Ubuntu eta itzulpenak (round 2)

Ez da lehen aldia kexatu nahizena Ubuntu eta bere itzulpen sistemaren inguruan. Igaro da ia urte osoa honen inguruan beste artikulu bat idatzi nuenetik, kasu hartan upstream (garapen ofiziala) eta Ubuntu-ren arteko arazoak agertaraziz gnome-terminal paketean.

Gaurkoan beste arazo bati buruz da eta ez dakit zehazki noren errua den, itzultzailearena ala Ubunturen sistemarena. Kasualidadea izango da nire Gentoo eta Debian sistemetan horrelakorik ez agertzea. Irudian ikusi daitekeen moduan Baobab programaren kredituak agertzen diren leihoan itzultzaile zerrenda bat agertzen da, ofizialak eta Launchpad berak gehitutakoak baina fitxan Launchpad erabili duen azken erabiltzailearen izena agertzen da “Itzultzaileak” agertu beharrean. Zer dela eta gertatzen da hori!?



Ubuntu eta kredituen leihoen arazoa oraindik onglets-ak erabiltzen direnean

CC BY-SA 4.0 This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.

4 thoughts on “Ubuntu eta itzulpenak (round 2)”

  1. Errorea hemen egon daiteke:
    http://l10n.gnome.org/POT/libgnomeui.HEAD/libgnomeui.HEAD.eu.po
    “Translator credits” katean “Itzultzaileak” edo antzeko zerbait jarri ordez itzultzaileen izenak daude jarrita. Gainontzeko hizkuntzek ondo daukate itzulita:
    http://l10n.gnome.org/POT/libgnomeui.HEAD/libgnomeui.HEAD.de.po
    http://l10n.gnome.org/POT/libgnomeui.HEAD/libgnomeui.HEAD.ca.po
    http://l10n.gnome.org/POT/libgnomeui.HEAD/libgnomeui.HEAD.fr.po

    Gero noski, Rosetta erabili duenak bere izena gehituko zuen eta agian horregatik agertzen da irudikoa.

    Harritzekoa da ordea Debian eta Gentoo-n ondo agertzea… beharbada beste lekuren batean akats bera errepikatu da?

  2. Aupa Julen,

    Aipatzen duzun kate hori ongi dago. Normalean, orainarte nik ikusitakoaren arabera behintzat, “Translator credits”-etan itzultzaileen kredituak gehitu behar dira, baina izaten da paketeren bat “arau” hau betetzen ez duena.

    #: ../libgnomeui/gnome-about.c:261
    msgid “Translated by”
    msgstr “Itzulpena”

    #: ../libgnomeui/gnome-about.c:430
    msgid “Translator credits”
    msgstr “”
    “Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza \n”
    “()\n”
    “Iñaki Larrañaga Murgoitio (dooteo@euskalgnu.org)”

    Gainera gaur egun libgnomeui erabili beharrean GTK -k dakarren gtk_about_dialog erabiltzen da gehienetan eta honek hau dakar:

    http://l10n.gnome.org/POT/gtk .gtk-2-12/gtk .gtk-2-12.eu.po

    #: ../gtk/gtkaboutdialog.c:2069
    msgid “Translated by”
    msgstr “Itzulpena”

    HEAD bertsioan nonbait galdu egin da eta hau topatzen dut soilik…

    http://l10n.gnome.org/POT/gtk .HEAD/gtk -properties.HEAD.eu.po

    #: ../gtk/gtkaboutdialog.c:366
    msgid “Translator credits”
    msgstr “Itzultzaileen kredituak”

    Ez dakit non galdu det “Translated by” katea…

    Ubuntun izena eman behar da po fitxategiak lortzeko beraz ezin egiaztatu ea arazoa aipatutakoren batean ote dagoen. Fitxan agertzen den postara idatziko dut galdezka.

  3. Irakurri dut artikulua, eta badakit tipikoa izaten dela besteei kulpa
    botatzea …. baina kasu honetan horrela da.

    Ubuntu-k ez du GNOMEko itzulpen ofizialak erabiltzen, baizik eta
    Roseta/Launchpad. Ondorioz itzulpena GNOMEko biltegitik eskuratu
    beharrean (eta logikoena iturburuak deskargatutakoan bertan dauden POak
    erabiltzea da), beraiek garatutako Launchpad sistemako itzulpenak
    erabiltzen dituzte.

    Launchpad-en egiten diren itzulpenak ez dira (normalean) jatorrizko
    iturburuetan sartzen. Gainera edonork bere burua harpidetu dezake
    sistema horretan eta nahi duena itzuli dezake (kalitate bermerik gabeko
    itzulpenak, alegia).

    Izan ditut tirabirak Ubuntuko garatzaile batekin, nire baimenik gabe
    erabiltzaile batek euskaratu zuen POa GNOMEko aplikazio batean
    sartzeagatik. Kasu hartan, POa berriro hutsetik euskaratu behar izan
    nuen terminologia eta itzulpen estiloa ez zuelako jarraitzen.

    Laburtzeko, ez dakit zergatik jarraitzen duten Ubuntukoek bide bitxi
    hori, beste banaketa guztiek (kasu honetan) GNOMEko biltegian dauden
    itzulpenak erabiltzen dituztenean.

    Azken finean kaltea erabiltzaile arruntarentzako da. Badakit oso modan
    dagoela Ubuntu, baina nik nire inguruko lagunei eta enpresei beti Debian
    instalatzen diet (gauzak piska bat motelago egingo dute, baina kalitate
    berme askoz ere gehiagorekin 🙂

    Debian rules! ta OOoaintxearte,

    Dooteo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude