Kategoriaren artxiboa: Teknologia

Liferea 1.12 kaleratuta

Liferea RSS / Atom irakurtzailearen bertsio berria kaleratu berri da. RSSa erabiltzaile askok ezagutzen ez duten altxor txiki bat delakotan nago eta, enpresa zein plataforma berriek “isilean” honen kontra egiten duten inpresioa izan arren, Internet kontsumitzeko modurik sanoenetako bat dela esango nuke.

Egia da RSSa gainbeheran dabilela eta Blog eta 2.0 terminoaren estandarrekin izan zuen momentu goren hori galduta dagoela baina niretzat eguneroko “tresna” da. Honen atzean dauden arrazoi nagusiak beste artikulu batean aztertu beharko nituzke, luzerako eman dezakeelako.

Nik gaur egun Feedly zerbitzua erabiltzen dut RSS jarioak jarraitzeko, egunean zehar plataforma ezberdinak erabiltzen ditudalako gehienbat. Hala ere, beti dut eskura Liferea eta gustuko izaten dut aplikazio honen mantenuan laguntzea, modu txikian bada ere.

1.10 bertsioa kaleratu zenetik ia 4 urte t’erdi behar izan ditu 1.12 bertsioak. Bertsio berrirako bi aldiz aldatu ditut euskarazko proposatutako jarioak, AppData metadatuak gehitu, GeoRSS euskarria berriz aktibatu pribatutasun arazoak ekiditeko ezgaitu baitzen; eta beste aldaketa txiki gehiago egin dizkiot. Pozik beraz Lars Windolf-ek bertsio berria kaleratzeko egindako lanarekin eta nire ekarpenak berrikusteagatik. Ea zein den nire hurrengo hobekuntza!

Eta zergatik ez Fedora?

Red Hat-en lanean hasi nintzenetik, portatilean Fedora dut instalatuta eta oso gustura darabilkit. Normalean, portatilean Debian erabili izan dut edo Ubuntu, garai batean. Hala ere, inoiz ez Ubuntu Unity mahaigainarekin, ez baitzait erabilgarria iruditzen.

Fedora komunitatean garatutako banaketa da eta Red Haten babesa du. 6 hilean behin saiatzen dira kaleratzen bertsio berri bat. Red Haten babesa izateak ez du esan nahi Red Hatek nahi duena egin dezakeenik, Canonical enpresak Ubunturekin egiten duen moduan. Red Hat Fedora komunitatearen parte da eta, nahiz eta Red Hatek proiektuari ekarpenak egin, komunitatearen ardura da banaketa aurrera ateratzea. Red Hatek, bere aldetik, bertsio berri bat kaleratzen denean, bere RHEL banaketa ospetsuak erabiliko dituen teknologia berriak probatu eta fintzeko erabiltzen du Fedora.

logo_fedoralogo

Fedorak software librea bakarrik dakar

Software librearen inguruan askotan hitz egiten bada ere, ez gara ohartzen banaketek maiz librea ez den softwarea dakartela edo eskuragarri jartzen dutela. Multimedia formatu ezberdinak irakurtzeko codek-ak, hardwareak funtzionatzeko behar dituen driverrak edo, laster guztiz desagertzea espero dudan, Adobe Flash bezalako softwarea ez da librea.

Horregatik, orain aipatutakoak ez dira Fedoraren iturrietan aurkitzen, Fedorak dakarren software guztia librea baita. Horrek ez du esan nahi Fedorak horiek instalatzea ekidingo duenik, baino ez du iragarriko instalatzeko aukerarik.Software mota hori eskuratzeko, hainbat proiektu daude eta lan askorik gabe lortu eta instalatu daitezke.

Are gehiago, Fedora eta Linux-libre proiektuari esker banaketa guztiz purua lortu daiteke. Fedora kernel-ean erabiltzen diren binario itxi batzuen ondorioz ez da erabat librea baina Linux-libre proiektuaren bitartez kernel guztiz librea erabiltzeko aukera dago.

Fedorak GNOMErekin dagoen integraziorik onena du

Fedorak GNOME purua dakar, inolako aldaketa handirik gabe. Era berean, Fedoraren bertsio berriak GNOMEren azken bertsioa dakar beti.

Arch Linux edo Ubuntu GNOMErekin antzeko esperientzia lortu daiteke baina banaketa horiek orokorragoak diren banaketa baten moldaketa dira, GNOMErekin integratzeko, eta ez lehen mailako oinarria.

Nik asko eskertzen dut zuzenean GNOMEren garatzaileek sortutako softwarea erabiltzea, inolako moldaketarik gabe.

Fedora erabiltzeko erraza da

GNOMEren erabilera erraza eta naturala da. GNOME asko hobetu da eta inoiz baino errazagoa da erabiltzeko. Eta oinarrizko eskaintza nahikoa ez bada, hedapen bidez eta ezkutuko aukeren bidez, moldatu daiteke ia edonoren beharretara.

Azken bertsioetan, gainera, posible da Fedora berriago bat mahaigaina erabilita instalatzea, modu grafikoan. Oso erosoa.

fedora25-1

Fedorak komunitate zabalago baterako egiten du lan

Fedoraren garapena ez da Fedorarako bakarrik egiten, komunitate zabalago baten mesede egiten saiatzen da. Red Haten babesa bitarteko edo komunitateren borondatez, pixkanaka, Fedora banaketa guztietan topatzen diren software ezberdinen jatorri izan da. Besteak beste, PulseAudio, systemd bera edo Wayland grafiko zerbitzaria.

Ez, ez diot horiek Fedorak sortu dituenik, baino Fedora izan da betidanik horrelako apustu serioen oinarri eta erakusgarri. Ubunturen kasuan aldiz, GNOME alde batera utzi eta, nik dakidala, eurek bakarrik erabiltzen duten Unity mahaigaina diseinatu dute. Alegia, urteak lanean daraman Wayland-en ordez, eurek bakarrik darabilten MIR garatu dute.

Fedorak azken teknologia dakar

Aipatu bezala, Fedorak beti GNOMEren azken bertsioak izango ditu eta baita beste zenbait aplikazio, liburutegi eta kernel-ena.

Kasu honetan, ez du Gentoo edo Arch banaketen modura, beti azken momentuko eguneraketak izango (rolling release deitzen diren banaketak) baino sei hilero ia azkena ekartzeaz gain, tarteka eguneraketak jasotzen ditu.

Adibidez, Fedora 24 Linux kernel-aren 4.5 bertsioarekin kaleratu zen eta gaur egun 4.8 bertsiora eguneratu da. Hori oso interesgarria da, Fedora berri oso bati itxaron beharrik gabe hainbat berrikuntza erabili ahal direlako. Edo LibreOffice-en kasua, non maiz eguneraketak dauden formatu ezberdinen hobekuntzak izateko.

Fedora 25 kalean

Nire azken hilabeteetako esperientzia kontutan hartuta, eta Fedoraren 25. bertsioa kalean den honetan baina inguruan askok Ubuntu darabiltela ikusita, hauxe galdetu nahiko nuke: eta zergatik ez Fedora?

eghost 2013: systemd hitzaldia

Badira iada urte mordoxka bat Deusto unibertsitateko e-ghost taldeak udan kurso txikiak antolatzen dituela. Aurtengo edizioan hitzalditxo bat ematera animatu naiz systemd-ren inguruan. systemd betidanik erabili izan dugun System V init-en ordezkoa da eta hasieran sistemaren zerbitzuen kudeaketa hobetzea helburu izan arren gaur egun sistemarengan kontrol handiagoa ematen duen proiektu zabalagoa da. Hitzaldira dozenatik gora lagun elkartzea lortu nuen eta emaitzarekin gustora geratu nintzen.

Prestatutako aurkezpena zerbitzarira igo dut eta hitzaldian grabatutako bideoa ere sarea dago iada. Biak gaztelaniaz daude eta bideoak 2 ordutik gora irauten du.

Nola instalatu Steam Debian amd64-pean

Steam plataformak Linux-era salto egin zuenetik ez dut denbora gehiegi izan nola dabilen ikusteko. Gaurkoan portatilean instalatzen saiatu naiz eta arazoak izan daitut.

Steam aurrez konpilatua banatzen da eta i386 arkitekturarako soilik beraz amd64pean erabiltzeko aldaketa txiki bat egin behar da. Debian-en Wheezy kaleratu zenean multi-arch euskarria zen bere puntu garrantzitsuetako bat. Honek adibidez amd64 arkitekturapean i386ko paketeak modu errexean instalatzeko aukera ematen du.

Egin beharrekoak:

root@urkulu-sid:~# dpkg --add-architecture i386
root@urkulu-sid:~# apt-get update
Ez ikusi http://dl.google.com stable InRelease
Atzituta http://dl.google.com stable Release.gpg
Atzituta http://dl.google.com stable Release
Hartu:1 http://ftp.fi.debian.org sid InRelease [205 kB]
Atzituta http://dl.google.com stable/main amd64 Packages
Hartu:2 http://dl.google.com stable/main i386 Packages [763 B]
Hartu:3 http://ftp.fi.debian.org experimental InRelease [163 kB]
Ez ikusi http://dl.google.com stable/main Translation-eu_ES
Ez ikusi http://dl.google.com stable/main Translation-eu
Ez ikusi http://dl.google.com stable/main Translation-en
Hartu:4 http://ftp.fi.debian.org sid/main amd64 Packages/DiffIndex [7876 B]
Hartu:5 http://ftp.fi.debian.org sid/contrib amd64 Packages/DiffIndex [7819 B]
Hartu:6 http://ftp.fi.debian.org sid/non-free amd64 Packages/DiffIndex [7819 B]
Hartu:7 http://ftp.fi.debian.org sid/main i386 Packages [6411 kB]
Hartu:8 http://ftp.fi.debian.org sid/contrib i386 Packages [48,2 kB]
Hartu:9 http://ftp.fi.debian.org sid/non-free i386 Packages [83,3 kB]
Hartu:10 http://ftp.fi.debian.org sid/contrib Translation-en/DiffIndex [7819 B]
Hartu:11 http://ftp.fi.debian.org sid/main Translation-eu/DiffIndex [5749 B]
Hartu:12 http://ftp.fi.debian.org sid/main Translation-en/DiffIndex [7876 B]
Hartu:13 http://ftp.fi.debian.org sid/non-free Translation-en/DiffIndex [7819 B]
Hartu:14 http://ftp.fi.debian.org experimental/main amd64 Packages/DiffIndex [7819 B]
Hartu:15 http://ftp.fi.debian.org experimental/contrib amd64 Packages/DiffIndex [7819 B]
Hartu:16 http://ftp.fi.debian.org experimental/non-free amd64 Packages/DiffIndex [7819 B]
Hartu:17 http://ftp.fi.debian.org experimental/main i386 Packages [741 kB]
Hartu:18 http://ftp.fi.debian.org experimental/contrib i386 Packages [6801 B]
Hartu:19 http://ftp.fi.debian.org experimental/non-free i386 Packages [6419 B]
Hartu:20 http://ftp.fi.debian.org experimental/contrib Translation-en/DiffIndex [5059 B]
Hartu:21 http://ftp.fi.debian.org experimental/main Translation-en/DiffIndex [7819 B]
Hartu:22 http://ftp.fi.debian.org experimental/non-free Translation-en/DiffIndex [7819 B]
Atzituta http://ftp.fi.debian.org experimental/non-free amd64 Packages
Lortuta: 7762 kB (19s) (390 kB/s)
Pakete Zerrenda irakurtzen... Eginda

Eta orain steam paketea instalatzea

root@urkulu-sid:~# apt-get install steam
Pakete Zerrenda irakurtzen... Eginda
Dependentzia zuhaitza eraikitzen
Egoera argibideak irakurtzen... Eginda
Ondorengo pakete gehigarriak instalatuko dira:
gcc-4.8-base:i386 libc6:i386 libc6-i686:i386 libdrm-intel1:i386 libdrm-nouveau1a:i386 libdrm-radeon1:i386 libdrm2:i386 libexpat1:i386 libffi6:i386 libgcc1:i386
libgl1-mesa-dri:i386 libgl1-mesa-glx:i386 libglapi-mesa:i386 libpciaccess0:i386 libstdc++6:i386 libutempter0 libx11-6:i386 libx11-xcb1:i386 libxau6:i386
libxcb-glx0:i386 libxcb1:i386 libxdamage1:i386 libxdmcp6:i386 libxext6:i386 libxfixes3:i386 libxxf86vm1:i386 xbitmaps xterm zlib1g:i386
Iradokitako paketeak:
glibc-doc:i386 locales:i386 libglide3:i386 xfonts-cyrillic
Ondorengo pakete BERRIAK instalatuko dira:
gcc-4.8-base:i386 libc6:i386 libc6-i686:i386 libdrm-intel1:i386 libdrm-nouveau1a:i386 libdrm-radeon1:i386 libdrm2:i386 libexpat1:i386 libffi6:i386 libgcc1:i386
libgl1-mesa-dri:i386 libgl1-mesa-glx:i386 libglapi-mesa:i386 libpciaccess0:i386 libstdc++6:i386 libutempter0 libx11-6:i386 libx11-xcb1:i386 libxau6:i386
libxcb-glx0:i386 libxcb1:i386 libxdamage1:i386 libxdmcp6:i386 libxext6:i386 libxfixes3:i386 libxxf86vm1:i386 steam:i386 xbitmaps xterm zlib1g:i386
0 bertsio berritua(k), 30 berriki instalatuta, 0 kentzeko, eta 2 bertsio-berritu gabe.
Artxiboetako 34,5 MB eskuratu behar dira.
Ekintza honen ondoren, 117 MB gehiago erabiliko dira diskoan.
Aurrera jarraitu nahi al duzu [B/e]?
Hartu:1 http://ftp.fi.debian.org/debian/ sid/main gcc-4.8-base i386 4.8.0-9 [148 kB]
Hartu:2 http://ftp.fi.debian.org/debian/ sid/main libgcc1 i386 1:4.8.0-9 [53,1 kB]
Hartu:3 http://ftp.fi.debian.org/debian/ sid/main libc6 i386 2.17-3 [3966 kB]
Hartu:4 http://ftp.fi.debian.org/debian/ sid/main libstdc++6 i386 4.8.0-9 [349 kB]
Hartu:5 http://ftp.fi.debian.org/debian/ sid/main zlib1g i386 1:1.2.8.dfsg-1 [92,2 kB]
Hartu:6 http://ftp.fi.debian.org/debian/ sid/main libdrm2 i386 2.4.40-1~deb7u2 [460 kB]
Hartu:7 http://ftp.fi.debian.org/debian/ sid/main libpciaccess0 i386 0.13.1-2 [48,1 kB]
Hartu:8 http://ftp.fi.debian.org/debian/ sid/main libdrm-intel1 i386 2.4.40-1~deb7u2 [498 kB]
Hartu:9 http://ftp.fi.debian.org/debian/ sid/main libdrm-nouveau1a i386 2.4.40-1~deb7u2 [448 kB]
Hartu:10 http://ftp.fi.debian.org/debian/ sid/main libdrm-radeon1 i386 2.4.40-1~deb7u2 [458 kB]
Hartu:11 http://ftp.fi.debian.org/debian/ sid/main libexpat1 i386 2.1.0-3 [138 kB]
Hartu:12 http://ftp.fi.debian.org/debian/ sid/main libffi6 i386 3.0.13-4 [18,2 kB]
Hartu:13 http://ftp.fi.debian.org/debian/ sid/main libglapi-mesa i386 8.0.5-6 [46,8 kB]
Hartu:14 http://ftp.fi.debian.org/debian/ sid/main libxau6 i386 1:1.0.7-1 [18,6 kB]
Hartu:15 http://ftp.fi.debian.org/debian/ sid/main libxdmcp6 i386 1:1.1.1-1 [27,0 kB]
Hartu:16 http://ftp.fi.debian.org/debian/ sid/main libxcb1 i386 1.8.1-2+deb7u1 [54,2 kB]
Hartu:17 http://ftp.fi.debian.org/debian/ sid/main libx11-6 i386 2:1.5.0-1+deb7u1 [907 kB]
Hartu:18 http://ftp.fi.debian.org/debian/ sid/main libx11-xcb1 i386 2:1.5.0-1+deb7u1 [139 kB]
Hartu:19 http://ftp.fi.debian.org/debian/ sid/main libxcb-glx0 i386 1.8.1-2+deb7u1 [34,4 kB]
Hartu:20 http://ftp.fi.debian.org/debian/ sid/main libxfixes3 i386 1:5.0-4+deb7u1 [21,0 kB]
Hartu:21 http://ftp.fi.debian.org/debian/ sid/main libxdamage1 i386 1:1.1.3-2 [14,1 kB]
Hartu:22 http://ftp.fi.debian.org/debian/ sid/main libxext6 i386 2:1.3.1-2+deb7u1 [54,8 kB]
Hartu:23 http://ftp.fi.debian.org/debian/ sid/main libxxf86vm1 i386 1:1.1.2-1+deb7u1 [19,6 kB]
Hartu:24 http://ftp.fi.debian.org/debian/ sid/main libgl1-mesa-glx i386 8.0.5-6 [131 kB]
Hartu:25 http://ftp.fi.debian.org/debian/ sid/main libc6-i686 i386 2.17-3 [1448 kB]
Hartu:26 http://ftp.fi.debian.org/debian/ sid/main libgl1-mesa-dri i386 8.0.5-6 [22,7 MB]
Hartu:27 http://ftp.fi.debian.org/debian/ sid/main xbitmaps all 1.1.1-2 [32,1 kB]
Hartu:28 http://ftp.fi.debian.org/debian/ sid/main libutempter0 amd64 1.1.5-4 [8020 B]
Hartu:29 http://ftp.fi.debian.org/debian/ sid/main xterm amd64 293-1 [671 kB]
Hartu:30 http://ftp.fi.debian.org/debian/ sid/non-free steam i386 1.0.0.39-1 [1516 kB]
Lortuta: 34,5 MB (43s) (791 kB/s)
Paketeak aurrekonfiguratzen ...
Selecting previously unselected package gcc-4.8-base:i386.
(Datu-basea irakurtzen ... 238311 fitxategi edo direktorio daude unean instalatuta).
gcc-4.8-base:i386 (.../gcc-4.8-base_4.8.0-9_i386.deb) deskonprimitzen...
Selecting previously unselected package libgcc1:i386.
libgcc1:i386 (.../libgcc1_1%3a4.8.0-9_i386.deb) deskonprimitzen...
Selecting previously unselected package libc6:i386.
libc6:i386 (.../archives/libc6_2.17-3_i386.deb) deskonprimitzen...
Selecting previously unselected package libstdc++6:i386.
libstdc++6:i386 (.../libstdc++6_4.8.0-9_i386.deb) deskonprimitzen...
Selecting previously unselected package zlib1g:i386.
zlib1g:i386 (.../zlib1g_1%3a1.2.8.dfsg-1_i386.deb) deskonprimitzen...
Selecting previously unselected package libdrm2:i386.
libdrm2:i386 (.../libdrm2_2.4.40-1~deb7u2_i386.deb) deskonprimitzen...
Selecting previously unselected package libpciaccess0:i386.
libpciaccess0:i386 (.../libpciaccess0_0.13.1-2_i386.deb) deskonprimitzen...
Selecting previously unselected package libdrm-intel1:i386.
libdrm-intel1:i386 (.../libdrm-intel1_2.4.40-1~deb7u2_i386.deb) deskonprimitzen...
Selecting previously unselected package libdrm-nouveau1a:i386.
libdrm-nouveau1a:i386 (.../libdrm-nouveau1a_2.4.40-1~deb7u2_i386.deb) deskonprimitzen...
Selecting previously unselected package libdrm-radeon1:i386.
libdrm-radeon1:i386 (.../libdrm-radeon1_2.4.40-1~deb7u2_i386.deb) deskonprimitzen...
Selecting previously unselected package libexpat1:i386.
libexpat1:i386 (.../libexpat1_2.1.0-3_i386.deb) deskonprimitzen...
Selecting previously unselected package libffi6:i386.
libffi6:i386 (.../libffi6_3.0.13-4_i386.deb) deskonprimitzen...
Selecting previously unselected package libglapi-mesa:i386.
libglapi-mesa:i386 (.../libglapi-mesa_8.0.5-6_i386.deb) deskonprimitzen...
Selecting previously unselected package libxau6:i386.
libxau6:i386 (.../libxau6_1%3a1.0.7-1_i386.deb) deskonprimitzen...
Selecting previously unselected package libxdmcp6:i386.
libxdmcp6:i386 (.../libxdmcp6_1%3a1.1.1-1_i386.deb) deskonprimitzen...
Selecting previously unselected package libxcb1:i386.
libxcb1:i386 (.../libxcb1_1.8.1-2+deb7u1_i386.deb) deskonprimitzen...
Selecting previously unselected package libx11-6:i386.
libx11-6:i386 (.../libx11-6_2%3a1.5.0-1+deb7u1_i386.deb) deskonprimitzen...
Selecting previously unselected package libx11-xcb1:i386.
libx11-xcb1:i386 (.../libx11-xcb1_2%3a1.5.0-1+deb7u1_i386.deb) deskonprimitzen...
Selecting previously unselected package libxcb-glx0:i386.
libxcb-glx0:i386 (.../libxcb-glx0_1.8.1-2+deb7u1_i386.deb) deskonprimitzen...
Selecting previously unselected package libxfixes3:i386.
libxfixes3:i386 (.../libxfixes3_1%3a5.0-4+deb7u1_i386.deb) deskonprimitzen...
Selecting previously unselected package libxdamage1:i386.
libxdamage1:i386 (.../libxdamage1_1%3a1.1.3-2_i386.deb) deskonprimitzen...
Selecting previously unselected package libxext6:i386.
libxext6:i386 (.../libxext6_2%3a1.3.1-2+deb7u1_i386.deb) deskonprimitzen...
Selecting previously unselected package libxxf86vm1:i386.
libxxf86vm1:i386 (.../libxxf86vm1_1%3a1.1.2-1+deb7u1_i386.deb) deskonprimitzen...
Selecting previously unselected package libgl1-mesa-glx:i386.
libgl1-mesa-glx:i386 (.../libgl1-mesa-glx_8.0.5-6_i386.deb) deskonprimitzen...
gcc-4.8-base:i386 (4.8.0-9) konfiguratzen...
libc6:i386 (2.17-3) konfiguratzen...
libgcc1:i386 (1:4.8.0-9) konfiguratzen...
libc-bin(r)en abiarazleak prozesatzen ...
ldconfig deferred processing now taking place
Selecting previously unselected package libc6-i686:i386.
(Datu-basea irakurtzen ... 238665 fitxategi edo direktorio daude unean instalatuta).
libc6-i686:i386 (.../libc6-i686_2.17-3_i386.deb) deskonprimitzen...
Selecting previously unselected package libgl1-mesa-dri:i386.
libgl1-mesa-dri:i386 (.../libgl1-mesa-dri_8.0.5-6_i386.deb) deskonprimitzen...
Selecting previously unselected package xbitmaps.
xbitmaps (.../xbitmaps_1.1.1-2_all.deb) deskonprimitzen...
Selecting previously unselected package libutempter0.
libutempter0 (.../libutempter0_1.1.5-4_amd64.deb) deskonprimitzen...
Selecting previously unselected package xterm.
xterm (.../archives/xterm_293-1_amd64.deb) deskonprimitzen...
Selecting previously unselected package steam.
steam (.../steam_1.0.0.39-1_i386.deb) deskonprimitzen...
man-db(r)en abiarazleak prozesatzen ...
menu(r)en abiarazleak prozesatzen ...
gnome-menus(r)en abiarazleak prozesatzen ...
desktop-file-utils(r)en abiarazleak prozesatzen ...
mime-support(r)en abiarazleak prozesatzen ...
hicolor-icon-theme(r)en abiarazleak prozesatzen ...
libstdc++6:i386 (4.8.0-9) konfiguratzen...
zlib1g:i386 (1:1.2.8.dfsg-1) konfiguratzen...
libdrm2:i386 (2.4.40-1~deb7u2) konfiguratzen...
libpciaccess0:i386 (0.13.1-2) konfiguratzen...
libdrm-intel1:i386 (2.4.40-1~deb7u2) konfiguratzen...
libdrm-nouveau1a:i386 (2.4.40-1~deb7u2) konfiguratzen...
libdrm-radeon1:i386 (2.4.40-1~deb7u2) konfiguratzen...
libexpat1:i386 (2.1.0-3) konfiguratzen...
libffi6:i386 (3.0.13-4) konfiguratzen...
libglapi-mesa:i386 (8.0.5-6) konfiguratzen...
libxau6:i386 (1:1.0.7-1) konfiguratzen...
libxdmcp6:i386 (1:1.1.1-1) konfiguratzen...
libxcb1:i386 (1.8.1-2+deb7u1) konfiguratzen...
libx11-6:i386 (2:1.5.0-1+deb7u1) konfiguratzen...
libx11-xcb1:i386 (2:1.5.0-1+deb7u1) konfiguratzen...
libxcb-glx0:i386 (1.8.1-2+deb7u1) konfiguratzen...
libxfixes3:i386 (1:5.0-4+deb7u1) konfiguratzen...
libxdamage1:i386 (1:1.1.3-2) konfiguratzen...
libxext6:i386 (2:1.3.1-2+deb7u1) konfiguratzen...
libxxf86vm1:i386 (1:1.1.2-1+deb7u1) konfiguratzen...
libgl1-mesa-glx:i386 (8.0.5-6) konfiguratzen...
libc6-i686:i386 (2.17-3) konfiguratzen...
libgl1-mesa-dri:i386 (8.0.5-6) konfiguratzen...
xbitmaps (1.1.1-2) konfiguratzen...
libutempter0 (1.1.5-4) konfiguratzen...
Creating utempter group...
xterm (293-1) konfiguratzen...
steam (1.0.0.39-1) konfiguratzen...
libc-bin(r)en abiarazleak prozesatzen ...
ldconfig deferred processing now taking place
menu(r)en abiarazleak prozesatzen ...

