Kategoriaren artxiboa: Teknologia

Google-ek enau ezagutzen

Google-ek enau “ezagutzen” eta ondorioz goiz guztian egiten nituen bilaketak birus batek edo spyware aplikazio batek egiten dituen bilaketak eginak diruditela esaten ibili zait. Nik!? Nik ez ditut horrelako bilaketak egiten eta…

Lehen aldiz gertatu zaidanean enuen sinisten. Microsoft-ek atera duen tafiti bilatzailea frogatu nahi nuen (Silverlight-ekin egindakoa, plugina beharrezkoa), eta bilaketaren emaitza irudikoa izan da.

Tafiti eta google

Konpetentziari blokeatzen ibiliko ote ziren pentsatu det hasieran, baina gero bilaketa gehiagorekin berdina gertatu zait. Agertzen diren klabe hoiek hainbat aldiz jarri eta hainbat orduren ostean lortu det normaltasunez erabiltzea. Baina, zer dela eta arazo hau? Orokorra izan da ala nire bilaketak arraroegiak dira?

Orain errusiarrak omen dira, ez polakoak

Maiz entzun det katalanieraz mintzo direnei ‘polako’ deitzen zaiela. Parrandaren batean ere azaldu zidaten honen nondik norakoa, baina enaiz oroitzen. Baina gaur, egunero erabiltzen dudan aplikazio baten aldaketak honakoa topatu det eta grazia egin dit.

2007-08-02  Jordi Mas <jmas at softcatala dot org>

        * ca/ca.po: Added Russian translation by Joan Duran
        * ca/figures: screenshots
        * Makefile.am: Added ca to DOC_LINGUAS.

Kontxo kontxo. Orain polakoak izan beharrean errusiarrak izango ote dira? Beno, eskerrak zuzenketa egiteko denbora gutxi behar izan zuten.

Dell eta teklatu berria

Maiz entzun behar izan ditut hainbat enpresen zerbitzu teknikoen inguruko kexak: bidalitako portatilaren ordez beste bat itzuli, hilabete t’erdi disko gogor bat aldatzeko, konpondutakoa konpondu ez eta 2 asteren ostean eta etxera itzuli… (kasualitatea, oraintxe bururatzen zaizkidan 3 kasuak ACER markakoak dira…)

Bildurra besterik ematen ez duten kontu hauek ekiditeko ‘konfidantzazko’ marka batena jo dut oraingoan ere. 4 urte t’erdiz Dell portatil bat ibili ostean (Inspiron 8200), otsailean berria erosi nuen (Latitude D820). Marka mordoa egon nintzen begiratzen, baina inork ez zidan konfidantza handiegirik ematen eta aurreko esperientzian oinarrituta, beste Dell-a erosi nuen. Oraingoz asmatu dudala dirudi.

Aurrekoan teklatua arraro zebilen: ‘y’ sakatzean ‘t’ bat idazten zuen, ‘shift’ edo bloq ‘mayus’ sakatzean ere ‘t’ bat idazten zidan eta guztiz onena zena, ezabatzerakoan hainbat aldiz sakatu behar nuen tekla bakarra ezabatzeko. Hasiera batean 2.6.22 kernel berria jartzeari bota nion errua, baina 2.6.20ra itzultzean berriz gaizki zebilela ikustean programaren batena behar zuela pentsatu nuen. 3-4 egunez estresatu ostean, Windows-en egin nuen froga eta berdin. Azkenik, badaezpada, GRUB-ean frogatu nuen txorakeriak idazten lerro berri batean eta baita ere BIOS-eko pasahitza sartzerakoan. Kaka. Ez da sistema eragileen arazoa. Teklatua izorratu da.

Hori guztia igandean egin nuen. Dell-en webgunera jo eta bertan zerbitzu teknikoa astelenetik ostiralera dela ikusi ostean, astelenean lanera eraman nuen portatila, bertatik deitzeko. 12ak aldera, txokolatearen ostean, deitu egin nuen. Lehen saiakeran 5 bat minutu telefonoan egon ostean kolgatu egin zidaten. Ezin hitzekin adierazi… askori tokatu zaigu hori…

Bigarren saiakeran zorte hobea. Neska jator batek hartu zidan eta datuak eman ostean, berehala esan zidan zer egin: portatila ‘desmontatu’ eta teklatua kendu eta berriz jarri. Lankide baten laguntzaz, umore dosi handiz eta pazientzia karroka batez armatuta (destorniladoreaz gain, noski), asmatu genuen teklatua kendu eta berriz jartzen. Froga egin. Kaka.

Neskak zuzenean, froga egin aurretik badaezpada betetzen zebilen teklatu berria bidaltzeko tramitazioa. Berdin jarraitzen zuenez UPS bidez bidaliko zidala komentatu zidan. Komentatu eta egin.

nondik.jpg

24 ordu baino gutxiagoan teklatu berria etxean!

Frogak egin ditut eta ondo dabil, eta espero horrela jarraitzea, behintzat blogeko sarrera hau ez ezabatzeko. A ze poza! Ostegunean Euskal Encounter-era noa eta badakit behintzat ez ditudala madarikazioak botako teklatuaren erruz 5 egunez!

teklatu_berriya.jpg

Teklatu berriaren iruditxoa. Windows-en logo madarikatu hori zatarragoa da oraingoan! Baina tira, portatiletako teklatu orok behar duen gauzarik garrantzitsuena du: klitoria!

Mikroformatuak: informazio handia

Web-2.0 kontzeptua zirrara handirik sortzen ez didan zerbait da. Maiz esan det kontzeptu horren atzean berrikuntza erraldoiak egon beharrean diru kopuru handiak mugitzeko kea besterik ez dela. Baina teknologoa etengabian aurrera doan hontan web-2.0 kontzeptuari lotutako berrikuntza batzuk benetan interesgarriak iruditzen zaizkit.

Berrikuntza hauetako bat mikroformatuak dira. Teketen-ek bere blogean eman zuen honen berri, beraz ez naiz errepikatuko. Azkenaldian lanean ere erabiltzen hasiak gara, Gaur8 proiektuan (rel-tag eta xFolk nagusiki). Oraindik asko dago egiteko eta asko daukagu mikroformatuetara pasatzeko, baina apurka badoa gauza forma hartzen.

Nik hauen erabileraren inguruko bi kontutxo besterik ez ditut esateko: operator eta bildu operator bitartez erabiltzeko.

Operator Firefox-en extentsio bat mikroformatuekin lan egiteko eta gaur egun extentsio moduan erabiltzen dugun arren printzipioz udazken negu aldean kalera aterako duten Firefox-3an integratua egongo da edo beharko luke. Operator berak hainbat ekintza ezberdin ekartzen ditu eta mundu mailan gehien erabiltzen diren zerbitzuetara lotzen gaitu. Baina badu funtzionalitate hauek handiagotzeko aukera bat skript berriak jarriz.

Gaur8 eta mikroformatuak

Aukera hau erabiliz, bildu gunean tag-en araberako bilaketak egiteko aukera eta zuzenean artikuluak gordetzeko aukera ematen duten bi skript txiki moldatu ditut.

Script hauek operator-en lizentzia berarekin banatzen dira. Frogatu, moldatu eta komentatu πŸ™‚

Igande goizak pasatzeko modu berriak asmatzen…

… edo RAID bat konpontzen pasa nuen goiz hura.

Igande goiza. 10etarako esanatu, laranja zuku bat edan, kolakao goxo bat berotu eta egunkaria gainetik irakurri. Gauez irten ez izanak gorputzari kalte eztiola egin ziurtatuz, ikasten jartzeko ordua da. Baina aurrena, posta irakurri behar. Kaka zarra.

Egunero mota guztietako mezuak jasotzen ditut, kudeatzen ditudan hainbat makinenak tarteko. Bart Mundurat zerbitzariko RAID1-a berregiten hasi zen hilabetero bezala, baina oraingoan huts egin du. Honen berri postaz ohartzen naiz.

A DegradedArray event had been detected on md device /dev/md4.
It could be related to component device /dev/sdb6.

Zerbitzariak 2 disko gogor ditu, 160GB SATA-II, eta hauek software bidezko RAID1-ean daude, datuen integritatea ziurtatzeko asmoz. Zortez, ez du disko gogor oso batek huts egin, partizio batek baizik (bloke leloren bat edo edukiko du). Konpontzeko burutako pausuak honakoak:

  • Aurrena, zein partiziok huts egin duen topatu. Kasu hontan erraza da, mezuak berak eman digulako zein partiziok egin duen huts.
  • Partizioaren egoera jakiteko e2fsck komandoa erabili (kasu hontan -f erabili beti guztia txekeatu dezan; eta -y galdera guztiei baietz esateko, beti konpondu nahi ote dugun galdetzen digulako):
    • e2fsck -fy /dev/sdb6
  • Arazo larririk egongo balitz, diskoa aldatu beharko litzateke. Gure kasuan ez da arazorik egon, beraz, huts egin duen partizioa berriz RAID-ean sartu dezkegu:
    • # mdadm /dev/md4 -a /dev/sdb6
      mdadm: re-added /dev/sdb6
  • Eta orain, itxaron besterik ez RAID-a berriz generatu arte. Kasu hontan 140GB-ko partizioa denez, eta gainera gehien erabiltzen dena (datu baseak, webguneak eta postak bertan daude), dexente beharko du amaitzeko.
    • # cat /proc/mdstat
      md4 : active raid1 sdb6[2] sda6[0]
      141500416 blocks [2/1] [U_]
      [>....................]  recovery =  0.0% (40896/141500416) finish=1152.8min speed=2044K/sec

Eta honekin disko gogorrak berriak eskatu bitartean (bermea oraindik ez zaie pasa), lasai egongo naiz berriz gertatuko ez delakoan… ikastera. iufi!

Bateriaren egoera prompt-ean erakusten

Portatil berria erosi nuenetik, gnome-power-manager programarekin arazoak ditut. Batzutan ez doa, eta beste batzutan ez dizkit abisuak pasatzen. Ondorioz zenbait alditan bateriarik gabe geratu naiz ohartu gabe. Hau berriz ez gertatzeko intentzioz, aspaldi lagun batek zuen skript bat moldatu det, kontsola erabiltzen dudanean (oso maiz) prompt-ean bateriaren kargaren %a agertu dadin. Bi gauza egin behar dira: skript txiki bat idatzi eta bashrc fitxategia moldatu (bash erabiltzen bada, noski (GNU/Linux banaketetan lehenetsia normalean)).Skript-ak acpi komandoaren bateriaren egoera azalduko digu:

acpi -b |awk ‘{print $4}’ |sed -e’s/,$//’

Hau /usr/local/bin/bateria fitxategian sartu eta erabiltzaileek erabiltzeko baimenak ezarri:

chmod 755 /usr/local/bin/bateria

Orain bashrc fitxategia editatzea besterik ez da. Banaketa bakoitzak PS1 aldagaia (prompt-a) modu ezberdian edukiko du, beraz, zuzenean hau kopiatu beharrean, aldatutako zatitxoa norberanerean kopiatzea nahikoa da (babeskopia egin!). Nire kasuan /etc/bashrc fitxategia aldatzea nahikoa da, baina posible da norberaren $HOME-ean ere aldatu behar izatea ($HOME/.bashrc fitxategia).

PS1=’\[\033[01;31m\]\h\[\033[01;34m\] \W \$\[\033[00m\] ‘

aldatu honegatik:

PS1=’\[\033[01;31m\][$(/usr/local/bin/bateria)] \h\[\033[01;34m\] \W \$\[\033[00m\] ‘

Emaitza honakoa da,

[36%] kaxero@FRY ~ $ uname -a
Linux FRY 2.6.20-gentoo-r2 #5 SMP Mon Mar 19 23:15:49 CET 2007 x86_64 Intel(R) Core(TM)2 CPU T7200 @ 2.00GHz GenuineIntel GNU/Linux
[36%] kaxero@FRY ~ $

Erraza, sinplea eta oso lagungarria! Niretzat behintzat bai πŸ˜›

Gnome-mastermind euskaraz

Gaur idatzi nau gnome-mastermind jokuaren programatzaileak 0.2 bertsiorako egin nuen itzulketa ea eguneratzerik nuen galdezka, eta afaldu aurreko tartetxo batean egin dut.

Gnome-mastermind mastermind joku klasikoaren gnomerako bertsio bat besterik ez da, cairo erabiliaz grafiko txukunak lortuz. Itzultzeko kate oso gutxi zirenez, frogatu nuen egun berean egin nuen itzulketa. Gainera, Gentoo-rako ebuild-a ere egin nuen eta eskuragarri dago bugzilla bitartez, garatzaileek onartu zai.

gnome-mastermind-0.3

Oraindik nahiko paketea naiz baino tira πŸ˜›

Itzulketa egiterakoan arazotxo batekin topatu naiz. Bere tokian asmatutako fitxa bakoitzari ingeleraz zezen esaten zaio, eta bere tokitik kanpo baina kodean dagoen fitxari behi. Euskarazko bertsioan aldiz hildakoak eta zaurituak daude… Alfredok proposatu didan moduan, eta besterik ez bada, ba horrelaxe geratukuo da πŸ™‚

Ziur naiz buskaminas mina bilatzaile joku famatua gustoko dutenei asko atsegingo diela joku honek πŸ™‚

09 F9 11 02 9D 74 E3 5B D8 41 56 C5 63 56 88 C0

Apirilaren 30, HD-DVDak deszifratzeko gako bat plazaratzen da. Iturria ezezaguna. Interes handiko gakoa da, batez ere kriptografia ikertzaileentzat. Printzipioz gako honekin HD-DVDak irakurtzeko aukera izango da GNU/Linux eta beste sistema batzutan, DRMa eragotziz, hau da, DVDak irakutzeko DeCSS moduko programak sortzeko aukera emango du.

