Euskal Encounter XV: Soft Librea eta Euskara

Euskal Encounter-a (lehen Euskal Party zena) 15. ediziora iristear dago, eta haurten ere uztailaren 20-23 bitartean izango da deialdia Barakaldoko BEC-ean. Antolatzaile lanetan ibili naiz aurreko 4 edizioetan, eta dagoeneko deitu gaituzte berriz lanean jartzeko asmoz. Otsailean lehen bilera.

Azken edizioan bezala aurten ere Software Librearen inguruan doaz nire lanak, eta tamaina batean euskeraren sustapenarekin orokorrean. Ba honetarako laguntza behar dut: ideia freskoak.

Iaz SL inguruan hiru txapelketa antolatu genituen (baina bat azken unean erori zen): Hack It!, Real Time Battle eta Scripting. Txapelketa hauek lagun batzuk prestatu dituzte orain arte (Txipi-k “Hack It”-a eta Topo-k aurten “RTB”a) eta aurten ere beraiekin kontaktuan jarriko naiz ea hau gauzatzerik posible duten, batez ere Hack It-a, izaten duen arrakastagatik.

Euskeraren aldetik, Euskal Encounterrean honen erabilera urria da erabiltzaileen artean, baina nahikoa aberatsa antolatzaileon artean, ia denok euskeraz egiten dugulako eta gure adierazpenak (megafonia, webgunea, kartelak) euskeraz ere izaten direlako. Erabiltzaileen artean euskera sustatzeko iaz ‘txartel’ moduko bat banatu nahi genuen, baina azkenean (nire errua) ez zuen behar zuen arrakasta izan 🙁

Hau esanda, eta haurtengo edizioa hobetzeko asmoz honakoa galdetzen det:

  • Nola sustatu euskeraren erabilera?
  • Ze txapelketa berri izan litezke interesgarriak soft librearekin lotuta?

Puntu hauetako batentzat norbaitek ideia edo iritzirik balu, esatea besterik ez du kontutan hartzeko 😉

CC BY-SA 4.0 This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.

One thought on “Euskal Encounter XV: Soft Librea eta Euskara”

  1. Iepa !
    Egia esan ez dakit ideia ona izango den, baina hor dijoa xD
    Javan gauzatutako euskaltribiala prestatzen ari gara. Bertan egin leike euskaltribialaren txapelketa bat edo horrealko zeozer ?
    Jokoak jendeak bidaltzen dituen galdera erantzunak jasotzeko prest egongo da, hori bai , ez dira zuzenen sartuko filtro batetik pasa baino lehen ….

    zer diozu ? Oraintxe okurritu zaidan ideia da …. igual gehiegi landu gabea xD

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude