Nazkatuta naukate. Oso interesgarria da ikasleei wikipedia zer den erakustea. Oso interesgarria da jendeari tresna honek eskeintzen dizkigun ahalbide guztiak exploratu nahi izatea. Baina mesedez, maixuren batek hau irakurtzen badu, ikas ezazu nola dabilen ondo wikipedia zure ikasleek apurtzen dizkiguten artikulu guztiak zuzentzeko. </rant>
Kurtsoa hasi denetik dexente igo da artikulu baliogabeen kopurua (klasekideen izenekin adibidez) edo ausazko orri batean egindako aldaketa txororen bat. Ziur naiz badela eskola bat baina gehiago ekarpen baliagarriak egiten (atzo bertan tolosako goi mailako batzuk hasi ziren bezela), baina beraien haurrak kontrolpean ez dituzten hoiek lan baliagarriak suntsitzen dituztela ikusita ez dakit nora iritxiko garen. “Zortez” gure wikipedia txikia da eta kontrolatzeko erraza, baina honek lan bat suposatzen du eta berau ikasleen arduradunengan erori behar duela pentsatzen det.
Iaz Donostiako ikastetxe batera bidali nuen email bat iraskalearekin kontaktuan jartzeko asmoz eta gaur ia ia Zarauzko Antoniano ikastetxera deitzekotan egon naiz, bertakoak ibili direlako bazterrak nahasten eta oraintxe Bush eta Grezia-ren orriak aldatu dituzte beste eskola batetik. Hauekin kontaktuan jartzea lortuta ere, nor diren ez dakigun beste hainbat iraskaslerengana ere iritxi beharko genuke. Erakusteko prest gaude. Zerbait antolatu behar dugu maixu guztientzat? Tailerrak 2.0-n egin zen moduko zerbait baina beriziki irakasleei zuzendua?
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
Antoniano Ikastetxeko irakaslea naiz eta nire kontu eskolan berria zabaltzea. Gainera pentsatzen dut nortzuk izango diren eta jakinaraziko diet gertatua. Halere, ez dut kentzen irakasleok formazio beharra izatea 2.0az.
snetitzen dut eta esan erasoek jarraitzen badute.
Esker mila kontaktuan jartzeagatik! Bandalismo guztiak nondik datozen horren errax topatuko bagenitu…
Komentatu bezala, wikipediarekin jarraitzera animatzen zaituztet, hori argi eduki. Orain, formazioaren kontua nolabait moldatu beharko dugu 🙂
Argi dago wikipedia era egokian erabiliz gero ikastetxe batean onuragarria izan daitekeela bi aldeentzako, esaterako, lan moduan wikipediako artikulu bat hobetzea klasean jorraturiko gai bati buruz (Industria iraultza, Pitagorasen teorema, Axular… batzuk aipatzearren).
Kontua da gauzak askotan ez direla era egokian erabiltzen. Jaietan batzuk kontainerrak bolkatzen dituzten moduan, beste batzuk wikipedia bandalizatzen dute. Horregatik adi egon beharko genuke eta nire ustez gauzak agilizatzeko modu bat administratzaileen kopurua igotzea litzateke baina beno hori ya…
Ondo izan