Etiketaren artxiboa: titanium

IEB2011 eta Info7 irratia mugikorrean

Informatikari Euskaldunen Bilkurara gonbidatu ninduten hizlari moduan eta nik izentzat “Mugikorrentzat garapen neutral azkarra Titanium-ekin” zuen aurkezpena egin nuen. Aurkezpena eskuragarri dago sarean norbaitek ezer hoberik ez badu egiteko.

Beste noizbait aipatu dudan bezala 3 aplikazio garatu ditut Titanium framework-a erabilita: 3000 hiztegia, Euskalterm hiztegia eta Info7 irratia entzuteko aplikazioa.

Lehenari bonbo pixkat eman nion eta 600 deskargatik gora izan ditu instalazioen %40 inguru aktibo dagoelarik.

Euskalterm-en kasuan bonborik ez baina pixkanaka jendeak jaisten duela dirudi. Pena Euskalterm-en gunea aldatu izana eta aplikazioa konpontzeko denbora gutxi izatea. Zergatik ez dute APIren bat jartzen eskuragarri?

Eta azkenik Info7 irratia entzuteko aplikazioa, exito gutxien duena baina niri primeran etorri izan zaidana tarteka. Info7 aplikazioa garatzeko 127 Javascript lerro kode behar izan ditut. Lehen diseinua puxkat zatarra zen eta Mikel Plazak fondo txukun bat pasa zidan diseinu orokor bat burutzeaz gain. Irudi hauek jasotakoan 0.2 bertsioa kaleratu nuen aldaketa txiki batzuekin eta betiko arrakasta bera izan du, baina ni pozik egindako lanarekin. Eta lana Market-era igotzeaz gain kodea github-en igo dut norbaitek aztertu nahiko balu, hobekuntzaren bat egiteko edo bere proiektu propioan erabili ahal izateko. Nik neuk kode hortan oinarrituta herriko Arraio Irratirako aplikaziotxoa kaleratzera noa laister. Eta ondoren beste irratiren batek edo nahi izango balu nire kontaktua topatzea ez da zaila.

UniEncounter 2011

Aste hontan Ermuan urtero burutzen den UniEncounter jardunaldiak burutuko dira. Aurtengoan berriz jaso det gonbidapena hitzalditxo bat prestatzeko eta hortara noa bihar osteguna, hilak 17 arratsaldeko 4etatik aurrera.

Prestatzen nabilen aurkezpena Android-en ingurukoa da. Android-en Marketean ditudan 3 aplikazio txikien garapenaren inguruko esperientzia azaltzea dut asmo, egungo mugikorren ekosistema pixkat aztertuz eta Appcelerator etxearen Titanium produktua azalduz. Azken hau JavaScript erabiliz besteak beste Android eta Iphone mugikorrentzat garapen neutroa eskeintzen duen framework irekia da.

Nire ostean Txipi izango da “introducción a HTML5” hitzaldiarekin eta amaitzeko Jose Luis Aranguren-ek “introducción a un UAV (Unmanned Aerial Vehicle) accesible” izango du mintzagai.

Blog sarrera hau nahi baino beranduago idatzi det baino aurreko egunetan ere hainbat hitzaldi egon dira. Informazio guztia Uniencounteren webgunean dago beraz gutxi gehiago gehitu dezaket.

Ea nola irteten den eguna!