Erosketak egiten Amazon-en

Beti ezagutu izan det Amazon baina orain gutxi arte ez det sekula bertan erosi. Dolarra eta euroaren arteko ezberdintasunak tentatuta hainbat liburu tekniko erosi ditut. Ekainaren 10ean egindako eskaria berez uztailaren 17tik abuztuaren 9ra bitartean iritxiko zela zioten, baina astelenerako postariak gutuna bidalia zuen paketea jasotzera pasatzeko eskatuz.

Paketearen barruan espero nituen liburuak txukun txukun eta baita iragarki batzuk ere. Kuriosoa egin zait propaganda AEBrako soilik dela baino tira, bidalketak merkeago egiteko balio badu…

Ala ere, propagandarekin batera beste sobre kurioso bat zetorren. Hemen irudiak.

Cell Phones For SoldiersCell Phones For Soldiers

Cell Phones For Soldiers! WTF!?

Erositako perlatako bat: DNS and BIND!

Nautilus eta fitxategi ezabaketa ziurrak: wipe

(Oharra: Mezu hau orain hile batzuk argitaratua izan behar nuen, baina azkenean luzaroan zirriborroetan geratu zitzaidan…)

Zarauzko Euskal Astea ospatzen gauden hontan, larunbateko herri bazkari zoragarriaren ondoren lagun batekin topo egin nuen txosnetan. Arraio irratiaren gunearekin eta postarekin dauden arazo batzuk komentatzeaz gain programa bat egin nahi zuela komentatu zidan.

Programa hau azken finean wipe deritzon programa baten frontend edo aplikazio grafikoa izan behar zuen komandoez ezer gutxi dakien batek lasai erabil dezan. wipe fitxategiak modu ziurrean ezabatzeko programa bat da, hainbat algoritmo erabiliaz fitxategiaren arrastorik gera ez dadin disko gogorrean modu normalean ezabatuta berreskuratzeko aukera dago eta. GTK+ erabiliz egitea proposatu nion eta astelehen goizean ezer hoberik enuenez (beno, Oraclen ODBC bitartez datubaseen arteko konexio hetereogeneoen inguruan aurkezpen tekniko bat, baina gogorik ez) nola egin begiratzen ibili nintzen. Eta baita topatu ere.

Nautilus Gnome-ren fitxategi kudeatzaileak skriptak erabiltzeko aukera ematen du eta shell skript pixkatekin eta zenity erabiliz, nahiko programa kuriosoa geratu zait. Erabilpena irudietan:

wipe1

wipe2

wipe3

Instalatzea erraza da:

  • ziurtatu wipe eta zenity programak instalatuak dituzula
  • kopiatu fitxategia$HOME/.gnome2/nautilus-scripts/ direktoriora: mv wipe-0.2 $HOME/.gnome/nautilus-scripts
  • chmod +x $HOME/.gnome/nautilus-scripts/wipe-0.2

Baten bat erabiltzera animatzen bada, proposamenak onartzen dira 😉

Gaur euria egin du, berriz. Notimeforlove

Atzo eguna urdin zegoenean lankideei nik grisa ikusten nuela aipatzen nien. Gaur urdinago dagoenean grisagoa ikusten dut oraindik.

No time for love.

Euria egin du baina ez deitu enauzulako. Zerua urdina dago baino euria egin du, zaparra. Penintsula erdialdetik dator ekaitza. Egoera bizi izanaren sentsazioa dut, baina kasu honetan gure marmotak toga dauka, lotsa gutxi eta mala ostia asko.

No time for love.

Euskararen locale-ak okerrak?

Behin baino gehiagotan ohartu naiz honetaz baino ez diot behar duen arretarik jarri. Gnome-ren erlojuan astea igandean hasten da nirean. Hainbat herrialdetan horrela da normalean, baino “gure” kasuan, espainian, hau ez da horrela. Eta bai, espainian “behar du”, gure locale fitxategia eu_ES delako, euskara espainian…

Begiratzen jarri eta gaztelaniaren locale definizioak gureak ez dituen datu batzuk ditu eta glibc paketetxoko koordinatzaile batekin jarri naiz harremanetan hau konpontzeko asmoz. Aldaketak aplikatu ditut eta emaitza positiboa izan dut:


Aldaketak burutu ostean ongi ikusten da egutegia, beraz zuenean nagoela pentsatu nahi dut…

Baina kuriositatea daukat nirea (Gentoo) ez den banaketetan nola demontre agertzen den, ea partxeatu dituzten edo zer. Blogosfera kuttuna edo ‘dear lazy web’, esango zuek nola ikusten duzuen? Baten batek Debian/Ubuntu ez den zerbait erabiltzen du euskaraz? KDE zalerik bada (denetarik behar mundu hontan…) zuek nola duzue? Interesgarria izango litzateke honakoa egingo bazenute zuen erabiltzailearekin:

# uname -a

Erabiltzaile normalarekin
# echo $LANG

Fitxategi hauen LC_TIME zatia bidali
# /usr/share/i18n/locales/eu_ES
# /usr/share/i18n/locales/eu_ES@euro
Mila esker ;)

Telefonikaren datu okerrak

2000. urtean sartu zen etxean ADSLa. Badira urte batzuk. Gaur 2gb-ko programatxo bat jaisten jarri naiz deskarga zuzenean 1mbps-ko konexioarekin eta ia etsi egin det zai. Noizbait telefonikak (lehen terra-rekin neukan baino tira, konpainiaz aldatu zidaten IP finkoa mantenduz) 3mbps-ra salto egingo zuela entzuna nuen. Webgunera sartu, etxeko telefonoa sartu formularioan informazio bila eta to:

Orain arte txalapartarekin komunikatze al nintzen ba!?

Portadan agertzera iritxi nintzenekoa

Gauza txikiekin pozten denetakoa naiz.

Ez dakit hau txikikeria den ala ez, baina ilusioa egin dit egunkari bateko portadan nire izena ikusteak (ezer txarrik egin gabe, noski). Gaurko GARA egunkariko lehen orrian agertzen da nire izena, Gaur8-rako idatzitako artikulua dela eta (oraindik ez dago eskuragarri online).

Amonari erakutsi diot txantxetan “amona, famatua naiz!” esaten nion bitartean. Berak aldiz “urte askoan izan dadila” erantzun dit irripar batez. Oraintxe eztakit zerk egin diten ilusio gehiago, egunkarian agertzeak ala amonaren irripar konplizeak.

Azken webgune instituzionalak dituzten akats batzuk

Enaiz web diseinuan guru bat Jeffrey edo Morrin-en moduan. Enaiz programazio guru bat nire lagun Alfredoren antzera. Baina saltsero hutsa naiz hainbat gauzetarako. Egun hauetan 2 webgune instituzional berriren inguruan irakurri ditut bi sarrera, bata gaur8-n Donostiako Tranbia Konpainia-ren inguruan eta bestea Zabaldu-n Frexko-Frexkue kanpaina pean. Nork demontre egiten ditu lan hauek? Aurkitutako zenbait akats banaka aztertu nahiko nituzke, agian nonbait erratuko dudala argi utzita.

Dbus.es
Honek grazia egin zidan orain hile dexente Donostiara joan nintzenean autobus geltoki batean izena irakurri nuenean. GNU/Linux sistemetan gaur egun ‘behar-beharrezkoa’ den programa baten izena da dbus eta honek irrifarre bat lapurtu zidan, badutelako lotura bat bien artean. Baino tira, aztertzen hasita:

  • Zertarako behar da hasierako Flash aurkezpena? Zer aportatzen du? Gainera, Flash animazioa saltatzeko aukera Flash bertan jartzea ere ez da oso zuzena.
  • Aurreko kexaren erantzuna hizkuntza aukeratzea bada, ez al da hobea nabigatzaileak duen hizkuntzaren arabera ezartzea interfazea eta berriak?
  • Zertarako jarri W3C, CSS, WAI eta antzekoak betetzen dituen ikonoak ez baditu betetzen?
  • Zergatik jarri langileen gunerako formularioa orri guztietan?
  • IEn agertzen den testu mugikorrak (marquee etiketaren bitartez, ez estandarra) ez du irakurketa laguntzen, testua atera bitartean itxaroten egon behar delako.
  • Kodean fijatuta:
    • Dauden hainbat meta kodeetan sortu duen enpresaren etiketak daude dbus-enak beharrean.
    • xml-aren hizkuntza zuzenean beti gazteleraz da. Ez dio axola euskarazko bertsioa erabiltzen zauden edo ez.
  • Azkenik, amaitzen joateko, ezta pixkat old-school diseinua?

Fresko-freskue
Beste honek ere grazia egin dit baina diseinua freskoago delako. Eta diseinua da freskoa duen bakarra, ze domeinua behintzat ez. Pixkat bat aztertzen honakoa topatu det:

  • Zergatik fresko-freskue.com helbidera sartuta yocomprofesco.com helbidera eramaten du bat!? Virtualhost bat zer den ideiarik ez?!
  • fresko-freskua.com ez doa www gabe
  • HTML on-line ofuskatuak (ikus kodea) ez dit gehiegi lagundu kodea aztertzen baino tira:
    • no-cache? oso utila no-cachea hor. Berrikuntzarik ez duen webgune bat zertarako katxeatu? Behin eta berriz kargatzeko?
    • Taulak!? Kaixo XX. mendea!
  • Google-maps-en erakusten dituzten datuak eztakit zenbateraino ziurrak diren beste herrietan, baina Zarauzko turismo bulegoa ez dago herriaren sarrera hortan, ez badute hemezortzigarren aldiz aldatu dagoeneko. (btw, turismo bulegoa?! WTF!?)

