Bateriaren egoera prompt-ean erakusten

Portatil berria erosi nuenetik, gnome-power-manager programarekin arazoak ditut. Batzutan ez doa, eta beste batzutan ez dizkit abisuak pasatzen. Ondorioz zenbait alditan bateriarik gabe geratu naiz ohartu gabe. Hau berriz ez gertatzeko intentzioz, aspaldi lagun batek zuen skript bat moldatu det, kontsola erabiltzen dudanean (oso maiz) prompt-ean bateriaren kargaren %a agertu dadin. Bi gauza egin behar dira: skript txiki bat idatzi eta bashrc fitxategia moldatu (bash erabiltzen bada, noski (GNU/Linux banaketetan lehenetsia normalean)).Skript-ak acpi komandoaren bateriaren egoera azalduko digu:

acpi -b |awk ‘{print $4}’ |sed -e’s/,$//’

Hau /usr/local/bin/bateria fitxategian sartu eta erabiltzaileek erabiltzeko baimenak ezarri:

chmod 755 /usr/local/bin/bateria

Orain bashrc fitxategia editatzea besterik ez da. Banaketa bakoitzak PS1 aldagaia (prompt-a) modu ezberdian edukiko du, beraz, zuzenean hau kopiatu beharrean, aldatutako zatitxoa norberanerean kopiatzea nahikoa da (babeskopia egin!). Nire kasuan /etc/bashrc fitxategia aldatzea nahikoa da, baina posible da norberaren $HOME-ean ere aldatu behar izatea ($HOME/.bashrc fitxategia).

PS1=’\[\033[01;31m\]\h\[\033[01;34m\] \W \$\[\033[00m\] ‘

aldatu honegatik:

PS1=’\[\033[01;31m\][$(/usr/local/bin/bateria)] \h\[\033[01;34m\] \W \$\[\033[00m\] ‘

Emaitza honakoa da,

[36%] kaxero@FRY ~ $ uname -a
Linux FRY 2.6.20-gentoo-r2 #5 SMP Mon Mar 19 23:15:49 CET 2007 x86_64 Intel(R) Core(TM)2 CPU T7200 @ 2.00GHz GenuineIntel GNU/Linux
[36%] kaxero@FRY ~ $

Erraza, sinplea eta oso lagungarria! Niretzat behintzat bai 😛

CC BY-SA 4.0 This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude