Etiketaren artxiboa: gnome-terminal

Ubuntu eta itzulpenak (round 2)

Ez da lehen aldia kexatu nahizena Ubuntu eta bere itzulpen sistemaren inguruan. Igaro da ia urte osoa honen inguruan beste artikulu bat idatzi nuenetik, kasu hartan upstream (garapen ofiziala) eta Ubuntu-ren arteko arazoak agertaraziz gnome-terminal paketean.

Gaurkoan beste arazo bati buruz da eta ez dakit zehazki noren errua den, itzultzailearena ala Ubunturen sistemarena. Kasualidadea izango da nire Gentoo eta Debian sistemetan horrelakorik ez agertzea. Irudian ikusi daitekeen moduan Baobab programaren kredituak agertzen diren leihoan itzultzaile zerrenda bat agertzen da, ofizialak eta Launchpad berak gehitutakoak baina fitxan Launchpad erabili duen azken erabiltzailearen izena agertzen da “Itzultzaileak” agertu beharrean. Zer dela eta gertatzen da hori!?



Ubuntu eta kredituen leihoen arazoa oraindik onglets-ak erabiltzen direnean

Ubuntun oraindik onglets-ak?

Ubunturen itzulpen sistema edo launchpad plataforma bera gorroto ditudala maiz entzun dute nire ingurukoek. Atzera pausu bat iruditzen zait. Gaur adibide batekin egin dut topo.

Laneko makinetako bat azken 30 egunetan berrabiarazi gabe neukan eta gaur tokatu zaio, bazuen premia. Ubuntu 6.06 batetik 7.10 batera migratu nuen sartu nintzen egunean eta egunero pakete eguneraketak egiten dizkiot normalean, laneko konexio tristea gehiago saturatzeko asmoz. Abiarazi eta ireki dudan lehen programa gnome-terminal izan da. Orain arte ez nintzen ohartu eta pantailan hau bakarrik zegoenean konturatu naiz.

Badira 19 hilabete euskalgnu-ko dooteo-ri idatzi niola itzulpen arazo bati buruz berri ematen. Itzulpena egiterako garaian ‘Fitxak’ jarri beharrean frantsesezko ‘Onglets’ jarri zuen. Honen berri eman eta bereala konpondu zuen. Ia 2 urte. Ba niri oraindik Ubuntun ‘onglets’ agertzen zait. Hona hemen pakete zerrenda:

  • gnome-terminal 2.18.2-0ubuntu1
  • gnome-terminal-data 2.18.2-0ubuntu1
  • language-pack-eu 1:7.10+20071012
  • language-pack-eu-base 1:7.10+20071012
  • language-pack-gnome-eu 1:7.10+20071012
  • language-pack-gnome-eu-base 1:7.10+20071012

Arazoa agian nirea da soilik. Ezin dut konprobatu launchpad-ek izena ematera behartzen nauelako po fitxategi bat ikusteko eta Ubuntuko garatzaileei esan nien bezela *ez* dut hortarako izenik emango ( gainera bi bug hauek irakitzera ‘behartu’ nituen nire izena eta launchpad proiektua ez erlazionatzeko orain hilabete batzuk ). Baten batek hau konfirmatu edo nire paranoia huts bat dela esango balit lasaiago geratuko nintzateke.