Beste bat ere aztertu dut baina pixka bat laburrago eta ez dut bestean bezain beste sakonduko. Ene herriko hizketan webgunea taulekin eginda dago eta barruan kapak sartzen dizkiote… tira, behintzat ez dira taulak soilik.

Eta hauxe gainetik egindako azterketatxo bat. Goian esan bezela, enaiz guru bat, nire guneek ere arazoak dituzte, baina inork ez dit konturik eskatu orain arte egindakoengatik. Enaiz kontsultorea ere, baina norbaitek iritzeren bat nahi badu gustora emango diot eta prezioak finkatuko (eh Haritz?) 😉

Ubuntun oraindik onglets-ak?

Ubunturen itzulpen sistema edo launchpad plataforma bera gorroto ditudala maiz entzun dute nire ingurukoek. Atzera pausu bat iruditzen zait. Gaur adibide batekin egin dut topo.

Laneko makinetako bat azken 30 egunetan berrabiarazi gabe neukan eta gaur tokatu zaio, bazuen premia. Ubuntu 6.06 batetik 7.10 batera migratu nuen sartu nintzen egunean eta egunero pakete eguneraketak egiten dizkiot normalean, laneko konexio tristea gehiago saturatzeko asmoz. Abiarazi eta ireki dudan lehen programa gnome-terminal izan da. Orain arte ez nintzen ohartu eta pantailan hau bakarrik zegoenean konturatu naiz.

Badira 19 hilabete euskalgnu-ko dooteo-ri idatzi niola itzulpen arazo bati buruz berri ematen. Itzulpena egiterako garaian ‘Fitxak’ jarri beharrean frantsesezko ‘Onglets’ jarri zuen. Honen berri eman eta bereala konpondu zuen. Ia 2 urte. Ba niri oraindik Ubuntun ‘onglets’ agertzen zait. Hona hemen pakete zerrenda:

  • gnome-terminal 2.18.2-0ubuntu1
  • gnome-terminal-data 2.18.2-0ubuntu1
  • language-pack-eu 1:7.10+20071012
  • language-pack-eu-base 1:7.10+20071012
  • language-pack-gnome-eu 1:7.10+20071012
  • language-pack-gnome-eu-base 1:7.10+20071012

Arazoa agian nirea da soilik. Ezin dut konprobatu launchpad-ek izena ematera behartzen nauelako po fitxategi bat ikusteko eta Ubuntuko garatzaileei esan nien bezela *ez* dut hortarako izenik emango ( gainera bi bug hauek irakitzera ‘behartu’ nituen nire izena eta launchpad proiektua ez erlazionatzeko orain hilabete batzuk ). Baten batek hau konfirmatu edo nire paranoia huts bat dela esango balit lasaiago geratuko nintzateke.

Euskal Wikipedia + gure zenbait eskola = bandalismoa

Nazkatuta naukate. Oso interesgarria da ikasleei wikipedia zer den erakustea. Oso interesgarria da jendeari tresna honek eskeintzen dizkigun ahalbide guztiak exploratu nahi izatea. Baina mesedez, maixuren batek hau irakurtzen badu, ikas ezazu nola dabilen ondo wikipedia zure ikasleek apurtzen dizkiguten artikulu guztiak zuzentzeko. </rant>

Kurtsoa hasi denetik dexente igo da artikulu baliogabeen kopurua (klasekideen izenekin adibidez) edo ausazko orri batean egindako aldaketa txororen bat. Ziur naiz badela eskola bat baina gehiago ekarpen baliagarriak egiten (atzo bertan tolosako goi mailako batzuk hasi ziren bezela), baina beraien haurrak kontrolpean ez dituzten hoiek lan baliagarriak suntsitzen dituztela ikusita ez dakit nora iritxiko garen. “Zortez” gure wikipedia txikia da eta kontrolatzeko erraza, baina honek lan bat suposatzen du eta berau ikasleen arduradunengan erori behar duela pentsatzen det.

Iaz Donostiako ikastetxe batera bidali nuen email bat iraskalearekin kontaktuan jartzeko asmoz eta gaur ia ia Zarauzko Antoniano ikastetxera deitzekotan egon naiz, bertakoak ibili direlako bazterrak nahasten eta oraintxe Bush eta Grezia-ren orriak aldatu dituzte beste eskola batetik. Hauekin kontaktuan jartzea lortuta ere, nor diren ez dakigun beste hainbat iraskaslerengana ere iritxi beharko genuke. Erakusteko prest gaude. Zerbait antolatu behar dugu maixu guztientzat? Tailerrak 2.0-n egin zen moduko zerbait baina beriziki irakasleei zuzendua?