Etiketaren artxiboa: atom

Liferea 1.12 kaleratuta

Liferea RSS / Atom irakurtzailearen bertsio berria kaleratu berri da. RSSa erabiltzaile askok ezagutzen ez duten altxor txiki bat delakotan nago eta, enpresa zein plataforma berriek “isilean” honen kontra egiten duten inpresioa izan arren, Internet kontsumitzeko modurik sanoenetako bat dela esango nuke.

Egia da RSSa gainbeheran dabilela eta Blog eta 2.0 terminoaren estandarrekin izan zuen momentu goren hori galduta dagoela baina niretzat eguneroko “tresna” da. Honen atzean dauden arrazoi nagusiak beste artikulu batean aztertu beharko nituzke, luzerako eman dezakeelako.

Nik gaur egun Feedly zerbitzua erabiltzen dut RSS jarioak jarraitzeko, egunean zehar plataforma ezberdinak erabiltzen ditudalako gehienbat. Hala ere, beti dut eskura Liferea eta gustuko izaten dut aplikazio honen mantenuan laguntzea, modu txikian bada ere.

1.10 bertsioa kaleratu zenetik ia 4 urte t’erdi behar izan ditu 1.12 bertsioak. Bertsio berrirako bi aldiz aldatu ditut euskarazko proposatutako jarioak, AppData metadatuak gehitu, GeoRSS euskarria berriz aktibatu pribatutasun arazoak ekiditeko ezgaitu baitzen; eta beste aldaketa txiki gehiago egin dizkiot. Pozik beraz Lars Windolf-ek bertsio berria kaleratzeko egindako lanarekin eta nire ekarpenak berrikusteagatik. Ea zein den nire hurrengo hobekuntza!

Liferea-n GeoRSS euskarria gehituta!

Liferea RSS eta Atom jarioak irakurtzeko aplikazio oso erabilgarria da. Zenbait aukera aipatzearren berriek dituzten iruzkinak kargatzeaz gain (meneame-ko flame-ak eta kazeta.info-ko iruzkinak irakurtzeko adibidez),  gehiegi erabiltzen ez dudan Google Reader-ekin sinkronizatzeko aukera ere baduen tresna da, lanean beti abiarazia dudana, munduan eta inguruan zer den eta zertan gabiltzan jakiteko balio didana.

Behin lanean aspertuta, GeoRSS euskarria zuten jarioetan mapatxo bat erakustea zein zaila izango zen bururatu zitzaidan, eta nire C ezagupen urriak, xslt okerragoak eta garatzaile nagusien pazientzia tonatxo batekin lortu dut eta dagoeneko kaleratu dute feature hau dakarren 1.5.11 bertsioa (ala ere datozen egunetan irtengo den 1.5.12ak euskarri hobea du).

liferea-final1

Liferea-1.5.12 bertsioan Meneame-ko berri bat erakusten

liferea-final2

Liferea-1.5.12 tagzaniako jario geolokalizatu bat erakusten

Hasieran Google Maps zerbitzua erabiltzen hasi nintzen, baina azkenean nahiago izan det OpenStreetMap erabiltzea, bestea bezain osoa izan ez arren librea, gakorik behar ez duena, denona eta denontzat delako!!! Beraz, berria gertatu aurretik hasi herriko mapa txukun usten! 😉