beste pelikula bat izan da. Sukaldera jaitsi eta gosaria prest, AUPA! Kolakautxoa hartu, eta gaztetxe kanpoko bankuan ezarrita, kanpoko kideen zai egon naiz haizea hartzen, noizean noiz kanpora irteten zirenekin balorazioak egiten.
Denak bildutakoan, barrura sartu, larunbateko balorazioak egin, Durangoko azokarako zer, nola, zenbat eta beste hainbat datu zeaztu, larunbateko datu guztiak Aiora aktalariak txukun ta letra onez zehaztu, eta amaitutzat eman dugu. Bazkaria, kafea, etxera.
Balorazioak egiten, asteburu bikaina izan da. Jende jatorra dagon tokian ederki ibiltzen gara, eta hori da MusikHerria, jende jatorrak, ilusioz eta izerdiz aurrera aterako den proiektua. Ziur nago 🙂
Hemendik goraintziak Iparraldeko Mix6T-ko kidei, a ze giroa jartzen dezuen dedio!. Muxu bat MHk duen aktalaririk guapenarentzat! Aupa Aiora! Gafori eskerrak pazientzia edukitzeagatik, bai txiste txarrak jasaten bai bolia lapurtzen nion bakoitzean. Gorka, amorfo :* Saul, sherpa! SKT a ze lan pila hartuzuen! Korumba, egurra! Txakurrak jarraitzeko eredu (eta ez bizarrean soilik :P). Eta bertan egon zineten guztiei eta ordu txiki hauetan zer esan ez dakidanentzat, jarraitu lanean, aterako duguta!
ZORIONAK MUSIKHERRIA! Lehen urtea ez da nahi bezian borobila izan agian, baina bide egiten puntatxo hoiek biribildu eta dena rodatzen joango zaiguta 😉
Ta amaitzeko esan, batzarrean zehar euria egin duela, olerkiak zion bezela.
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.