Aurrekoan esan bezala, oparien artean NSLU2 bat dago, eta honi Debian jartzea da nire intentzioa. Larunbat gauez irten ez nintzelako (nahiko gauza arraroa), igande goiz guztia lan hau burutzeko daukat, beraz, ekin!
Lehenik eta behin honakoa behar dugu:
- NSLU2 bat 😉
- Internetera konexioa
- USB stick edo disko gogor bat. Stick-a erabiltzekotan >1gb izatea gomendagarria.
- SSH bezero bat
Ondoren pausu hauek jarraitu beharko ditugu:
- NSLU2-a konfiguratu nahi ditugun sareko datuekin, Debian-en instalatzaileak hauek erabiliko bait ditu. Egiaztatu interenetera konexioa duela. Gomendio bezela eskuz jarri sareko datuak DHCP bidez egin beharrean, nahazketarik egon ez dadin.
- slug-firmware.net gunetik gunetik Debian/NSLU2 firmwarea jaitsi (EULA onartu beharko da).
- Itzali NSLU2a eta kendu disk eta/edo stick guztiak. Sakatu eta honela mantendu atzeko reset botoia eta piztu. 10 segundu igaro ostean Ready/Status kolorez aldatuko da, une hontan utzi reset sakatzeari eta Ready/Status berde eta gorri modu intermitentean jarriko da. Orain NSLU2a upgradeatzeko moduan gaude.
- Exekutatu instalazio komandoa eta itxaron: upslug2 -i /tmp/di-nslu2.bin (web bidez ere egin daiteke baina… kontsolaz nahiago)
- Itxaron. Lehenik eta behin flasheatzen denbora bat behar delako, eta ondoren berrabiarazi egiten duelako makinatxoa. Beep-beep jator batekin esango digu prest dagoenean.
- SSH bidez sartu makinatxora: ssh installer@192.168.x.y
- NSLU2ak memori gutxi duenez instalatzaileak ezind itu modulo guztiak kargatu, berazk honakoak aukeratu: ext3-modules, partman-auto, partman-ext3, scsi-core-modules eta usb-storage-modules.
- Debian-en instalazio prozesu normal bat jarraitu. Konexioaren arabera gehiago edo gutxiago irango du, baina 2 ordutik gora luza daiteke.
- Kitto. Automatikoki berrabiaraziko da eta ondoren sartu ssh bidez eta hasi lasai erabiltzen apt-get 🙂
# uname -a
Linux NSLU2 2.6.18-4-ixp4xx #1 Tue Mar 27 18:01:56 BST 2007 armv5tel GNU/Linux
Orain hainbat erabilpen frogatu behar:
- p2p bezero mldonkey erabiliz
- Monitorizazio zerbitzari moduan: cacti, nagios…
- Kanpotik etxeko konexioa frogetarako erabiltzeko plataforma moduan
- Garapen zerbitzari moduan: svn, git…
- …
Erreza izan da benetan eta lehen inpresioa Debianpean oso ona izan da gainera, beraz, primeran!
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.