Etiketaren artxiboa: ubuntu

Eta zergatik ez Fedora?

Red Hat-en lanean hasi nintzenetik, portatilean Fedora dut instalatuta eta oso gustura darabilkit. Normalean, portatilean Debian erabili izan dut edo Ubuntu, garai batean. Hala ere, inoiz ez Ubuntu Unity mahaigainarekin, ez baitzait erabilgarria iruditzen.

Fedora komunitatean garatutako banaketa da eta Red Haten babesa du. 6 hilean behin saiatzen dira kaleratzen bertsio berri bat. Red Haten babesa izateak ez du esan nahi Red Hatek nahi duena egin dezakeenik, Canonical enpresak Ubunturekin egiten duen moduan. Red Hat Fedora komunitatearen parte da eta, nahiz eta Red Hatek proiektuari ekarpenak egin, komunitatearen ardura da banaketa aurrera ateratzea. Red Hatek, bere aldetik, bertsio berri bat kaleratzen denean, bere RHEL banaketa ospetsuak erabiliko dituen teknologia berriak probatu eta fintzeko erabiltzen du Fedora.

logo_fedoralogo

Fedorak software librea bakarrik dakar

Software librearen inguruan askotan hitz egiten bada ere, ez gara ohartzen banaketek maiz librea ez den softwarea dakartela edo eskuragarri jartzen dutela. Multimedia formatu ezberdinak irakurtzeko codek-ak, hardwareak funtzionatzeko behar dituen driverrak edo, laster guztiz desagertzea espero dudan, Adobe Flash bezalako softwarea ez da librea.

Horregatik, orain aipatutakoak ez dira Fedoraren iturrietan aurkitzen, Fedorak dakarren software guztia librea baita. Horrek ez du esan nahi Fedorak horiek instalatzea ekidingo duenik, baino ez du iragarriko instalatzeko aukerarik.Software mota hori eskuratzeko, hainbat proiektu daude eta lan askorik gabe lortu eta instalatu daitezke.

Are gehiago, Fedora eta Linux-libre proiektuari esker banaketa guztiz purua lortu daiteke. Fedora kernel-ean erabiltzen diren binario itxi batzuen ondorioz ez da erabat librea baina Linux-libre proiektuaren bitartez kernel guztiz librea erabiltzeko aukera dago.

Fedorak GNOMErekin dagoen integraziorik onena du

Fedorak GNOME purua dakar, inolako aldaketa handirik gabe. Era berean, Fedoraren bertsio berriak GNOMEren azken bertsioa dakar beti.

Arch Linux edo Ubuntu GNOMErekin antzeko esperientzia lortu daiteke baina banaketa horiek orokorragoak diren banaketa baten moldaketa dira, GNOMErekin integratzeko, eta ez lehen mailako oinarria.

Nik asko eskertzen dut zuzenean GNOMEren garatzaileek sortutako softwarea erabiltzea, inolako moldaketarik gabe.

Fedora erabiltzeko erraza da

GNOMEren erabilera erraza eta naturala da. GNOME asko hobetu da eta inoiz baino errazagoa da erabiltzeko. Eta oinarrizko eskaintza nahikoa ez bada, hedapen bidez eta ezkutuko aukeren bidez, moldatu daiteke ia edonoren beharretara.

Azken bertsioetan, gainera, posible da Fedora berriago bat mahaigaina erabilita instalatzea, modu grafikoan. Oso erosoa.

fedora25-1

Fedorak komunitate zabalago baterako egiten du lan

Fedoraren garapena ez da Fedorarako bakarrik egiten, komunitate zabalago baten mesede egiten saiatzen da. Red Haten babesa bitarteko edo komunitateren borondatez, pixkanaka, Fedora banaketa guztietan topatzen diren software ezberdinen jatorri izan da. Besteak beste, PulseAudio, systemd bera edo Wayland grafiko zerbitzaria.

Ez, ez diot horiek Fedorak sortu dituenik, baino Fedora izan da betidanik horrelako apustu serioen oinarri eta erakusgarri. Ubunturen kasuan aldiz, GNOME alde batera utzi eta, nik dakidala, eurek bakarrik erabiltzen duten Unity mahaigaina diseinatu dute. Alegia, urteak lanean daraman Wayland-en ordez, eurek bakarrik darabilten MIR garatu dute.

Fedorak azken teknologia dakar

Aipatu bezala, Fedorak beti GNOMEren azken bertsioak izango ditu eta baita beste zenbait aplikazio, liburutegi eta kernel-ena.

Kasu honetan, ez du Gentoo edo Arch banaketen modura, beti azken momentuko eguneraketak izango (rolling release deitzen diren banaketak) baino sei hilero ia azkena ekartzeaz gain, tarteka eguneraketak jasotzen ditu.

Adibidez, Fedora 24 Linux kernel-aren 4.5 bertsioarekin kaleratu zen eta gaur egun 4.8 bertsiora eguneratu da. Hori oso interesgarria da, Fedora berri oso bati itxaron beharrik gabe hainbat berrikuntza erabili ahal direlako. Edo LibreOffice-en kasua, non maiz eguneraketak dauden formatu ezberdinen hobekuntzak izateko.

Fedora 25 kalean

Nire azken hilabeteetako esperientzia kontutan hartuta, eta Fedoraren 25. bertsioa kalean den honetan baina inguruan askok Ubuntu darabiltela ikusita, hauxe galdetu nahiko nuke: eta zergatik ez Fedora?

Banaketa “binarioen” arazotako bat

Azkenaldian AsciiDoc-ekin hainbat froga egin ditut dokumentazioa modu erosoan sortu ahal izateko. AsciiDoc-en instalazioa etxean Gentoo banaketa erabilita frogatu det eta Windows-en aldiz Cygwin erabilita. Gaur Ubuntu daukan makina birtual batean instalatzera joan naiz eta hona hemen emaitza: AsciiDoc-ekin HTML soil bat sortzeko LaTeX instalatu behar!

$ sudo apt-get -f install asciidoc
Pakete Zerrenda irakurtzen... Eginda
Dependentzia zuhaitza eraikitzen
Egoera argibideak irakurtzen... Eginda
Ondorengo pakete gehigarriak instalatuko dira:
  dblatex docbook-dsssl docbook-utils docbook-xsl docbook-xsl-doc-html jadetex lacheck latex-beamer latex-xcolor libosp5 libostyle1c2 libsgmls-perl libsp1c2 lmodern
  luatex openjade pgf preview-latex-style prosper ps2eps sgmlspl sp tex-common texlive texlive-base texlive-bibtex-extra texlive-binaries texlive-common
  texlive-doc-base texlive-extra-utils texlive-font-utils texlive-fonts-recommended texlive-fonts-recommended-doc texlive-generic-recommended texlive-latex-base
  texlive-latex-base-doc texlive-latex-extra texlive-latex-extra-doc texlive-latex-recommended texlive-latex-recommended-doc texlive-luatex texlive-math-extra
  texlive-pictures texlive-pictures-doc texlive-pstricks texlive-pstricks-doc tipa xmlto
Iradokitako paketeak:
  source-highlight vim-addon-manager docbook graphicsmagick-imagemagick-compat imagemagick latex-cjk-all opensp texlive-lang-cyrillic texlive-xetex transfig
  docbook-dsssl-doc libsaxon-java libxalan2-java docbook-xsl-saxon fop xalan dbtoepub auctex sgmls-doc debhelper texlive-doc-en perl-tk dvidvi fragmaster latexmk
  purifyeps xindy psutils t1utils texpower xmltex
Ondorengo pakete BERRIAK instalatuko dira:
  asciidoc dblatex docbook-dsssl docbook-utils docbook-xsl docbook-xsl-doc-html jadetex lacheck latex-beamer latex-xcolor libosp5 libostyle1c2 libsgmls-perl libsp1c2
  lmodern luatex openjade pgf preview-latex-style prosper ps2eps sgmlspl sp tex-common texlive texlive-base texlive-bibtex-extra texlive-binaries texlive-common
  texlive-doc-base texlive-extra-utils texlive-font-utils texlive-fonts-recommended texlive-fonts-recommended-doc texlive-generic-recommended texlive-latex-base
  texlive-latex-base-doc texlive-latex-extra texlive-latex-extra-doc texlive-latex-recommended texlive-latex-recommended-doc texlive-luatex texlive-math-extra
  texlive-pictures texlive-pictures-doc texlive-pstricks texlive-pstricks-doc tipa xmlto
0 bertsio berritua(k), 49 berriki instalatuta, 0 kentzeko, eta 211 bertsio-berritu gabe.
Artxiboetako 454MB eskuratu behar dira.
Ekintza honen ondoren, 780MB gehiago erabiliko dira diskoan.
Aurrera jarraitu nahi al duzu [B/e]?

Batzutan Gentoo erabiltzea burukomin handia da baina honelakoak ikusteak ere badu bere delitua.

Ikastaroaren ondorengoak

Gustora irten ginen ostiralean Putzuzulon eman genuen Ubuntu ikastarotik. 20 lagun biltzea lortu genuen eta tartean 13 urteko gazte kuadrila bat.

Zita 16:30tan izanik, 16:00 inguru agertu ginen azken ukituak amaitzera: proiektorea prestatu, dokumentazioa errepasatu, usb giltza batean ubunturen instalatzailea sartu, sarea baieztatu, denatarik pixkat alegia. Ordu erdi beranduago eta beti bezelako puntualitate ezarekin jendea igotzen hasi zen.

Iratxek apurtu zuen izotza bion buruak aurkeztuz eta ondoren agertu zirenei berdina egiteko eskatuaz. Hasi berriak, hasteko zuedenak eta eskarmentaturen bat ere bazen. Diapositibaz lagunduta azalpenak eman ziren eta tarteka jendeak lasai galdetzen zuen. Teoria eta filosofia ikusi osten zati tekniko oso labur bat eman eta instalazioekin hasi giƱen. Guztira 6 portatil utzi genituen txukun txukun Ubuntu 10.04 bertsioarekin, baina izerdi pixkat ere bota behar izan genuen.

  • Mikel, ikasi oraindik jendeak 32bit-eko sistemak dituela. 7 CD eraman genituen, horietako 6 64bit-eko bertsioarekin eta bakar bat 32bit-ekoarekin. Guztira 3 behar izan genituen beraz USBan 32bit-ekoa idatzi eta portatil bat amaierarako utzi behar izan genuen.
  • Partizioen borroka. Sistema bakoitza mundu bat da eta instalatzen hasi aurretik disko gogorra nola dagoen partitua jakitea ez dator gaizki. Fabrikatzaile batzuk mega gutxi batzuk hartzen dituzte partizio ezkutu batean, beste batzuk aldiz diskoa bitan zatitzen dute. Beste batzutan aldiz erabiltzaile bat 5 partiziorekin agertzen da bakar bat zer den jakin gabe.
  • Hardwarea beti izango da oztopo bat. Oraindik gogoan dut Haritz Rodriguez-i 2006ean nola lagundu behar izan nion wifi txartela funtzionarazten b43-fwcutter erabilita. Ba 4 urte beranduago (mila esker broadcom!) berdinetan gaude eta liberatu genuen portatil hoietako batean berdina egitea tokatu zitzaigun.
  • Kernel berriek arazoak konpon ditzazkete, batez ere portatil oso berrietan. Ubunturen beta bat jartzea aukera den arren nik nahiago soilik kernel-a eguneratu sistemari aldaketa gehiago egin gabe.

Gure asmoa ez da ostiraleko festara mugatzea eta erabiltzaileek nahi izanez gero kurtso berriak emateko prest gaude. Jolastu dezatela pixkat euren sistemarekin eta beharren arabera eska dezatela. Ziur naiz 27zapata-ri zerbait bururatzen zaiola!

Ez dakit nork irakurriko duen hau baina norberaren herrian antzeko ekimenak egitera animatuko nuke, esperientzia polita bezain liberagarria delako. Laguntza behar bada eskatu besterik ez dago ahal den neurrian emateko.

Ubuntu eta itzulpenak (round 2)

Ez da lehen aldia kexatu nahizena Ubuntu eta bere itzulpen sistemaren inguruan. Igaro da ia urte osoa honen inguruan beste artikulu bat idatzi nuenetik, kasu hartan upstream (garapen ofiziala) eta Ubuntu-ren arteko arazoak agertaraziz gnome-terminal paketean.

Gaurkoan beste arazo bati buruz da eta ez dakit zehazki noren errua den, itzultzailearena ala Ubunturen sistemarena. Kasualidadea izango da nire Gentoo eta Debian sistemetan horrelakorik ez agertzea. Irudian ikusi daitekeen moduan Baobab programaren kredituak agertzen diren leihoan itzultzaile zerrenda bat agertzen da, ofizialak eta Launchpad berak gehitutakoak baina fitxan Launchpad erabili duen azken erabiltzailearen izena agertzen da “Itzultzaileak” agertu beharrean. Zer dela eta gertatzen da hori!?



Ubuntu eta kredituen leihoen arazoa oraindik onglets-ak erabiltzen direnean

Ubuntun oraindik onglets-ak?

Ubunturen itzulpen sistema edo launchpad plataforma bera gorroto ditudala maiz entzun dute nire ingurukoek. Atzera pausu bat iruditzen zait. Gaur adibide batekin egin dut topo.

Laneko makinetako bat azken 30 egunetan berrabiarazi gabe neukan eta gaur tokatu zaio, bazuen premia. Ubuntu 6.06 batetik 7.10 batera migratu nuen sartu nintzen egunean eta egunero pakete eguneraketak egiten dizkiot normalean, laneko konexio tristea gehiago saturatzeko asmoz. Abiarazi eta ireki dudan lehen programa gnome-terminal izan da. Orain arte ez nintzen ohartu eta pantailan hau bakarrik zegoenean konturatu naiz.

Badira 19 hilabete euskalgnu-ko dooteo-ri idatzi niola itzulpen arazo bati buruz berri ematen. Itzulpena egiterako garaian ‘Fitxak’ jarri beharrean frantsesezko ‘Onglets’ jarri zuen. Honen berri eman eta bereala konpondu zuen. Ia 2 urte. Ba niri oraindik Ubuntun ‘onglets’ agertzen zait. Hona hemen pakete zerrenda:

  • gnome-terminal 2.18.2-0ubuntu1
  • gnome-terminal-data 2.18.2-0ubuntu1
  • language-pack-eu 1:7.10+20071012
  • language-pack-eu-base 1:7.10+20071012
  • language-pack-gnome-eu 1:7.10+20071012
  • language-pack-gnome-eu-base 1:7.10+20071012

Arazoa agian nirea da soilik. Ezin dut konprobatu launchpad-ek izena ematera behartzen nauelako po fitxategi bat ikusteko eta Ubuntuko garatzaileei esan nien bezela *ez* dut hortarako izenik emango ( gainera bi bug hauek irakitzera ‘behartu’ nituen nire izena eta launchpad proiektua ez erlazionatzeko orain hilabete batzuk ). Baten batek hau konfirmatu edo nire paranoia huts bat dela esango balit lasaiago geratuko nintzateke.