Web-2.0 kontzeptua zirrara handirik sortzen ez didan zerbait da. Maiz esan det kontzeptu horren atzean berrikuntza erraldoiak egon beharrean diru kopuru handiak mugitzeko kea besterik ez dela. Baina teknologoa etengabian aurrera doan hontan web-2.0 kontzeptuari lotutako berrikuntza batzuk benetan interesgarriak iruditzen zaizkit.
Berrikuntza hauetako bat mikroformatuak dira. Teketen-ek bere blogean eman zuen honen berri, beraz ez naiz errepikatuko. Azkenaldian lanean ere erabiltzen hasiak gara, Gaur8 proiektuan (rel-tag eta xFolk nagusiki). Oraindik asko dago egiteko eta asko daukagu mikroformatuetara pasatzeko, baina apurka badoa gauza forma hartzen.
Nik hauen erabileraren inguruko bi kontutxo besterik ez ditut esateko: operator eta bildu operator bitartez erabiltzeko.
Operator Firefox-en extentsio bat mikroformatuekin lan egiteko eta gaur egun extentsio moduan erabiltzen dugun arren printzipioz udazken negu aldean kalera aterako duten Firefox-3an integratua egongo da edo beharko luke. Operator berak hainbat ekintza ezberdin ekartzen ditu eta mundu mailan gehien erabiltzen diren zerbitzuetara lotzen gaitu. Baina badu funtzionalitate hauek handiagotzeko aukera bat skript berriak jarriz.
Aukera hau erabiliz, bildu gunean tag-en araberako bilaketak egiteko aukera eta zuzenean artikuluak gordetzeko aukera ematen duten bi skript txiki moldatu ditut.
Script hauek operator-en lizentzia berarekin banatzen dira. Frogatu, moldatu eta komentatu 🙂
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
Eskerrik asko 2 tresna txiki berri horiek sortzeagatik!
Mikroformatuetan promesa handia ikusten dut nik… baina beren esplosioa ez da oraindik gertatu. Technoratik Kitchen proiektua atera zuenean, pentsatu nuen kolpea jo zutela eremu horretan, bertako teknologo gorenak zirelako mikroformatuen bultzatzaile nagusiak: Kevin Marks eta Tantek Celik. Baina gero Kevin Marksek utzi egin du Technorati eta Googlera joan da, eta Technoratik ataskatua dirudi…
Bestalde, hara kasualitatea, Operatorrerako Tagzaniako userscript-a atzo egin genuen publiko. Ingelesez dokumentatua, dena dela.