Asteburu ibiltari baten ostean berriz abian dira Koska Irratia eta Arraio Irratiko streaming-ak. Lehena orain ia 2 urte jarri genuen martxan baina arazo tekniko batzuk bertan behera utzi zuten emisioa. Arraioren streaming-a aldiz joan etorrian ibili da azken hilabeteotan, estudioko arazoengatik edo Munduraten arazoengatik.
Streaming-a gauzatzeko GNU/Linux makina txiki pare bat ditugu estudio bakoitzean, Debianekin bat Ubunturekin bestea. Bertan ices2 instalatu eta airean zerbitzarian dagoen Icecast2 zerbitzuarekin konektatzen dira, azken honek OGG motako streaming bat sortuz. Hauek bien helbideak
http://www.koskairratia.com:9001/koska.ogg
http://www.arraio.net:9001/irratia.ogg
Gainera estatistikak gordetze aldera icecast munin-ekin integratu dugu plugin honen bitartez eta hementxe emaitza:
Aipatu beharar dago OGG motako streaming-ak arazoak eman ditzazketela zenbait aplikaziorekin, Windows Media Player edo iTunes-ekin, baina era berean HTML5en <audio> etiketarekin ez da nabigatzaileaz gain beste ezer behar audioa entzuteko, nabigatzailea Internet Explorer ez den bitartean. Hau frogatzeko modurik errexena Koskaren webguneko goiko bannerrean klikatzea da.
Irrati libreren batek sistema bera erabili nahi badu kontaktatu dezala ea zer egin dezakegun!