identi.ca status.net plataforman oinarrituta dagoen twitter libre modukoa da. Twitter berak baino erabiltzaile gutxiago ditu baino zenbait ezaugarritan hobea da, nire gusturako behintzat. Gainera nodo ez zentralizatuak euren artean hitz egitea ahalbidetzen du status.net plataformak beraz edonork bere ‘twitter’ librea montatu dezake eta nodo ezberdinekin hitz egin eta bateratu.
Orain egun gutxi Twitter-ek erosi berri duen TweetDeck instalatu dut twitter-eko jarraipena egiteko baina identi.ca kontua ere badudanez biak nola integratu aztertzen ibili naiz eta oso erraz lortu daiteke.
Nahikoa da erabiltzaile berria gehitu nahi izatea eta bertan Twitter moduko kontua nahi dugula esatea. Ondoren “Advanced Options (Alpha!)” dioen lerroan klikatu eta “Twitter Base URL” dion hortan “https://identi.ca/index.php/api/” jarri. Kitto.
Hori identi.ca-ren kasuan, status.net instalazio ezberdin batean nahikoa da helbide aldatzea. status.adibidea.net helbidearen kasuan “https://status.adibidea.net/index.php/api/” izango litzateke eta adibidea.net/status/ helbidearen kasuan “https://adibidea.net/status/index.php/api/”.
Adibide guztietan https motako helbideak jarri ditut SSL bidez konexio zifratuak irekitzeko baino http motako konexio lauak ere onartzen ditu zerbitzuak.