Gako honek nahikoa lan eman du asteburuan. Digg-en argitaratu zuten baina adminsitrariek kendu egin zuten arazoak ekiditeko. Honen aurrean diggzaleak/blogosfera/komunitatea/jarriemennahiduzuna antolatu eta Digg bonbardeatu dute modu guztietako mezuak ipiniz kodearekin. Eta eman du erantzuna:

“We hear you, and effective immediately we wonÒ€ℒt delete stories or comments containing the code and will deal with whatever the consequences might be.

If we lose, then what the hell, at least we died trying.”

Kuriositate moduan, Google azkarra denez:

  • 110 emaitzak (guztira 32.800 inguru) 09-f9-11-02-9d-74-e3-5b-d8-41-56-c5-63-56-88-c0 bilatzean. (0,17 segundo)
  • 110 emaitzak (guztira 11.800 inguru) 09f911029d74e35bd84156c5635688c0 bilatzean. (0,06 segundo)
  • 110 emaitzak (guztira 278.000 inguru) 09 F9 11 02 9D 74 E3 5B D8 41 56 C5 63 56 88 C0 bilatzean. (0,12 segundo)

Ea zenbatean bikoizten den zifra πŸ™‚

**Eguneraketa: Zabaldun ere eman du txopik honen berri, eta iruzkinetan informazio gehiago dago eskuragarri.

NSLU2 eta Debian

Aurrekoan esan bezala, oparien artean NSLU2 bat dago, eta honi Debian jartzea da nire intentzioa. Larunbat gauez irten ez nintzelako (nahiko gauza arraroa), igande goiz guztia lan hau burutzeko daukat, beraz, ekin!

Lehenik eta behin honakoa behar dugu:

  • NSLU2 bat πŸ˜‰
  • Internetera konexioa
  • USB stick edo disko gogor bat. Stick-a erabiltzekotan >1gb izatea gomendagarria.
  • SSH bezero bat

Ondoren pausu hauek jarraitu beharko ditugu:

  • NSLU2-a konfiguratu nahi ditugun sareko datuekin, Debian-en instalatzaileak hauek erabiliko bait ditu. Egiaztatu interenetera konexioa duela. Gomendio bezela eskuz jarri sareko datuak DHCP bidez egin beharrean, nahazketarik egon ez dadin.
  • slug-firmware.net gunetik gunetik Debian/NSLU2 firmwarea jaitsi (EULA onartu beharko da).
  • Itzali NSLU2a eta kendu disk eta/edo stick guztiak. Sakatu eta honela mantendu atzeko reset botoia eta piztu. 10 segundu igaro ostean Ready/Status kolorez aldatuko da, une hontan utzi reset sakatzeari eta Ready/Status berde eta gorri modu intermitentean jarriko da. Orain NSLU2a upgradeatzeko moduan gaude.
  • Exekutatu instalazio komandoa eta itxaron: upslug2 -i /tmp/di-nslu2.bin (web bidez ere egin daiteke baina… kontsolaz nahiago)
  • Itxaron. Lehenik eta behin flasheatzen denbora bat behar delako, eta ondoren berrabiarazi egiten duelako makinatxoa. Beep-beep jator batekin esango digu prest dagoenean.
  • SSH bidez sartu makinatxora: ssh installer@192.168.x.y
  • NSLU2ak memori gutxi duenez instalatzaileak ezind itu modulo guztiak kargatu, berazk honakoak aukeratu: ext3-modules, partman-auto, partman-ext3, scsi-core-modules eta usb-storage-modules.
  • Debian-en instalazio prozesu normal bat jarraitu. Konexioaren arabera gehiago edo gutxiago irango du, baina 2 ordutik gora luza daiteke.
  • Kitto. Automatikoki berrabiaraziko da eta ondoren sartu ssh bidez eta hasi lasai erabiltzen apt-get πŸ™‚

# uname -a
Linux NSLU2 2.6.18-4-ixp4xx #1 Tue Mar 27 18:01:56 BST 2007 armv5tel GNU/Linux

Orain hainbat erabilpen frogatu behar:

  • p2p bezero mldonkey erabiliz
  • Monitorizazio zerbitzari moduan: cacti, nagios…
  • Kanpotik etxeko konexioa frogetarako erabiltzeko plataforma moduan
  • Garapen zerbitzari moduan: svn, git…

Erreza izan da benetan eta lehen inpresioa Debianpean oso ona izan da gainera, beraz, primeran!

Jostailu berriak

Gipuzkoa Encounter-a amaitu da (bertakoak beste noizbait agian kontatu beharko nituzke), eta etxera bi oparirekin itzuli naiz. Gainera, ostiralean iritxi zen erosi nituen bi jostailutxo:

cimg6385.JPG

Azken bien argazkitxoa

Aspalditik nebilen nire 3com 812 router zaharra (2000. urtean erosia, telefonikari, ADSL jarri genuenean etxean) prejubilatzeko asmoz. Ia 7 urte egon da 24 ordu piztuta eta oso arazo gutxi eman ditu (Mundurat Sarea sarera konektatua izan genuen honekin hainbat urtez); gogoratzen dudan bakarra udako 3 egun sargorietan sinkronizatu nahi izan eza ta gutxi gehiago. Konektibitate aldetik arazorik ez zuen arren, sarea 10 Mbps-ra jartzeko aukera bakarrik zuen, eta egun 10/100 izaten da ohizkoena, 1000 ia normaltzat jartzen ari den bitartean; abiadura hontan fitxategiak saretik pasatzea tortura moduko bat da. Hau konpontzeko D-Link-en 24 ahoko switch bat neukan, 10/100koa, DES-1024D modeloa, jatorri susmagarri batekoa (erabilia baina ongi dabilena), ebay-en 18 eurotan erosia (edo gutxiago?). Putzuzulo Gaztetxerako ere beste bat erosi genuen gainera. Eta beno, 2000. urtean Wifi-a zer zen oraindik enekien, eta routerrak gutxiago.

Etxean Wifia izateko, switch bat behar ez izateko eta beste pare bat erosotasun izateko router berria jarri dut. Linksys WAG54GS. Primeran dabil oraingoz, nahiz eta ostiralean tortura moduko bat izan zen ordu batzuez Telefonikaren konexioaren datuak lortzea (3com-ak datu batzuk ez zituen behar). Menuak askoz erosoak dira, eta aukerak ere handiagoak. Ez dut NAT egitean ataka bat zehazteko router-a berrabiarazi behar adibidez πŸ™‚

Wifi-arentzat oraingoz WPA-PSK-TKIP, 13 kanalean eta ESSIDa erakutsi gabe (13. kanala zergatik beste batean :P). Aurrerago ikusiko dut WPA2 frogatu edo (honen inguruan irakurri beharko)… baina oraingoz nahikoa eta soberan. Portatil berriarekin (orain arte aipatu ere ez dudana) egongelatik lasai ibili nahiteke ta nahikoa horrekin (nik ez ditut baineran botata Doom-eko partidak botatzen aintzinan lagun batek egiten zuen moduan :P).

Orain sarea “ongi” muntatua dudala, NSLU2-arekin jolasean jarri beharko naiz. NSLU2-a Linksys-ek ateratako ‘mini ordenagailu’ moduko zerbait da, non disko gogorrak USB bidez jarrita sarean agertzen diren. Dena Web bidez kudeatu daiteke. Baina badu beste ahalmen berezi bat: Linux-en oinarritutako banaketa txiki bat dauka, eta modifikatu daiteke. Honi ezker hainbat proiektu garatu dira, eta ni hauetako bat frogatzera noa: Debian bat jarriko diot. Kontatuko ditut esperientziak πŸ™‚

Beste opariei buruz, eskertzea besterik ez zait geratzen. Cisco-ren router-a oso ondo dago, kaja itxia eman didate, estreinatzeko. Interneten begiratuta prezioa ikustean atzera erori naiz: 300 eurotik gora. Etxean printzipioz ez dut jarriko router nagusi bezala, baina beti ere IOS-arekin trasteatzeko hor daukat πŸ™‚

QTek S200-a aldiz nire Siemens M55 mitikoa jubilatzera dator denboraldi baterako. Mobila oso interesgarria: bluetooth, wifi b/g, kamera, USB konexioa… atzo frogatu nuen eta gehiegi esperimentatu ez dudan arren, oso itxura ona dauka, oso. Windows Mobile 5 darabil, eta honek agian pixkat ‘zikina’ sentituaraziko nau, baino tira… Siemens-arena ere ez zen askoz irekiagoa izango πŸ˜‰

Eta hau esanda, nahikoa oraingoz πŸ™‚ Hori bai, oraintxe konturatu naiz NSLU2-arekin etxean erabilgarri izango dudan 4. arkitektura izango dela: ia32, amd64, sparc eta arm πŸ˜€