Eta orain steam exekutatzea besterik ez da, komando edo ikono bidez.

Nire errore bat ematen dit exekutatzerakoan. Gainetik egindako analisi batean sistema euskaraz izateagatik dela iruditu zait. Hau konpontzeko aplikazioa hizkuntzarik gabe exekutatzea bururatu zait eta horrela badabil:

kaxero@urkulu-sid:~$ LC_ALL=C steam

Ticket bat ireki det Steam-en github kontuan eta ea zer dioten.

steam-linux
Nik 40 bat joku ditut eskuragarri Linux-en Steam bidez eta World Of Goo zoragarri dabil portatilean.

Identi.ca eta TweetDeck

identi.ca status.net plataforman oinarrituta dagoen twitter libre modukoa da. Twitter berak baino erabiltzaile gutxiago ditu baino zenbait ezaugarritan hobea da, nire gusturako behintzat. Gainera nodo ez zentralizatuak euren artean hitz egitea ahalbidetzen du status.net plataformak beraz edonork bere ‘twitter’ librea montatu dezake eta nodo ezberdinekin hitz egin eta bateratu.

Orain egun gutxi Twitter-ek erosi berri duen TweetDeck instalatu dut twitter-eko jarraipena egiteko baina identi.ca kontua ere badudanez biak nola integratu aztertzen ibili naiz eta oso erraz lortu daiteke.

Nahikoa da erabiltzaile berria gehitu nahi izatea eta bertan Twitter moduko kontua nahi dugula esatea. Ondoren “Advanced Options (Alpha!)” dioen lerroan klikatu eta “Twitter Base URL” dion hortan “https://identi.ca/index.php/api/” jarri. Kitto.
tweetdeck identica

Hori identi.ca-ren kasuan, status.net instalazio ezberdin batean nahikoa da helbide aldatzea. status.adibidea.net helbidearen kasuan “https://status.adibidea.net/index.php/api/” izango litzateke eta adibidea.net/status/ helbidearen kasuan “https://adibidea.net/status/index.php/api/”.

Adibide guztietan https motako helbideak jarri ditut SSL bidez konexio zifratuak irekitzeko baino http motako konexio lauak ere onartzen ditu zerbitzuak.

IEB2011 eta Info7 irratia mugikorrean

Informatikari Euskaldunen Bilkurara gonbidatu ninduten hizlari moduan eta nik izentzat “Mugikorrentzat garapen neutral azkarra Titanium-ekin” zuen aurkezpena egin nuen. Aurkezpena eskuragarri dago sarean norbaitek ezer hoberik ez badu egiteko.

Beste noizbait aipatu dudan bezala 3 aplikazio garatu ditut Titanium framework-a erabilita: 3000 hiztegia, Euskalterm hiztegia eta Info7 irratia entzuteko aplikazioa.

Lehenari bonbo pixkat eman nion eta 600 deskargatik gora izan ditu instalazioen %40 inguru aktibo dagoelarik.

Euskalterm-en kasuan bonborik ez baina pixkanaka jendeak jaisten duela dirudi. Pena Euskalterm-en gunea aldatu izana eta aplikazioa konpontzeko denbora gutxi izatea. Zergatik ez dute APIren bat jartzen eskuragarri?

Eta azkenik Info7 irratia entzuteko aplikazioa, exito gutxien duena baina niri primeran etorri izan zaidana tarteka. Info7 aplikazioa garatzeko 127 Javascript lerro kode behar izan ditut. Lehen diseinua puxkat zatarra zen eta Mikel Plazak fondo txukun bat pasa zidan diseinu orokor bat burutzeaz gain. Irudi hauek jasotakoan 0.2 bertsioa kaleratu nuen aldaketa txiki batzuekin eta betiko arrakasta bera izan du, baina ni pozik egindako lanarekin. Eta lana Market-era igotzeaz gain kodea github-en igo dut norbaitek aztertu nahiko balu, hobekuntzaren bat egiteko edo bere proiektu propioan erabili ahal izateko. Nik neuk kode hortan oinarrituta herriko Arraio Irratirako aplikaziotxoa kaleratzera noa laister. Eta ondoren beste irratiren batek edo nahi izango balu nire kontaktua topatzea ez da zaila.

UniEncounter 2011

Aste hontan Ermuan urtero burutzen den UniEncounter jardunaldiak burutuko dira. Aurtengoan berriz jaso det gonbidapena hitzalditxo bat prestatzeko eta hortara noa bihar osteguna, hilak 17 arratsaldeko 4etatik aurrera.

Prestatzen nabilen aurkezpena Android-en ingurukoa da. Android-en Marketean ditudan 3 aplikazio txikien garapenaren inguruko esperientzia azaltzea dut asmo, egungo mugikorren ekosistema pixkat aztertuz eta Appcelerator etxearen Titanium produktua azalduz. Azken hau JavaScript erabiliz besteak beste Android eta Iphone mugikorrentzat garapen neutroa eskeintzen duen framework irekia da.

Nire ostean Txipi izango da “introducción a HTML5” hitzaldiarekin eta amaitzeko Jose Luis Aranguren-ek “introducción a un UAV (Unmanned Aerial Vehicle) accesible” izango du mintzagai.

Blog sarrera hau nahi baino beranduago idatzi det baino aurreko egunetan ere hainbat hitzaldi egon dira. Informazio guztia Uniencounteren webgunean dago beraz gutxi gehiago gehitu dezaket.

Ea nola irteten den eguna!

Koska eta Arraioren irratsaioak sarean

Asteburu ibiltari baten ostean berriz abian dira Koska Irratia eta Arraio Irratiko streaming-ak. Lehena orain ia 2 urte jarri genuen martxan baina arazo tekniko batzuk bertan behera utzi zuten emisioa. Arraioren streaming-a aldiz joan etorrian ibili da azken hilabeteotan, estudioko arazoengatik edo Munduraten arazoengatik.

