Etiketaren artxiboa: fitxategiak

Nautilus eta fitxategi ezabaketa ziurrak: wipe

(Oharra: Mezu hau orain hile batzuk argitaratua izan behar nuen, baina azkenean luzaroan zirriborroetan geratu zitzaidan…)

Zarauzko Euskal Astea ospatzen gauden hontan, larunbateko herri bazkari zoragarriaren ondoren lagun batekin topo egin nuen txosnetan. Arraio irratiaren gunearekin eta postarekin dauden arazo batzuk komentatzeaz gain programa bat egin nahi zuela komentatu zidan.

Programa hau azken finean wipe deritzon programa baten frontend edo aplikazio grafikoa izan behar zuen komandoez ezer gutxi dakien batek lasai erabil dezan. wipe fitxategiak modu ziurrean ezabatzeko programa bat da, hainbat algoritmo erabiliaz fitxategiaren arrastorik gera ez dadin disko gogorrean modu normalean ezabatuta berreskuratzeko aukera dago eta. GTK+ erabiliz egitea proposatu nion eta astelehen goizean ezer hoberik enuenez (beno, Oraclen ODBC bitartez datubaseen arteko konexio hetereogeneoen inguruan aurkezpen tekniko bat, baina gogorik ez) nola egin begiratzen ibili nintzen. Eta baita topatu ere.

Nautilus Gnome-ren fitxategi kudeatzaileak skriptak erabiltzeko aukera ematen du eta shell skript pixkatekin eta zenity erabiliz, nahiko programa kuriosoa geratu zait. Erabilpena irudietan:

wipe1

wipe2

wipe3

Instalatzea erraza da:

  • ziurtatu wipe eta zenity programak instalatuak dituzula
  • kopiatu fitxategia$HOME/.gnome2/nautilus-scripts/ direktoriora: mv wipe-0.2 $HOME/.gnome/nautilus-scripts
  • chmod +x $HOME/.gnome/nautilus-scripts/wipe-0.2

Baten bat erabiltzera animatzen bada, proposamenak onartzen dira 😉