Igande goizak pasatzeko modu berriak asmatzen…

… edo RAID bat konpontzen pasa nuen goiz hura.

Igande goiza. 10etarako esanatu, laranja zuku bat edan, kolakao goxo bat berotu eta egunkaria gainetik irakurri. Gauez irten ez izanak gorputzari kalte eztiola egin ziurtatuz, ikasten jartzeko ordua da. Baina aurrena, posta irakurri behar. Kaka zarra.

Egunero mota guztietako mezuak jasotzen ditut, kudeatzen ditudan hainbat makinenak tarteko. Bart Mundurat zerbitzariko RAID1-a berregiten hasi zen hilabetero bezala, baina oraingoan huts egin du. Honen berri postaz ohartzen naiz.

A DegradedArray event had been detected on md device /dev/md4.
It could be related to component device /dev/sdb6.

Zerbitzariak 2 disko gogor ditu, 160GB SATA-II, eta hauek software bidezko RAID1-ean daude, datuen integritatea ziurtatzeko asmoz. Zortez, ez du disko gogor oso batek huts egin, partizio batek baizik (bloke leloren bat edo edukiko du). Konpontzeko burutako pausuak honakoak:

  • Aurrena, zein partiziok huts egin duen topatu. Kasu hontan erraza da, mezuak berak eman digulako zein partiziok egin duen huts.
  • Partizioaren egoera jakiteko e2fsck komandoa erabili (kasu hontan -f erabili beti guztia txekeatu dezan; eta -y galdera guztiei baietz esateko, beti konpondu nahi ote dugun galdetzen digulako):
    • e2fsck -fy /dev/sdb6
  • Arazo larririk egongo balitz, diskoa aldatu beharko litzateke. Gure kasuan ez da arazorik egon, beraz, huts egin duen partizioa berriz RAID-ean sartu dezkegu:
    • # mdadm /dev/md4 -a /dev/sdb6
      mdadm: re-added /dev/sdb6
  • Eta orain, itxaron besterik ez RAID-a berriz generatu arte. Kasu hontan 140GB-ko partizioa denez, eta gainera gehien erabiltzen dena (datu baseak, webguneak eta postak bertan daude), dexente beharko du amaitzeko.
    • # cat /proc/mdstat
      md4 : active raid1 sdb6[2] sda6[0]
      141500416 blocks [2/1] [U_]
      [>....................]  recovery =  0.0% (40896/141500416) finish=1152.8min speed=2044K/sec

Eta honekin disko gogorrak berriak eskatu bitartean (bermea oraindik ez zaie pasa), lasai egongo naiz berriz gertatuko ez delakoan… ikastera. iufi!

CC BY-SA 4.0 This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude