Etiketaren artxiboa: proposamena

Euskal Wikipedia + gure zenbait eskola = bandalismoa

Nazkatuta naukate. Oso interesgarria da ikasleei wikipedia zer den erakustea. Oso interesgarria da jendeari tresna honek eskeintzen dizkigun ahalbide guztiak exploratu nahi izatea. Baina mesedez, maixuren batek hau irakurtzen badu, ikas ezazu nola dabilen ondo wikipedia zure ikasleek apurtzen dizkiguten artikulu guztiak zuzentzeko. </rant>

Kurtsoa hasi denetik dexente igo da artikulu baliogabeen kopurua (klasekideen izenekin adibidez) edo ausazko orri batean egindako aldaketa txororen bat. Ziur naiz badela eskola bat baina gehiago ekarpen baliagarriak egiten (atzo bertan tolosako goi mailako batzuk hasi ziren bezela), baina beraien haurrak kontrolpean ez dituzten hoiek lan baliagarriak suntsitzen dituztela ikusita ez dakit nora iritxiko garen. “Zortez” gure wikipedia txikia da eta kontrolatzeko erraza, baina honek lan bat suposatzen du eta berau ikasleen arduradunengan erori behar duela pentsatzen det.

Iaz Donostiako ikastetxe batera bidali nuen email bat iraskalearekin kontaktuan jartzeko asmoz eta gaur ia ia Zarauzko Antoniano ikastetxera deitzekotan egon naiz, bertakoak ibili direlako bazterrak nahasten eta oraintxe Bush eta Grezia-ren orriak aldatu dituzte beste eskola batetik. Hauekin kontaktuan jartzea lortuta ere, nor diren ez dakigun beste hainbat iraskaslerengana ere iritxi beharko genuke. Erakusteko prest gaude. Zerbait antolatu behar dugu maixu guztientzat? Tailerrak 2.0-n egin zen moduko zerbait baina beriziki irakasleei zuzendua?