Kategoriaren artxiboa: Orokorra

Hagin bat gutxiago

Gaur goizean hagin bat atera didate. Bigarrena. Juizioko laurak atera behar omen dizkidate, beraz, lan erdiak egin dituzte nirekin.

Ebakuntza printzipioz arazorik gabe joan da eta aste beterako molestia besterik ez dut izango (jatorduetan). Bestela ez du minik egiten, benetan. Oraingoan opari moduan ateratako hagina etxera ekartzeko aukera izan det eta hortxe dago oraindik gasa batean bilduta.

Aurreko batean anaiari egin zioten berdina eta berak ere hagina etxera ekarri zuen. Normalean esaten ditugun txorakerien artean egun hortan berri bat bota nuen: “eta kokakola baso batean botaz gero, zer? Dena usteltzen zela entzun nuen nik behin…”. Esan eta egin.

Edalontzi batean 33cl-ko kokakola bat hustu, hagina bota eta tapatu egin genuen. 48 orduz utzi genuen komunean.

pre-1.pngpre-2.pngpre-3.png
Haginaren egoera kokakolan murgildu aurretik.

Ondoren espekulazio eta konjetura ezberdinez betetako 48 orduak itxaron besterik ez genuen. Emaitzaren irudiek dena esaten dute.

post-1.pngpost-2.pngpost-3.png
Kolore kuriosoa xurgatzen du. Bigarren irudiak ez al du Cthulhu-ren antza apur bat?!

Beno, inorri nazka handirik eman ez diolakoan…

Euskal Encounter XV: Soft Librea eta Euskara

Euskal Encounter-a (lehen Euskal Party zena) 15. ediziora iristear dago, eta haurten ere uztailaren 20-23 bitartean izango da deialdia Barakaldoko BEC-ean. Antolatzaile lanetan ibili naiz aurreko 4 edizioetan, eta dagoeneko deitu gaituzte berriz lanean jartzeko asmoz. Otsailean lehen bilera.

Azken edizioan bezala aurten ere Software Librearen inguruan doaz nire lanak, eta tamaina batean euskeraren sustapenarekin orokorrean. Ba honetarako laguntza behar dut: ideia freskoak.

Jarraitu Euskal Encounter XV: Soft Librea eta Euskara irakurtzen

x = 18,98 * y – ehuneko 10

Ekuazioa xinplea. Zergatia ulertzea gehiago kostatuko zait. Azaroak 11, Barakaldoko BECean Fermin Muguruza eta beste hainbat ibiliko dira 18/98 makrosumariopean auziperatuak izango diren lagunei diru laguntza lortzeko asmoz. Kontzertu erraldoia, eta deialdi orokorra Euskal Herriko txoko guztietatik eta beste hainbat tokitatik jendea ager dadin. Sarreraren prezioa 18,98€ makrosumarioaren zenbaki berdinak.

Ez dakit sarreraren diru kopuru hortatik zenbat joango den gauza bakoitza ordaintzera (BEC alokatu, publizitatea egin, taldeei ordaindu…), baina argi daukadana da, %10 SGAErentzat izango dela. Hauek ez dut uste 18/98koekin solidarizatu eta diru kopuru hau atzera itzuliko dutenik. Hortxe ditugu behintzat Nunca Mais-en garaiko kontzertuetan agertu zirenen berriak kontzertu benefikoaren diruaren bila (naizta taldeek muxutruk jo).

Honen aurka kasu hontan ezin da ezer egin; abestutako kantak “SGAErenak dira”, eta beraiek bere zatia nahi dute. Inmorala iruditzen zait, baina ez dago besterik. Hurrengoan experimentatu genezake agian musika librea egiten duen talderen bat jarrita, SGAEk nola erantzuten duen honelako makrokontzertu batean… kuriositatea pizten zait.

* Artikuluaren izena aldatu behar izan dut http://trac.wordpress.org/ticket/3329 bug hau dela eta.

Nontzenflash 2007 lehiaketa: jozak paeta (ziztatzaile ziztatua)

Termino hori maiz erabiltzen dugu kuadrilan, “jozak paeta”. Zerbait kuriosoa eta ulertzeko sinplea ez denean batez ere. Atzo, nontzenberrikoekin antzeko zerbait gertatu zitzaidan, Nontzenflash lehiaketaren berri jakin nuen nean idatzi ostean.

Kontua da, Mundurat-eko posta nagusira beraien gonbitea bidali zigutela, prestatu duten lehiaketa baten berri emateko. Lehiaketaren xedea flash-en eginiko pelikula bat aurkeztea. Sariak, mamitsuak. Baina nik hauek etxean lasai lasai ikusteko arazotxo bat izango dut: Flash. Jarraitu Nontzenflash 2007 lehiaketa: jozak paeta (ziztatzaile ziztatua) irakurtzen

MusikHerria batzar/kongresu/urteurrena – Kronikatxoa

Enaiz musikaria, baina bai musikazalea. Horrexegatik hartzen dut parte MusikHerria proiektuan. Nire aportazioak lizentzien inguruan, teknologien inguruan (webgunea, formatuak…), eta noizean noiz grazia egin dezakeen txisteren bat dira. Bakoitzak ahal duena, talde bat eraikiz, proiektua aurrera ateraz. Kukutzan pasa dugun asteburua laburbiltzen: MusikHerria disketxe bat baino gehiago da!
Jarraitu MusikHerria batzar/kongresu/urteurrena – Kronikatxoa irakurtzen