Streaming-a gauzatzeko GNU/Linux makina txiki pare bat ditugu estudio bakoitzean, Debianekin bat Ubunturekin bestea. Bertan ices2 instalatu eta airean zerbitzarian dagoen Icecast2 zerbitzuarekin konektatzen dira, azken honek OGG motako streaming bat sortuz. Hauek bien helbideak

http://www.koskairratia.com:9001/koska.ogg

http://www.arraio.net:9001/irratia.ogg

Gainera estatistikak gordetze aldera icecast munin-ekin integratu dugu plugin honen bitartez eta hementxe emaitza:

Icecasten datuak muninekin integratuta

Aipatu beharar dago OGG motako streaming-ak arazoak eman ditzazketela zenbait aplikaziorekin, Windows Media Player edo iTunes-ekin, baina era berean HTML5en <audio> etiketarekin ez da nabigatzaileaz gain beste ezer behar audioa entzuteko, nabigatzailea Internet Explorer ez den bitartean. Hau frogatzeko modurik errexena Koskaren webguneko goiko bannerrean klikatzea da.

Irrati libreren batek sistema bera erabili nahi badu kontaktatu dezala ea zer egin dezakegun!

Banaketa “binarioen” arazotako bat

Azkenaldian AsciiDoc-ekin hainbat froga egin ditut dokumentazioa modu erosoan sortu ahal izateko. AsciiDoc-en instalazioa etxean Gentoo banaketa erabilita frogatu det eta Windows-en aldiz Cygwin erabilita. Gaur Ubuntu daukan makina birtual batean instalatzera joan naiz eta hona hemen emaitza: AsciiDoc-ekin HTML soil bat sortzeko LaTeX instalatu behar!

$ sudo apt-get -f install asciidoc
Pakete Zerrenda irakurtzen... Eginda
Dependentzia zuhaitza eraikitzen
Egoera argibideak irakurtzen... Eginda
Ondorengo pakete gehigarriak instalatuko dira:
  dblatex docbook-dsssl docbook-utils docbook-xsl docbook-xsl-doc-html jadetex lacheck latex-beamer latex-xcolor libosp5 libostyle1c2 libsgmls-perl libsp1c2 lmodern
  luatex openjade pgf preview-latex-style prosper ps2eps sgmlspl sp tex-common texlive texlive-base texlive-bibtex-extra texlive-binaries texlive-common
  texlive-doc-base texlive-extra-utils texlive-font-utils texlive-fonts-recommended texlive-fonts-recommended-doc texlive-generic-recommended texlive-latex-base
  texlive-latex-base-doc texlive-latex-extra texlive-latex-extra-doc texlive-latex-recommended texlive-latex-recommended-doc texlive-luatex texlive-math-extra
  texlive-pictures texlive-pictures-doc texlive-pstricks texlive-pstricks-doc tipa xmlto
Iradokitako paketeak:
  source-highlight vim-addon-manager docbook graphicsmagick-imagemagick-compat imagemagick latex-cjk-all opensp texlive-lang-cyrillic texlive-xetex transfig
  docbook-dsssl-doc libsaxon-java libxalan2-java docbook-xsl-saxon fop xalan dbtoepub auctex sgmls-doc debhelper texlive-doc-en perl-tk dvidvi fragmaster latexmk
  purifyeps xindy psutils t1utils texpower xmltex
Ondorengo pakete BERRIAK instalatuko dira:
  asciidoc dblatex docbook-dsssl docbook-utils docbook-xsl docbook-xsl-doc-html jadetex lacheck latex-beamer latex-xcolor libosp5 libostyle1c2 libsgmls-perl libsp1c2
  lmodern luatex openjade pgf preview-latex-style prosper ps2eps sgmlspl sp tex-common texlive texlive-base texlive-bibtex-extra texlive-binaries texlive-common
  texlive-doc-base texlive-extra-utils texlive-font-utils texlive-fonts-recommended texlive-fonts-recommended-doc texlive-generic-recommended texlive-latex-base
  texlive-latex-base-doc texlive-latex-extra texlive-latex-extra-doc texlive-latex-recommended texlive-latex-recommended-doc texlive-luatex texlive-math-extra
  texlive-pictures texlive-pictures-doc texlive-pstricks texlive-pstricks-doc tipa xmlto
0 bertsio berritua(k), 49 berriki instalatuta, 0 kentzeko, eta 211 bertsio-berritu gabe.
Artxiboetako 454MB eskuratu behar dira.
Ekintza honen ondoren, 780MB gehiago erabiliko dira diskoan.
Aurrera jarraitu nahi al duzu [B/e]?

Batzutan Gentoo erabiltzea burukomin handia da baina honelakoak ikusteak ere badu bere delitua.